1963ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1962 << 1963ko Italiako Giroa >> 1964
Sailkapenak 21 etapa, 4063 km
Nagusia  Italia Franco Balmamion 116h 50' 16"
Puntukakoa -
Mendikoa  Italia Vito Taccone
Intergiroa -
Taldekakoa  Italia Carpano

1963ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 46. edizioa izan zen. 1963ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4063 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Franco Balmamionek, batez beste, 34,774 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Napolin hasi eta Milanen amaitu zen.

120 txirrindularik hasi eta 86k amaitu zuten itzulia.

Vito Taccone izan zen edizio honetako protagonistetako bat, geldiezin agertu zelarik mendiko etapetan. Mendiko sailkapenaren garailea izan zen, itzuliko 17 mendate puntuagarrietatik 12tan lehen postuan pasa ondoren. Bost etapa ere irabazi zituen, horien artean, Oropa eta Leukerbadeko tontorretan amaitzen ziren etapak. Ziuraski neurri batean bere lehiakortasunaren ondorioz, Diego Ronchinik maglia arrosa galdu zuen Franco Balmamionen mesedetan 12. etapan.

Vittorio Adornik irabazi zuen 16. etapako erlojupekoan, hau sailkapen nagusirako lehian sartu zelarik, Ronchinik lidertza berreskuratu zuen. Baina, beste behin, guztia mendiko etapetan erabakiko zen, kasu honetan 18. eta 19. etapetan. Horietako lehenean, aurreko edizio bateko garailea izan zen Arnaldo Pambiancok irabazi zuena, Adornik lidertza bereganatu zuen, baina Balmamionek helmugan bere ondoan sartzea lortu zuen, eta, beraz, Adornik sailkapen nagusian Balmamionekiko zuen abantaila 22 segundora baino ez zen murriztu. Moenan amaitu zen etapan, sei mendate zituena, Taccone bakarrik iritsi zen helmugara, gainontzeko txirrindulariekiko abantaila sendo batekin, Giroa irabazteko arriskutsua ez zen arren. Giroko garaipena Balmamion eta Adorniren artean lehiatu zuten, lehena garaile izan zelarik, ez zuena soilik 22 segundo horiek jatea lortu, baizik eta bere arerioari bi minutu baino gehiago ere atera zizkiola. Hala, Franco Balmamionek bere bigarren Giroa jarraian irabazi zuen, beste behin, etapa bakar bat ere irabazi gabe.

Edizio honetan parte hartu zuten atzerritarrak 13 baino ez ziren izan, horietatik hoberena Jaime Alomar espainiarra izan zelarik, 3. etapa irabazi zuena, 7.ean bigarren izan zena Nino Defilippisen atzetik biak beste txirrindulari batzuekin batera ihes eginda helmugara iritsi ondoren, eta sailkapen nagusian 15. amaitu zuena.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Carpano Franco Balmamion
Cite Daniele Alberti
Cynar Vittorio Adorni
Gazzola Carlo Brugnami
G.B.C. Rik Van Looy
Ibac Graziano Battistini
Taldea Taldeko liderra
Legnano Renzo Accordi
Lygie Vito Taccone
Molteni Guido Carlesi
Salvarani Arnaldo Pambianco
San Pellegrino Marino Fontana
Springoil-Fuchs Gastone Nencini

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Napoli-Potenza 182  Italia Vittorio Adorni  Italia Vittorio Adorni
2.a Potenza-Bari 185  Italia Pierino Baffi  Italia Vittorio Adorni
3.a Bari-Campobasso 252  Espainia Jaime Alomar  Italia Vittorio Adorni
4.a Campobasso-Pescara 213  Italia Guido Carlesi  Italia Diego Ronchini
5.a Pescara-Viterbo 263  Italia Vendramino Bariviera  Italia Diego Ronchini
6.a Bolsena-Arezzo 192  Italia Vendramino Bariviera  Italia Diego Ronchini
7.a Arezzo-Riolo Terme 173  Italia Nino Defilippis  Italia Diego Ronchini
8.a Riolo Terme-Salsomaggiore Terme 203  Italia Adriano Durante  Italia Diego Ronchini
9.a Salsomaggiore Terme-La Spezia 173  Italia Giorgio Zancanaro  Italia Diego Ronchini
10.a La Spezia-Asti 225  Italia Vito Taccone  Italia Diego Ronchini
11.a Asti-Oropa 130  Italia Vito Taccone  Italia Diego Ronchini
12.a Biella- Suitza Leukerbad 214  Italia Vito Taccone  Italia Franco Balmamion
13.a  Suitza Sierre-Saint-Vincent 152  Italia Vito Taccone  Italia Franco Balmamion
14.a Saint-Vincent-Cremona 260  Italia Marino Vigna  Italia Franco Balmamion
15.a Mantova-Treviso 155  Italia Franco Magnani  Italia Franco Balmamion
16.a Treviso 56 (CRI)  Italia Vittorio Adorni  Italia Diego Ronchini
17.a Treviso-Gorizia 213  Italia Vendramino Bariviera  Italia Diego Ronchini
18.a Gorizia-Belluno 248  Italia Arnaldo Pambianco  Italia Vittorio Adorni
19.a Belluno-Moena 198  Italia Vito Taccone  Italia Franco Balmamion
20.a Moena-Lumezzane 240  Italia Guido Carlesi  Italia Franco Balmamion
21.a Brescia-Milan 136  Italia Antonio Bailetti  Italia Franco Balmamion

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clasificación general
1. Franco Balmamion  Italia 116h 50' 16"
2. Vittorio Adorni  Italia + 2' 2"
3. Giorgio Zancanaro  Italia + 3' 15"
4. Guido de Rosso  Italia + 6' 34"
5. Diego Ronchini  Italia + 10' 11"
6. Vito Taccone  Italia + 11' 50"
7. Imerio Massignan  Italia + 16' 52"
8. Guido Carlesi  Italia + 17' 08"
9. Graziano Battistini  Italia + 23' 38"
10. Carlo Brugnami  Italia + 25' 36"


Mendiko sailkapena
1. Vito Taccone  Italia -
2. Giorgio Zancanaro  Italia -
3. Franco Bitossi  Italia -


Taldekako sailkapena
1. Carpano  Italia - -