1905eko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1904 << 1905eko Frantziako Tourra >> 1906
Sailkapenak 11 etapa sarrerakorik gabe, 2994 km.
Nagusia Frantzia Louis Trousselier 35 p.


1905eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 3. edizioa izan zen. 1905eko uztailak 9 eta 30 artean ospatu zen, 11 etapatan banatutako 2994 kilometroko ibilbidea eginez. Lasterketan zehar gertatu ziren jazoeren ondorioz, etapen zati batzuk aldatuak izan ziren herrietan sartzea eragozteko. Edizio honetan, beste inoiz baino frantziar txirrindulari gehiagok parte hartu zuten, atzerritarrak soilik bi izan baitziren, Aloïs Catteau eta Julien Lootens belgiarrak, sailkapen nagusian, hurrenez hurren, hamaikagarren eta hogeigarren postuan amaitu zutelarik. Jazoera batzuk izan ziren: Pelotoia pasa behar zen tokitik iltzeak jaurti ziren. Kaltetuenetako bat 1907 eta 1908ko edizioen garailea izan zen Lucien Petit-Breton izan zen, garai horretan inongo laguntzarik ez zegoenez Parisera trenez itzuli behar izan zuena. Louis Trousselier izan zen garailea, eta proba, batez beste, 27,107 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Aurreko bi edizioetan ez bezala, non sailkapen nagusia denboraren arabera egin zen, oraingoan sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen. Lehen mendate esanguratsuak igo ziren, Ballon d'Alsace esaterako. René Pottier izan zen mendate honetako lehen irabazlea.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Eguna Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a uztailak 9 Paris - Nancy 340 Louis Trousselier  FRA Louis Trousselier  FRA
2.a uztailak 11 Nancy - Besançon 299 Hippolyte Aucouturier  FRA René Pottier  FRA
3.a uztailak 15 Besançon - Grenoble 327 Louis Trousselier  FRA Louis Trousselier  FRA
4.a uztailak 16 Grenoble - Toulon 348 Hippolyte Aucouturier  FRA Louis Trousselier  FRA
5.a uztailak 18 Toulon - Nimes 192 Louis Trousselier  FRA Louis Trousselier  FRA
6.a uztailak 20 Nimes - Toulouse 307 Jean-Baptiste Dortignacq  FRA Louis Trousselier  FRA
7.a uztailak 23 Toulouse - Bordele 268 Louis Trousselier  FRA Louis Trousselier  FRA
8.a uztailak 25 Bordele - La Rochelle 257 Hippolyte Aucouturier  FRA Louis Trousselier  FRA
9.a uztailak 27 La Rochelle - Rennes 263 Louis Trousselier  FRA Louis Trousselier  FRA
10.a uztailak 29 Rennes - Caen 167 Jean-Baptiste Dortignacq  FRA Louis Trousselier  FRA
11.a uztailak 30 Caen - Paris 253 Jean-Baptiste Dortignacq  FRA Louis Trousselier  FRA

Sailkapen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken sailkapen nagusia
1. Louis Trousselier Flag of France.svg Frantzia 35 puntu
2. Hippolyte Aucouturier Flag of France.svg Frantzia 61 puntu
3. Jean-Baptiste Dortignacq Flag of France.svg Frantzia 64 puntu
4. Émile Georget Flag of France.svg Frantzia 123 puntu
5. Lucien Petit-Breton Flag of France.svg Frantzia 155 puntu
6. Augustin Ringeval Flag of France.svg Frantzia 202 puntu
7. Paul Chauvet Flag of France.svg Frantzia 231 puntu
8. Philippe Pautrat Flag of France.svg Frantzia 248 puntu
9. Julien Gabory Flag of France.svg Frantzia 255 puntu
10. Julien Maitron Flag of France.svg Frantzia 304 puntu
60 partehartzaile, 24 sailkatu.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1905eko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan