1941 (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1941
Datuak
Jatorrizko izenburua 1941
Izenburua euskaraz 1941
Urtea 1979
Estreinaldia 1979ko abenduaren 14a
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 118 minutu
Aurrekontua 32 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures (AEB)
Columbia Pictures (Nazioartea)
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Buzz Feitshans
Gidoilariak
Robert Zemeckis
Bob Gale
Istorioa:
Robert Zemeckis
Bob Gale
John Milius
Aktoreak
Dan Aykroyd
Ned Beatty
John Belushi
Lorraine Gary
Murray Hamilton
Christopher Lee
Toshirō Mifune
Tim Matheson
Nancy Allen
Warren Oates
Robert Stack
Treat Williams
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
William A. Fraker
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

1941, 1979ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zuten.

Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta 1941ko abenduan jazotako Pearl Harboreko erasoaren ondoren Los Angeles hiri inguruan hedatu zen izua deskribatzen da.

Estreinatu eta berehala filmak ez zuen Spielbergen beste filma batzuk izan zuten arrakasta komertzialik izan, halere denbora igaro hala eta etxerako bideo bertsio hedatuz joan zen einean filmak kultuzko maila izatera ailegatu zen.

1980ko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi izan: Efektu berezi onenen Oscar Saria (William A. Fraker, A.D. Flowers eta Gregory Jein), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregory Jein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don MacDougall eta Gene S. Cantamessa).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1941eko eguberriak iristear daude eta AEBtako biztanleria jazo berri den Pearl Harboreko erasoaren ondoren hura bezalako japoniarren beste erasoaldi baten ikaraz dago. Estatubatuarren psikosia paranoia mailara heltzen da, batez ere herrialde hartako mendebaldeko kostaldean, eta oso bereziki Los Angeles hiria eta haren ingurumarietan, japoniar gudarostearen lurrartze erraldoi baten helmuga estrategiko bikaina izan litekeela iuste baita. Era berean, sukar abertzale eta gudazaleak gizarte osoa kutsatu du, baina gazteek ongi pasatzeko duten gogoa etetea lortu gabe, estatubatuar indar armetuen goi agintari batzuen hainbat jokabide ergel edo arduragabeak ere ikusi ahalko direlarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]