1925eko Euskal Herriko Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1925eko Euskal Herriko Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa2. Euskal Herriko Itzulia
Datakabuztuak 6 – 1925.eko abuztuak 9
Luzera670 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaBilbo
Helduera-lekuaBilbo
Emaitzak
TxapeldunaBEL Auguste Verdijck
TxapeldunordeaBEL Joseph Pe
HirugarrenaFRA Marcel Bidot
◀19241926▶
Dokumentazioa

1925eko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 2. edizioa izan zen. 1925eko abuztuak 6 eta 9 artean ospatu zen 670 kilometro etapa egin ziren hiru etapatan banatuta.

Bigarren edizio honetan 85 txirrindulari izan ziren izena eman zutenak. Horietatik 66 izan ziren parte hart zutenak eta hauetatik 37 izan ziren proba amaitu zutenak.

Garailea Auguste Verdijk belgikarra izan zen.

Aurreko pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Itzuliaren lehen edizioaren arrakasta handiaren ondoren, Excelsior bigarren edizio bat antolatzeko lanean hasi zen. Bertan lehen etaparen ibilbidean aldaketa bat egin zen, Altsasutik igaro ondoren, zuzenean Iruñeara joan ordez Lizarratik igaroko zelarik, Lizarraga mendatea igoz, hala etapa gogortzeko.

Lehen edizioaren arrakastak L'Auto paristar egunkariak lasterketa hau txirrindularitza lasterketa handien egutegian sartu izana eragin zuen. Hau bultzada oso garrantzitsua zen. Aldi berean, Euskal Herriko Itzulia fondoko lasterketa ideala zenaren errekonozimendua zegoen, Frantziako Tourreko edo Italiako Giroko ahalegin handi eta heroikoetara iritsi gabe. Guzti honengatik, parte-hartzaileen zerrendan nazioarteko txirrindularirik hoberenak agertu ziren.

Proban parte hartu zutenetako batzuk Ottavio Bottecchia, Lucien Buysse, Albert Dejonghe, Auguste Verdijk, Felix Sellier, Adelin Benoit, Jules Buysse, Eugene Christophe eta Louis Mottiat izan ziren beste batzuren artean. Hauek, zenbait egun lehenago, 1925eko Frantziako Tourrean 1.a, 2.a, 5.a, 8.a, 9.a, 12.a, 15.a, 18.a eta 31.a izan ziren.

"Nazionalen" artean, lehia garrantzitsua aurreikusten zen Jaime Janer, Teodoro Monteys eta Miguel Mucio kataluniarren eta Domingo Gutiérrez eta Ricardo Montero euskaldunen artean.

Probaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. etapa Bilbo-Iruñea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etaparen lehen zatian, Gasteizera arte, atzerritarrak izan ziren erritmoa bizitu zutenak, Ottavio Bottecchiak jasan zuen gurpil zulaketa probestu nahirik, azkenean guztiak berriz batu ziren arren italiarraren taldekideen lanaren ondorioz. Behin La Barrenilla mendatean Bottecchia bera izan zen eraso zuena, soilik Ricardo Monterok jarraitu zuelarik, lortu zuten distantzia oso txikia izan zen arren.

Gasteizera, 35 txirrindularik osatutako pelotoi bat iritsi zen. Lizarraga mendatea ikusi zenean, berriz ere Bottecchia izan zen taldea hautsi zuena, Iruñeko helmugara iritsiko zen taldea osatuz. Esprinta Joseph Pek irabazi zuen. Etapa gogorra izan zen, horren froga, etapan zehar proba abandonatu zuten hamasei txirrindulariak dira

2. etapa, Iruñea-Donostia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Bottecchiaren abandonuaren berriarekin hasi zen, irabazi ekonomiko handiak suposatzen zizkion konpromiso bat bete behar zuena Parman. Bero sargoriak txirrindulariei kalte handia eragin zien, eta etapa itzaldu zuen. Oxkixeko lepoko igoeran martxa apur bat animatu zen, Verdijck erasokorrena izan zelarik, tontorrera lehen postuan iritsiz, Pe eta Monterok jarraituta.

Jeitsieran, berriz barealdia iritsi zen, eta Donapaleutik hamazortzi txirrindulariko pelotoi bat igaro zen. Ezer berririk gabe iritsi zen Baionara (etapako azken kontrola), non une bizi bakarra bizi izan zen. Hornikuntza kontrola probestuz, Dejonghe eta Van de Casteelek ihes egin zuten, eta laster lortu zuten abantaila beste txirrindulariekiko, antolatu nahian denbora asko eman zutenak. Baina Biarritzetik igarotzean, euren parean auto bat agertu zen eta hegal batekin bietako bat lurrera bota zuen, honek bestea ere lurrera bota zuelarik. Erorketa izugarria izan zen, baina zorionez ez zuen ondoriorik izan, zauri txikiren batzuk izan ezik. Gertatu zena, berehala, Alcyon eta Automototarrek tiratzen zuten taldeak harrapatu zituela izan zen.

Azkenik, azken esprintean 14 txirrindularik parte hartu zuten. Donostiako Kursaaleko zuzengune bikainean Felix Sellier izan zen etapa garailea. Bero handia egin zuen etapa honetan Lucien Buysse, Souchard eta Vermandel izan ziren abandonatu zuten txirrindularirik nabarmenenak.

3. etapa Donostia-Bilbo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

37 txirrindulari abiatu ziren azken etapa honetan. Erritmo on batekin hasi zen, baina pelotoia Debara iritsi arte banandu gabe, non etengabeko maldatxoz osatutako errepideak Lekeitiora iritsi baino lehentxeago berriz batu ziren hiru taldetxo sortzea eragin zuelarik. Solluberen oinera iritsi zen arte, non lasterketa behin betiko hautsi zen.

Lehen taldea Dejonghe, Dossche, Van De Casteele, Pe, Bidot, Verdijck eta Cesáreo Sarduik osatzen zuten. Lehenik Pek eraso zuen, baina berehala irten zen Verdijck bere bila eta gainditu egin zuen Solluberen tontorrera Peri 50 segundo eta Dosscheri 2 minutu ateraz iritsi zen.

Jaitsiera bizia izan zen Mungiaraino, eta jada lauan pixkanaka diferentziak handitzen hasi ziren, hala Plentziaraino, non Verdijckek 5 minutuko abantaila zeraman. Etaparen gainontzeko zatia garaipen bide bat izan zen Bilboraino, Auguste Verdijckek bere bigarren etapa garaipena eta Euskal Herriko Itzulia lortuz. Ricardo Monterok nahiko izan zuen "nazionalen" artean lehena izatearekin, hamalaugarren postuan amaituz.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbdea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1. etapa 1925eko abuztuak 6 Bilbao - Iruñea 227 Joseph Pe Joseph Pe
2. etapa 1925eko abuztuak 7 Iruñea - Donostia 270 Felix Sellier Joseph Pe
3. etapa 1925eko abuztuak 9 Donostia - Bilbao 173 Auguste Verdijck Auguste Verdijck

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Auguste Verdijck  Belgika 24h 50' 34s
2. Joseph Pe  Belgika 5' 33 segundora
3. Marcel Bidot  Frantzia 9' 40 segundora
4. Albert Dejonghe  Belgika 12' 46 segundora
5. Adelin Benoit  Belgika 15' 07 segundora
6. Camille Van de Casteele  Belgika 26' 38 segundora
7. Aime Dossche  Belgika 29' 00 segundora
8. Louis Mottiat  Belgika 30' 14 segundora
9. Jules Matton  Belgika 30' 40 segundora
10. Jules Buysse  Belgika 30' 48 segundora
Nazionalen sailkapena
1. Ricardo Montero Real Unión 25h 37' 32 segundo
2. Juan De Juan Dollar 25' 16 segundora
3. Félix Pérez Ezenarro Real Unión 42' 08 segundora
4. Remigio Loroño Erandio Club 54' 31 segundora
5. Victorino Otero Gimnástica de Torrelavega 56' 24 segundora
6. Jaime Janer Arenas Club 1h 10' 05 segundora
7. José Trueba Independiente 1h 20' 41 segundora
8. Miguel García Club Cañista de Madrid 1h 29' 03 segundora
9. Ángel Castro Cuesta 1h 31' 47 segundora
10. Cesáreo Sardui Athletic Club 1h 36' 40 segundora


Aurrekoa
1924ko Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
1925eko abuztuak 6 eta 9 artean ospatua
Ondorengoa
1926ko Euskal Herriko Itzulia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]