1923ko Ingalaterrako Koparen Finala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zaldi Zuriaren Finala, armailak jendez lepo zeudenez zelaiaren inguruetan jarri ziren, aldiz poliziek jendea zelaitik kanpora mantentzen nahiko lan izan zuten.
Zaldi zuriaren gaineko polizia ikusleen artean: Billie zaldiaren gainean zihoan George Scorey ofiziala.

1923ko Ingalaterrako Koparen Finala edo Zaldi Zuriaren Finala 1923ko apirilaren 28an Bolton Wanderers F.C. eta West Ham United F.C. futbol taldeek Wembley Stadium estadioan jokatutako Ingalaterrako Kopako finala izan zen. Bolton Wanderers F.C. taldeak West Ham United F.C. taldeari 2-0 irabazi zion (David Jack eta Jack Smithen golak). Partidu honetan ikusle gisa eta kopa irabazleari eskeintzeko asmoz Jurgi V.a Erresuma Batukoa egon zen.

Halere, final hau Ingalaterra eta munduko futbolzaleen oroimenean betirako gelditu baldin bada, bertaratu zen izugarrizko jende andanarengatik izan zen. Futbolaren Historian erregistratutako ikusle kopuru handiena izan duen partidua izan da, uste denez denera 300.000 ikusle bildu omen ziren, garai guztietako errekora duelarik. Ofizialki, partidu hartako ikusle kopurua 126.047 ikuslekoa izan zen, halere benetan 150.000-300.000 ikusle egon ziren.

Jada partidua hasi aurretik jende andana handia inguratu omen zen, Wembley estadioko 125.000 ikusleentzako edukiera sobera iraganez. gutxi gorabehera 300.000 ikusleek sarrera erostea lortu zuten, ondorioz armailek gainezka egin eta jendeak zelaiaren alboetan lekua topatzea beste aukerarik ez zuen izan.

Jendeak futbol zelaiko marrak iragan eta jokoa eten ez zezan zaldizko poliziak ikusleak zelaitik kanpo mantentzen lan egin beharra izan zuen, egun historiko hartako argazki batean zaldi zuri baten gainean zihoan zaldizko polizia bat agertzen da: Billie zaldiaren gainean zihoan George Scorey ofiziala, hortik aurrera partidu ahaztezin honi Zaldi Zuriaren ezizenaz deitu ohi izan zitzaion. Nahiz eta jendeak Billie zaldia zuri kolorekoa zela uste eta garaiko zuri-beltzeko egunkarietan hala dirudien, berez zaldi grixa zen.

Poliziak nola edo hala jendea futbol zelaiko marretatik kanpo mantendu ondoren, partidua 45 minutuko atzerapenarez hasi zen. Nahiz eta West Ham United taldea presionatzen hasi, Bolton taldea partiduan zehar nagusi agertu eta azkenean garaile izan zen, bere historian lehenbiziko aldiz Ingalaterrako Kopako final bat irabazi zuelarik.

Denera, partiduaren ondorioz 900 zauritu arin egon ziren, 22 lagun ospitalera eramank izan ziren, haietako 10 laster kalean zirelarik.

Egun hartan bizitako jendetza eta eromenaren ondoren Erresuma Batuko Komunen Ganberan eztabaida piztu zen, William Bridgeman barne ministroak halako gertakaririk berriz errepikatu ez zedin neurriak hartzea erabaki zuen: ikerketa publiko bat ireki zuen, baina poliziak bere lana egoki egin zuela frogatu zenean, ikerketa bere hartan gelditu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1923ko Ingalaterrako Koparen Finala Aldatu lotura Wikidatan