1948ko Arabiar-israeldar Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Data 1948ko maiatzaren 15 – 1949ko martxoaren 10
Armistizioa: 1949ko uztailaren 20
Lekua Antzinako Palestinako Britainiar Mandatua, Sinai eta hegoaldeko Libano
Emaitza Israeldarren garaipena; Palestinar arabiarren porrota; Arabiar Ligaren akats estrategikoa;[1]
Gudulariak
 Israel

1948/5/26 baino lehen:
Yishuv:


1948/5/26 eta gero:
Israelgo Armada:

  • Ezpata Batailoia

Atzerritar boluntarioak:
Mahal

Arabiar herrialdeak:
 Egipto[2]
 Jordania[2]
 Irak[2]
 Siria[2]
 Libano[3]

Irregularrak:
Flag of Hejaz 1917.svg Gerra Sakratuaren Armada
Flag of the Arab League.svg Arabiar Askapen Armada


Atzerritar boluntarioak

Buruzagiak
Politikariak:

Israel David Ben-Gurion
Militarrak:
Israel Yisrael Galili
Israel Yaakov Dori
Israel Yigael Yadin
Israel Mickey Marcus
Israel Yigal Allon
Israel Yitzhak Rabin
Israel David Shaltiel
Israel Moshe Dayan
Israel Shimon Avidan

Politikariak:

Flag of the Arab League.svg Azzam Pasha
Jordania Abdullah Jordaniakoa
Irak Muzahim al-Pachachi
Flag of Hejaz 1917.svg Haj Amin al-Husseini
Egipto Farouk I.a Egiptokoa
Siria Husni al-Za'im Militarrak:
Jordania John Bagot Glubb
Jordania Habis al-Majali
Flag of the Arab League.svg Fawzi al-Qawuqji
Flag of Hejaz 1917.svg Hasan Salama
Egipto Ahmed Ali al-Mwawi
Egipto Muhammad Naguib

Indarrak
Israel: hasieran 29.677 eta amaieran 117.500.[4] Egipto: hasieran 10.000 eta amaieran 20.000
Irak: hasieran 3.000 eta amaieran 15.000–18.000
Siria: 2.500–5.000
Transjordania: 8.000–12.000
Libano: 1.000[5]
Saudi Arabia: 800–1.200
Yemen: 300
Arabiar Askapen Armada: 3.500–6.000.
Galerak
6.373 hildako (4.000 soldadu eta 2.400 zibil inguru) 8.000–15.000 hildako: 3.000 palestinar, 2.000 egiptoar, 1.000 jordaniar eta 1.000 siriar inguru

Lehen gerra arabiar-israeldarra, israeldarrek Independentzia Gerra (hebreeraz: מלחמת העצמאות) deitua, Israelek eta aldameneko estatu arabiarrek borrokatu zuten lehen gerra izan zen. Palestinarrentzat, gerrak "Hondamendia" (al Nakba, arabieraz: النكبة) deitutako aroaren hasiera eman zuen.

Nazio Batuek 1947an Britainiarren Agindupeko lurraldea israeldarren eta palestinarren artean erdibitzeko delibero hartu ostean, arabiarrek onartzeari muzin egin zioten. Hortaz, Egipto, Siria, Jordania, Libano eta Irakeko armadek fundatu berri zen Israel estatua eraso zuten. Ondorioz, lurraldea Israel, Egipto eta Jordaniaren artean banatu zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran, Sionistek judutarrentzat estatu baten sorrera eskatzen zuten, judutarrak aspaldidanik sakabanaturik bizi baitziren Europan eta Estatu Batuetan zehar.

1917. urtean, Balfour deklarazioan, Britainia Handiak hitza eman zuen Palestina estatu judutar bat eraikitzen lagunduko zuela. Horren ondorioz, geroz eta kolono gehiago abiatu ziren Palestinara (VIII. mendea geroztik arabiarrak bizi ziren lurraldera).

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, naziek judutarren aurka egin zuten genozidioa ezagutzera eman zenean, munduko iritzi publikoaren gehiengoa estatu judutarra sortzearen aldekoa zen. Harry S. Truman Estatu Batuetako presidenteak ere horren alde egin zuen juduen boza eskuratzeko asmoz. Baita Sobiet Batasunak ere horren alde egin zuen, Britainia Handiko inperialismoari aurre egiteko modurik hoberena zela zeritzolako. Erresuma Batuak bere interesak mehatxaturik ikusi zituenean, juduen immigrazioa mugatu eta Liga Arabiarraren sorrera bultzatu zuen, 1945ean, Egipto, Irak, Siria, Libano, Transjordania eta Saudi Arabia elkartuz. Liga horrek martiri juduen aldeko jarrera agertu zuen, baina ez zuen nahi palestinarrek ordaintzea egin ez zuten sarraskiaren errua.

Guda lehertzearen arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Gurionek, Konferentzia Sionistaren presidenteak, milizia judutarrak antolatu zituen (Haganah), beste talde armatu batzuen laguntza (Irgun) jasotzen zutelarik. Talde hauek, britainiarren eta palestinarren aurka atentatu zuten. Britainia Handiak bakea bermatu ezin zuenez, NBE-ren eskuetan utzi zuen Palestinari buruzko erabakia. Eztabaida luzeen ondoren, 1947an, NBEk Palestina bi estatutan zatitzea erabaki zuen, bata arabiarra eta beste judua. Gainera, Jerusalem nazioarteko hiri izendatu zuen. 1948an, Erresuma Batuak lurralde hauek utzi eta juduen batzar nagusiak Israelgo estatua aldarrikatu zuen.

Guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada arabiarrek segituan ekin zieten Israelen aurkako erasoei, baina Israelek ezusteko ederra eman zion munduari, garaipen militar bizkorra lortzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak Israeli emandako baino lur gehiago eskuratu eta Jerusalemgo mendebaldea ere hartu baitzuen. Israelek inbaditu gabe utzi zuen zatia, Zisjordania eta Jerusalemgo Ekialdea, Transjordaniaren esku geratu zen eta Egiptok, aldiz, Gaza hartu zuen. Hortaz geroztik, israeldar eta arabiarren arteko gatazkak etengabeak izan dira.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, juduen kontrolpean geratu zirenak, zapaldu bezala bizi ziren, bestetik, Jordania eta Egiptoren administraziopean geratu zirenak, ez zuten estatu horietan integratu nahi eta errefuxiatu eremuetan bildu zituzten, NBE-ko Errefuxiatuaren Batzordearen administraziopean. Errefuxiatu eremuetako bizitzak, palestinarren kontzientzia nazionalaren eta erresistentzia antolatuaren jaiotza ekarri zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1948ko Arabiar-israeldar Gerra Aldatu lotura Wikidatan
  1. Morris, 2008, pp. 400, 419
  2. a b c d   Oren, Michael (2003), Six Days of War, New York: Random House Ballantine Publishing Group, 5. orrialdea, ISBN 0-345-46192-4 .
  3. Morris (2008), p.260.
  4. Gelber (2006), p.12.
  5. Pollack, 2004; Sadeh, 1997