1957ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1957ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa40. Italiako Giroa
Txapelketa1957 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakmaiatzak 18 – 1957.eko ekainak 9
Luzera3.926,7 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,485 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini
TxapeldunordeaFRA Louison Bobet
HirugarrenaITA Ercole Baldini
Eskalatzailerik onenaFRA Raphaël Géminiani (Saint-Raphaël-R. Geminiani-Dunlop)
Talderik onenaITA Legnano
◀19561958▶
Dokumentazioa

1957ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 40. edizioa izan zen. 1957ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 3926ko ibilbidea eginez 21 etapatan, garaileak batez beste 37,488 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

119 txirrindularik hasi eta 79k amaitu zuten proba.

Italiako Giroaren edizio honek, elkarren arerio amorratuak ziren Louison Bobet, 1953 eta 1955 artean Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, eta 1956ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Charly Gaulen arteko norgehiagoka sortu zuen. Itzuliko etapa erabakigarria 18.a izan zen. Etaparen hasieran, Gaul zen itzuliko liderra, Bobetekiko minutu bat baino gehixeagoko abantailarekin. 100. kilometro inguruan, luxenburgotarra geratu egin zen pixa egiteko, egoera hau, Bobetek, bere taldeari erritmoa bizitzeko esateko probestu zuelarik. Gertaera honen ondorioz Gaulek Monsieur Pipi ezizena jaso zuen. Emaitzak berehala iritsi ziren, eta Gaul laster egon zen Bobeten taldetik distantzia handira. Monte Bondoneren igoeraren hasieran, Gaul Bobeten taldeagandik lau minutu baino gehiagora zegoen, distantzia hori, igoera amaieran bikoitza baino gehiago izango zelarik. Maglia arrosa Gastone Nencinirentzat izan zen, Bobeti hemeretzi segundo baino ateratzen ez zizkiona, frantziarrak hurrengo egunean maglia arrosa lortzeko saiakera egin zuelarik, mendiko azken etapa zena.

Hurrengo egunean, Passo di Rolleren igoeran, eguneko hiru mendateetako bigarrena zena, Nencinik zulatu bat jasan zuen, Bobetek italiarra atzean uzteko probestu zuena. Raphaël Geminianiren laguntzarekin, Nencinik galdutako denbora berreskuratu ahal izan zuen, baina, beste behin, zulatu bat izan zuen. Kemenez, Nencinik berriz harrapatu zuen Bobet, baina, zoritxarrez, italiarrak beste zulatu bat izan zuen (hirugarrena hamar kilometrotan), behin betiko frantziarragandik atzeratuta utzi zuena, jada Giroko garaipena bertan ikusten zuena. Alabaina, Bobetek ere zulatu bat izan zuen San Martino di Castrozzan, azken mendatearen aurretik, Passo Brocon. Gaul Nencinirekin aliatu zen, nor Bobeten gurpileraino eraman zuen, Giroa irabazaraziz, eta hala, frantziarraz mendekatuz.

Miguel Poblet espainiarra eta Rik Van Steenbergen belgikarraren arteko esprinterren lehia ere nabarmentzekoa da. Pobletek 4 etapa garaipen lortu zituen, eta 2. beste horrenbeste aldiz izan zen, eta Van Steenbergenek 5 etapa garaipen lortu zituen eta 2 aldiz izan zen bigarren. Era berean, Pobletek itzulian lortu zuen 6. postua ere nabarmen daiteke, ordura arte, espainiar batek Giroan lortu zuen emaitzarik hoberena.

Talde parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Faema Charly Gaul
Cora Hilaire Couvreur
Velo Club Bustese Pierre Barbotin
Girardengo-Erg Dan De Groot
Ignis Salvador Botella
GS Asborno Giuseppe Pallarini
Atala Giancarlo Astrua
Bianchi Dino Bruni
Taldea Taldeko liderra
GS Bif-Clement Pierino Baffi
Gripo-Bottecchia Rino Benedetti
Carpano-Coppi Giuseppe Cainero
GS Chlorodont Mario Baroni
Legnano Giorgio Albani
San Pellegrino Germano Barale
Torpado Rino Bagnara

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Liderra
1.a Milan-Verona 191  Belgika Rik Van Steenbergen  Belgika Rik Van Steenbergen
2.a Verona-Boscochiesa Nuova 28 (banakako erlojupekoa)  Luxenburgo Charly Gaul  Frantzia Louison Bobet
3.a Verona-Ferrara 169  Espainia Miguel Poblet  Frantzia Louison Bobet
4.a Ferrara-Cattolica 190  Belgika André Vlayen  Frantzia Louison Bobet
5.a Cattolica-Loretto 235  Italia Alessandro Fantini  Frantzia Louison Bobet
6.a Loretto-Terni 175  Herbehereak Wout Wagtmans  Frantzia Louison Bobet
7.a Terni-Pescara 221  Frantzia Antonin Rolland  Frantzia Louison Bobet
8.a Pescara-Napoli 250  Italia Vito Favero  Italia Nino Defilippis
9.a Napoli-Frascati 220  Espainia Miguel Poblet  Italia Nino Defilippis
10.a Erroma-Siena 227  Espainia Miguel Poblet  Italia Nino Defilippis
11.a Siena-Montecatini Terme 230  Belgika Rik Van Steenbergen  Italia Nino Defilippis
12.a Montecatini-Forte dei Marmi 58 (banakako erlojupekoa)  Italia Ercole Baldini  Frantzia Louison Bobet
13.a Forte dei Marmi-Genova 163  Italia Bruno Monti  Frantzia Louison Bobet
14.a Genova-Saint-Vincent 235  Italia Mario Baroni  Frantzia Antonin Rolland
15.a Saint-Vincent-Sion 134  Frantzia Louison Bobet  Frantzia Louison Bobet
16.a Sion-Campo dei Fiori 229  Italia Alfredo Sabbadin  Luxenburgo Charly Gaul
17.a a Varese-Como 82  Italia Alessandro Fantini  Luxenburgo Charly Gaul
17.a b Como 34  Belgika Rik Van Steenbergen  Luxenburgo Charly Gaul
18.a Como-Trento 242  Espainia Miguel Poblet  Italia Gastone Nencini
19.a Trento-Levico Terme 199  Luxenburgo Charly Gaul  Italia Gastone Nencini
20.a Levico Terme-Abano Terme 157  Belgika Rik Van Steenbergen  Italia Gastone Nencini
21.a Abaño-Milan 257  Belgika Rik Van Steenbergen  Italia Gastone Nencini

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Gastone Nencini  Italia 104h 45' 06"
2. Louison Bobet  Frantzia + 19"
3. Ercole Baldini  Italia + 5' 59"
4. Charly Gaul  Luxenburgo + 7' 31"
5. Raphaël Géminiani  Frantzia + 17' 28"
6. Miguel Poblet  Espainia + 19' 49"
7. Raymond Impanis  Belgika + 21' 06"
8. Pasquale Fornara  Italia + 24' 16"
9. Wout Wagtmans  Herbehereak + 24' 29"
10. Antonin Rolland  Frantzia + 27' 29"
Mendiko sailkapena
1. Raphaël Géminiani  Frantzia -
2. Charly Gaul  Luxenburgo -
3. Louison Bobet  Frantzia -
Taldekako sailkapena
1. Legnano  Italia - -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]