1936ko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1936ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 30. edizioa izan zen. 1936ko uztailak 7 eta abuztuak 2 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4438 kilometroko ibilbidea eginez, edizio honen garailea izan zen Sylvère Maesek, batez beste, 31,045 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. 21 etapa horietatik hamairugarrena, hamalaugarrena, hamazortzigarrena eta hogeigarrena bi sektoretan banatuak egon ziren, eta hemeretzigarrena hirutan. 90 txirrindularik hasi eta 43k amaitu zuten proba, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu. Mendiko sailkapena Julián Berrenderok irabazi zuen, eta taldekakoa Belgikako taldeak. Sylvère Maesekin batera podiumean Antonin Magne bigarren postuan eta Fèlicien Vervaecke hirugarrenean egon ziren, liderragandik, hurrenez hurren, 26 minutu eta 55 segundura eta 27 minutu eta 53 segundura geratu zirenak.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Paris-Lille 258  Suitza Paul Egli  Suitza Paul Egli
2.a Lille-Charleville-Mézières 192  Belgika Robert Wierinckx  Frantzia Maurice Archambaud
3.a Charleville-Mézières-Metz 161  Luxenburgo Mathias Clemens  Luxenburgo Arsène Mersch
4.a Metz-Belfort Mendiko etapa 220  Frantzia Maurice Archambaud  Frantzia Maurice Archambaud
5.a Belfort-Evian 298  Frantzia René Le Grevès  Frantzia Maurice Archambaud
6.a Evian-Aix-les-Bains Mendiko etapa 212  Belgika Eloi Meulenberg  Frantzia Maurice Archambaud
7.a Aix-les-Bains-Grenoble Mendiko etapa 230  Herbehereak Theo Middelkamp  Frantzia Maurice Archambaud
8.a Grenoble-Briançon 194  Frantzia Jean-Marie Goasmat  Belgika Sylvère Maes
9.a Briançon-Digne-les-Bains Etapa de montaña 220  Frantzia Léon Level  Belgika Sylvère Maes
10.a Digne-les-Bains-Niza 156  Frantzia Paul Maye  Belgika Sylvère Maes
11.a Niza-Cannes 126  Euskadi Federico Ezquerra  Belgika Sylvère Maes
12.a Cannes-Marsella 195  Frantzia René Le Grevès  Belgika Sylvère Maes
13.a (a) Marsella-Nimes 112  Frantzia René Le Grevès  Belgika Sylvère Maes
13.a (b) Nimes-Montpellier 52 (banakako erlojupekoa)  Belgika Sylvère Maes  Belgika Sylvère Maes
14.a (a) Montpellier-Narbonne 103 Frantziako bandera René Le Grevès  Belgika Sylvère Maes
14.a (b) Narbonne-Perpignan 63 (banakako erlojupekoa)  Belgika Sylvère Maes  Belgika Sylvère Maes
15.a Perpignan-Luchon Mendiko etapa 325  Frantzia Sauveur Ducazeaux  Belgika Sylvère Maes
16.a Luchon-Pau Mendiko etapa 194  Belgika Sylvère Maes  Belgika Sylvère Maes
17.a Pau-Bordele 229  Frantzia René Le Grevès  Belgika Sylvère Maes
18.a (a) Bordele-Saintes 117  Belgika Eloi Meulenberg  Belgika Sylvère Maes
18.a (b) Saintes-La Rochelle 75 (banakako erlojupekoa)  Belgika Sylvère Maes  Belgika Sylvère Maes
19.a (a) La Rochelle-La Roche-sur-Yon 81  Belgika Marcel Kint  Belgika Sylvère Maes
19.a (b) La Roche-sur-Yon-Cholet 65 (banakako erlojupekoa)  Belgika Félicien Vervaecke  Belgika Sylvère Maes
19.a(c) Cholet-Angers 67  Frantzia Paul Maye  Belgika Sylvère Maes
20.a(a) Angers-Vire 204  Frantzia René Le Grevès  Belgika Sylvère Maes
20.a(a) Vire-Caen 55 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Antonin Magne  Belgika Sylvère Maes
21.a Caen-Paris 234  Luxenburgo Arsène Mersch  Belgika Sylvère Maes

Sailkapen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken sailkapen nagusia
1. Sylvère Maes  Belgika 142h 47' 32"
2. Antonin Magne  Frantzia + 26' 55"
3. Félicien Vervaecke  Belgika + 27' 53"
4. Pierre Clemens  Luxenburgo + 42' 42"
5. Arsène Mersch  Luxenburgo + 52' 52"
6. Mariano Cañardo  Espainia + 1h 03' 04"
7. Mathias Clemens  Luxenburgo + 1h 10' 44"
8. Léo Amberg  Suitza + 1h 19' 13"
9. Marcel Kint  Belgika + 1h 22' 25"
10. Léon Level  Frantzia + 1h 27' 57"
90 partehartzaile, 43 sailkatu


Aurrekoa
1935eko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1936ko uztailak 7tik abuztuak 2ra
Ondorengoa
1937ko Frantziako Tourra
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1936ko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan