1945eko Espainiako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1942 << 1945eko Espainiako Itzulia >> 1946
Sailkapenak 19 etapa, 3803 km
Nagusia  Espainia Delio Rodríguez 135:43:55 h
Puntuak  Espainia Delio Rodríguez 2347 p.
Mendia  Espainia Julián Berrendero 45 p.
Taldeak  Espainia D. Cic. Manresano 10 p.

1945eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 5. edizioa izan zen, bi urte ospatu gabe egon ondoren berriz ospatu zelarik. 1945eko maiatzak 10 eta 31 bitartean ospatu zen, 19 etapatan banatutako 3803 kilometroko ibilbidea eginez. Madrilen hasi eta amaitu zen.

Probaren antolakuntzaren ardura Ya egunkariaren eskuetara pasa zen, ordurarte antolaketaren ardura zuen Informaciones egunkariaren ordezkoa hartuz.

52k hasi eta 26k amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Delio Rodríguezek proba, batez beste, 28,018 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Sailkapen nagusiko liderra maillot gorri batekin bereiztera pasa zen, aurreko edizioan erabilitako maillot laranjaren ordez, hain zuzen ere, 1937ko Espainiako Itzulian sailkapeneko azkena bereizteko erabilitako kolorea.

1945eko Espainiako Itzuliaren kronika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Espainiako Itzulia bere ohiko urte garaian ospatu zen, 1941etik bertan behera utzia zegoen Italiako Giroaren garaia hartuz. Madriletik abiatu zen maiatzak 10ean eta bertan amaitu zen maiatzak 31n, 19 etapatan banatutako 3803 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Espainiako ia probintzia guztietatik igaro zen, Galizia izan ezik, hain zuzen ere, edizio honetako garailea jaio zen tokia.

Pelotoian, 52 txirrindularik osatutakoa, 6 atzerritar baino ez zeuden, guztiak portugaldarrak eta ez oso kalitate onekoak, João Rebelo izan ezik, eskalatzaile bikaina zena. Prentsak faborito bezala [[Julián Berrendero] "beltza" jotzen zuen, baina lehen aldiz Delio Rodríguez bere bi anaiak ziren Emilio eta Pastorrekin batera zegoela ere nabarmentzen zuen, talde indartsu baten barnean, Manserano Kirol Elkartean. Arreta pizten zuen, baita ere, Otxandion jaiotako Dalmacio Langarika gazte lirainak, oso lehiakorra zena, baita errodadore eta eskalatzaile bikaina ere.

212 kilometroko luzera izan zuen Madril eta Salamanka arteko lehen etapak 1942ko errepikapen bat zirudien, Julián Berrenderoren nagusitasuna ikusita. Truebak Alto de los Leones mendatean jotako eraso baten ondoren Berrenderok José Gándara eta Rebelorekin batera erantzun zuen. Jeitsieran, portugaldarra bakarrik joan zen, bere abantaila, helmugarako 20 kilometro falta zirela 3 minutura handituz, baina alboko haizeak asko moteldu zuen eta Berrenderok, Langarikak, Gimenok, Capok eta Gualek harrapatu egin zuten, eta Salamancan, Berrenderok esprintean irabazi zuen, bonifikazioekin, Delio Rodríguezekiko sei minutu baino gehiagoko abantaila lortuz.

Bigarren etapan, Salamanca eta Cáceres artean, euri fin baten pean eta oso kaltetutako errepide batekin, irten eta gutxira Rebelo, Olmos, Bailon, Montes eta Deliok ihes egin zuten. Handik gutxira talde honetatik Montes eta Rebelo atzean geratu ziren zulatu banaren ondorioz, eta Olmos katea apurtu zitzaiolako. Delio eta Bailon bakarrik doaz, eta Bejarko mendatea pelotoiarekiko 2 minutu eta 43 segunduko abantailarekin igarotzen dute. Jeitsiera amaitu ondoren, euren abantaila handitu egin zen pelotoiaren ganoragabekeriaren ondorioz, eta, ordutik aurrera, bikote honen abantaila 35 minuturaino igo zen Plasenciara iritsitakoan. Helmugarako 30 kilometro baino falta ez zirenean, Bailon leher eginda geratu zen eta Deliok bakarrik jarraitu zuen etapa irabaziz eta Bailoni 15 minutu eta pelotoiari 30 minutuko abantaila ateraz. Hala, Deliok edizio hau bigarren etapatik irabazi zuen, eta Berrendero Rebelo mendiko sailkapenean garaitzen zentratu zen, bere helburua lortuz, sailkapen nagusian bigarren postuan ere amaituz, Deliogandik 15 minutura.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Madril-Salamanca 212  Espainia Julián Berrendero  Espainia Julián Berrendero
2.a Salamanca-Cáceres 214  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
3.a Cáceres-Badajoz 132  Espainia Miguel Gual  Espainia Delio Rodríguez
4.a Badajoz-Almendralejo 57 (banakako erlojupekoa)  Espainia Juan Gimeno  Espainia Delio Rodríguez
5.a Almendralejo-Sevilla 171  Espainia Vicente Miró  Espainia Delio Rodríguez
6.a Sevilla-Granada 251  Espainia Antonio Montes  Espainia Delio Rodríguez
7.a Granada-Murtzia 285  Espainia Joaquín Olmos  Espainia Delio Rodríguez
8.a Murtzia-Valentzia 244  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
9.a Valentzia-Tortosa 188  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
10.a Tortosa-Bartzelona 288  Espainia Miguel Gual  Espainia Delio Rodríguez
11.a Bartzelona-Zaragoza 306  Espainia Miguel Gual  Espainia Delio Rodríguez
12.a Zaragoza-Donostia 276  Espainia José Gutiérrez  Espainia Delio Rodríguez
13.a Donostia-Bilbao 207  Portugal João Rebelo  Espainia Delio Rodríguez
14.a Bilbo-Santander 188  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
15.a Santander-Reinosa 110  Portugal João Rebelo  Espainia Delio Rodríguez
16.a Reinosa-Gijón 200  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
17.a Gijon-León 172  Espainia Julián Berrendero  Espainia Delio Rodríguez
18.a León-Valladolid 132  Espainia Delio Rodríguez  Espainia Delio Rodríguez
19.a Valladolid-Madrid 185  Espainia Joaquín Olmos  Espainia Delio Rodríguez

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau sailkapen jokatu ziren. Ordurarte ohikoak ziren nagusia, mendikoa eta taldekako sailkapenei puntukakoa gehitu zitzaien. Honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1. Delio Rodríguez  Espainia 135h 43' 55s
2. Julián Berrendero  Espainia + 31' 52s
3. Juan Gimeno  Espainia + 38' 42s
4. Miguel Gual  Espainia + 50' 07s
5. Antonio Martín  Espainia + 1h 09' 03s
6. João Rebelo  Portugal + 1h 10' 51s
7. Diego Chafer  Espainia + 1h 13' 19s
8. Bernardo Capó  Espainia + 1h 19' 40s
9. Alejandro Fombellida  Espainia + 1h 20' 42s
10. Pedro Font  Espainia + 1h 22' 19s


Puntukako sailkapena
1. Delio Rodríguez  Espainia 2347 puntu
2. João Rebelo  Portugal 2021 puntu
3. Julián Berrendero  Espainia 1967 puntu


Mendiko sailkapena
1. Julián Berrendero  Espainia 45 puntu
2. João Rebelo  Portugal 44 puntu
3. Pedro Font  Espainia 28 puntu


Taldekako sailkapena
1. D. Cic. Manresano  Espainia 10 puntu