1962ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1961 << 1962ko Italiako Giroa >> 1963
Sailkapenak 21 etapa, 4180 km
Nagusia  Italia Franco Balmamion 123h 07' 03"
Puntukakoa -
Mendikoa  Espainia Angelino Soler
Intergiroa -
Taldekakoa  Belgika Faema-Flandria

1962ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 45. edizioa izan zen. 1962ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4180 kilometroko ibilbidea eginez. Franco Balmamion izan zen garailea eta proba, batez beste, 33,955 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 47k amaitu zuten proba.

Beste behin, beldintza meteorologikoek zerikusi handia izan zuten lasterketan. 14. etapan, elur ekaitz gogor batek antolakuntza etapa laburtzera behartu zuen, aurreikusitako ibilbidetik azken bi mendateak kenduz, eta, beraz, etaparen helmuga Passo Rollen ezarriz, mendate horren tontorrera iritsi zen lehena Vincenzo Meco izan zelarik. Egun horretan 57 txirrindulari izan ziren proba utzi zutenak. Baina, zalantzarik gabe, edizio honen etapa erabakigarria 16.a izan zen, Angelino Solerrek irabazi zuena, etapan bigarren izan zen Franco Balmamioni ia minutu eta erdi ateraz. Italiarra izan zen egun horretan onura gehien jaso zuena, sailkapen nagusiari kolpe handia emanez eta hurrengo egunean itzuliko lider berri bihurtuz. Ohi zen bezala, azkenaurreko etapa goi mendateetakoa zen, eskalatzaileei lasterketan garaipena lortzeko aukera handiak emanez. Alabaina, oraingoan ez zen ustekabekorik egon, eta Balmamionek arazorik gabe mantendu zuen maglia arrosa.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Moschettieri Arnaldo Pambianco
Atala Vito Taccone
Carpano Carlo Azzini
Ferrys José Pérez Francés
Gazzola Charly Gaul
Ghigi Pierino Baffi
Legnano Renzo Accordi
Taldea Taldeko liderra
Liberia-Grammont Henry Anglade
Molteni Guido de Rosso
Philco Vittorio Adorni
San Pellegrino Severino Angella
Torpado Antonio Accorsi
Faema-Flandria Rik Van Looy
   

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Milan-Tabiano Terme 185  Italia Dino Liviero  Italia Dino Liviero
2.a Salsomaggiore Terme-Sestri Levante 158  Italia Graziano Battistini  Italia Graziano Battistini
3.a Sestri Levante-Panicogliara 225  Espainia Angelino Soler  Espainia Antonio Suárez
4.a Montecatini Terme-Perugia 248  Italia Antonio Bailetti  Espainia Antonio Suárez
5.a Perugia-Rieti 258  Frantzia Joseph Carrara  Espainia Antonio Suárez
6.a Rieti-Fiuggi 193  Belgika Willy Schroeders  Italia Vincenzo Meco
7.a Avellino-Montevergine 224  Belgika Armand Desmet  Belgika Armand Desmet
8.a Avellino-Foggia 110  Herbehereak Huub Zilverberg  Belgika Armand Desmet
9.a Foggia-Chieti 205  Belgika Rik Van Looy  Belgika Armand Desmet
10.a Chieti-Fano 218  Italia Giuseppe Tonucci  Belgika Armand Desmet
11.a Fano-Castrocaro Terme 170  Belgika Rik Van Looy  Belgika Armand Desmet
12.a Forli-Lignano Sabbiadoro 298  Italia Bruno Mealli  Belgika Armand Desmet
13.a Lignano Sabbiadoro-Belluno 173  Italia Guido Carlesi  Belgika Armand Desmet
14.a Belluno-Passo Rolle 160  Italia Vincenzo Meco  Italia Graziano Battistini
15.a Moena-Aprica 215  Italia Vittorio Adorni  Italia Graziano Battistini
16.a Aprica-Pian dei Resinelli 123  Espainia Angelino Soler  Italia Graziano Battistini
17.a Lecco-Casale Monferrato 194  Italia Armando Pellegrini  Italia Franco Balmamion
18.a Casale Monferrato-Frabosa Soprana 232  Espainia Angelino Soler  Italia Franco Balmamion
19.a Frabosa Soprana-Saint-Vincent 193  Italia Giuseppe Sartore  Italia Franco Balmamion
20.a Le Balconate-Valdostane 238  Italia Alberto Assirelli  Italia Franco Balmamion
21.a Saint-Vincent-Milán 160  Italia Guido Carlesi  Italia Franco Balmamion

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Franco Balmamion  Italia 123h 07' 03"
2. Imerio Massignan  Italia + 3' 57"
3. Nino Defilippis  Italia + 5' 02"
4. Vito Taccone  Italia + 5' 21"
5. Vittorio Adorni  Italia + 7' 11"
6. José Pérez Francés  Espainia + 7' 29"
7. Ercole Baldini  Italia + 7' 54"
8. Graziano Battistini  Italia + 8' 05"
9. Guido Carlesi  Italia + 14' 22"
10. Armand Desmet  Belgika + 15' 55"
Mendiko sailkapena
1. Angelino Soler  Espainia -
2. Joseph Carrara  Frantzia -
3. Vincenzo Meco  Italia -
Taldekako sailkapena
1. Faema-Flandria  Belgika - -