1960ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1960ko Italiako Giroa txirrindularitza Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1960ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3481 kilometroko ibilbidearekin, garailea izan zen Jacques Anquetil frantziarrak 37 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. 21 etapa horietatik bi bikoitzak izan ziren. Itzulia Erroman hasi eta Milanen amaitu zen.

140 txirrindularik hasi eta 97k amaitu zuten proba.

Hiru ziren edizio hau irabazteko faborito nagusiak: Charly Gaul, 1959ko Italiako Giroaren garailea izan zena, Jacques Anquetil, aurreko edizioan 2. izan zena, eta Gastone Nencini, 1957ko Italiako Giroa irabazi zuena, eta 1960an bertan, Frantziako Tourraren garaile izango zena. Gastone Nencini zen italiar txirrindularitzaren itxaropen nagusia, berriki Fausto Coppi hil ondoren. Mendiko lehen etapa garrantzitsua 12.a izan zen, Cervinian amaitu zena. Gaulek mendatearen hasieratik eraso zuen, baina ez zuen gainontzeko faboritoekiko abantailarik lortu. Luxenburgotarrak mendate hori beretzat ez zela behar bezain gogorra adierazi zuen, eta Dolomitetan hobeto egingo zuela. Anquetilek, bere aldetik, bere lana egin zuen 14. etapan, 68 kilometroko erlojupekoa izan zena, non Gaul zazpi minutura uztea lortu zuen, eta Nencini 4 baino gehiagora. Beste behin, bazirudien Charly Gaulek ez zuela Giroa irabaziko, aurreko edizioetan mendate garaietan egindako erakustaldi epikoek itzulia erabat eraldatu zuten arren. Duelua 20. etapan, etapa erregina zena, lau mendaterekin eta Gavia beldurgarriarekin, hortxe zegoen.

Gaulek ez zuen hutsegin, eta, beste behin, lasterketa bere erara hausten saiatu zen. Gaviarako igoeran ihes egin zuen, jeitsieran Imerio Massignan aurreratu zuen, ihes eginda zihoana, eta etapa garaipena lortu zuen. Alabaina, oraingoan, lortu zuen abantaila ez zen nahikoa izango, eta benetako lehia Nencini eta Anquetilen artean zegoen. Normandiarra askotan saiatu zen italiarra atzean uzten, baina ez zuen lortu. Nencinik ez zituen soilik bere hankak igoera honetan, baizik eta baita ia airean zeramaten hamarnaka tifosiren laguntza ere, ia pedalik eman beharrik gabe. Honek, frantziarrak jasan zituen bi zulatuekin batera, italiarrari hamabost segunduko abantaila eman zion Gaviaren tontorrean, Bormioko helmugarako jeitsiera beldurgarrian bi minutu eta erdira handitu zuena, hala ere gutxiegi izan zena Anquetili maillot arrosa kentzeko, hurrengo egunean, Milango Vigorelli belodromoan, Italiako Giroa irabazi zuen lehen frantziarra izan zelarik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Emi Charly Gaul
Atala Vito Favero
Bianchi Diego Ronchini
Carpano Gastone Nencini
Faema Rik Van Looy
Fynsec-Helyett-Hutchinson Jacques Anquetil
Gazzola Hans Junkermann
Taldea Taldeko liderra
Ghigi Jos Hoevenaers
Ignis Pierino Baffi
Legnano Nino Assirelli
Molteni Wout Wagtmans
Philco Jean Adriansens
San Pellegrino Romeo Venturelli
Torpado Adriano Zamboni

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Erroma-Napoli 212  Italia Dino Bruni  Italia Dino Bruni
2.a Sorrento 25 (banakako erlojupekoa)  Italia Romeo Venturelli  Italia Romeo Venturelli
3.a Sorrento-Campobasso 186  Espainia Miguel Poblet  Frantzia Jacques Anquetil
4.a Campobasso-Pescara 192  Espainia Salvador Botella  Frantzia Jacques Anquetil
5.a Pescara-Rieti 218  Italia Gastone Nencini  Frantzia Jacques Anquetil
6.a Terni-Rimini 230  Italia Pierino Baffi  Belgika Jos Hoevenaers
7.a a Igea Marina-Bellaria 5 (banakako erlojupekoa)  Espainia Miguel Poblet  Belgika Jos Hoevenaers
7.a b Bellaria-Forli 81  Belgika Rik Van Looy  Belgika Jos Hoevenaers
8.a Forli-Livorno 206  Belgika Rik Van Looy  Belgika Jos Hoevenaers
9.a a Livorno-Carrara 93  Belgika Emile Daems  Belgika Jos Hoevenaers
9.a b Cave di Carrara 2.2 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Jacques Anquetil/
 Espainia Miguel Poblet
 Belgika Jos Hoevenaers
10.a Carrara-Sestri Levante 171  Italia Gastone Nencini  Belgika Jos Hoevenaers
11.a Sestri Levante-Asti 180  Belgika Rik Van Looy  Belgika Jos Hoevenaers
12.a Asti-Cervinia 176  Italia Aldo Kazianka  Belgika Jos Hoevenaers
13.a Saint-Vincent-Milan 225  Frantzia Jean Stablinski  Belgika Jos Hoevenaers
14.a Seregno-Lecco 68 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Jacques Anquetil  Frantzia Jacques Anquetil
15.a Lecco-Verona 150  Frantzia André Darrigade  Frantzia Jacques Anquetil
16.a Verona-Treviso 110  Italia Roberto Falaschi  Frantzia Jacques Anquetil
17.a Treviso-Trieste 147  Italia Dino Bruni  Frantzia Jacques Anquetil
18.a Trieste-Belluno 240  Irlanda Seamus Elliott  Frantzia Jacques Anquetil
19.a Belluno-Trento 110  Belgika Emile Daems Txantiloi:Herrialde info Francia Jacques Anquetil
20.a Trento-Bormio 229  Luxenburgo Charly Gaul  Frantzia Jacques Anquetil
21.a Bormio-Milan 225  Italia Arrigo Padovan  Frantzia Jacques Anquetil

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Jacques Anquetil  Frantzia 94h 03' 54"
2. Gastone Nencini  Italia + 28"
3. Charly Gaul  Luxenburgo + 3' 51"
4. Imerio Massignan  Italia + 4' 06"
5. Jos Hoevenaers  Belgika + 5' 53"
6. Guido Carlesi  Italia + 6' 28"
7. Arnaldo Pambianco  Italia + 8' 32"
8. Diego Ronchini  Italia + 9' 28"
9. Edouard Delberghe  Belgika + 12' 29"
10. Agostino Coletto  Italia + 13' 10"


Mendiko sailkapena
1. Rik Van Looy  Belgika -
2. Imerio Massignan  Italia -
3. Gastone Nencini  Italia -


Taldekako sailkapena
1. Ignis  Italia - -


Aurrekoa
1959ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1960ko maiatzak 19tik ekainak 9ra
Ondorengoa
1961eko Italiako Giroa