17P/Holmes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

17P/Holmes gure eguzki-sistemako aldikako kometa bat da. 1892ko azaroak 6an aurkitu zuen Edwin Holmes astronomo zaletuak. 2007ko urriaren amaieran, kometak bere dizdira nabarmen handitu zuen, miloi bat aldiz gehiago, 17ko magnitudetik 2,5ekoraino ordu gutxi batzutan. Urte horretako azaroak 16an, kometaren koma, nukleo inguratzen duen gas eta hautsezko laino bat, Eguzkiaren diametroa gainditu arte hazi zen, eguzki-sistemako objekturik handiena bihurtuz. Dena dela, nukleoak soilik 3,6 kilometroko diametroa du. Bere orbita, lehen aldiz Heinrich Kreutzek eta George Mary Searlek kalkulatu zuten modu independentean. Holmesek Andromeda galaxia behatzen ari zela aurkitu zuen kometa hau, une horretan 4 edo 5eko magnitudea zuelarik. Handitze hori ikusi zuena Juan Antonio Henríquez Santana astronomo zaletu espainiarra izan zen, teleskopio bat eta CCD kamera bat erabiliz


Aurrekoa
16P/Brooks
Aldikako kometa
1892ko azaroak 6an aurkitua
Ondorengoa
18D/Perrine-Mrkos

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
17P/Holmes