1873ko Izua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garaiko egunkari baterako Frank Lesliek eginiko irudia.

1873ko Izua edo 1873ko Krisi Ekonomikoa, 1873ko Vienako Burtsaren hondoratzea eta Filadelfiako Jay Cook and Company enpresaren porrotaren ondoren Ameriketako Estatu Batuetan hedatu zen bildur sentimentua izan zen, krisi ekonomikoa ondoriotzat izan zuena. 1879ean Bigarren industria iraultza hasi arte iraun zuen mundu mailako krisi ekonomiko bat izan zen eta kapitalismoaren lehen krisi sistematiko edo depresiotzat jotzen da. 1929ko krakerarte Depresio handia izenarekin ezagutu zen.