1916ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

1916ko Olinpiar Jokoak, Berlinen ospatu beharrekoak ziren. Baina, Aro Modernoko Olinpiar Jokoen historian lehen aldiz, Antzinateko Olinpiar Jokoetan gertatzen zenaren aurkakoa gertatu zen. Antzinateko Olinpiar Jokoetan, kirol ekitaldi sakratu hauek ospatzeko tenorea iristen zenean, gerrak bertan behera uzten ziren jokoek irauten zuten denboran. Izan ere, Aro Modernoko Olinpiar Jokoek ez duten izaera sakratua zuten Olinpian Zeus jainkoaren omenez ospatzen ziren Antzinateko Olinpiar Jokoek. 1916ko Olinpiar Jokoetan, berriz, bertan behera utzi behar izan zena, urte horretako Olinpiar Jokoen edizioa izan zen, Lehen Mundu Gerrako guduak gertatzen ari bait ziren Europan, tartean Alemania bera zegoelarik. Baina, edizio hau bertan behera utzi zen arren, ez zen ezeztatua izan, eta hurrengo Olinpiar Jokoek, Antwerp belgiar herrian 1920an ospatu zirenek, VII zenbakia eraman zuten.

1912ko maiatzak 27an, Estokolmon non une hartan, urte hartako olinpiar jokoak ospatzen ari ziren, Berlin izan zen 1916ko Olinpiar Jokoen hiri antolatzaile bezala aukeratua, Hungariako hiriburu den Budapest, eta Egiptoko Alexandria hiriak garaituz.

Neguko aste bat pentsatu zen, abiadura patinajea, patinaje artistikoa eta izotz hockey ekitaldiak ospatzeko, lehen Neguko Olinpiar Jokoak bezala har daitezkeenak. Olinpiar Joko hauen planen artean, Berlingo Estadio Olinpikoa eraikitzea zegoen, 1912 eta 1913 artean eraiki zena.


Aurrekoa
1912ko Estokolmoko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako VI. Olinpiar Jokoak
1916
Ondorengoa
1920ko Antwerpeko Olinpiar Jokoak
Wikiproiektu bat abian da
1916ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1916ko Udako Olinpiar Jokoak