1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Data1965eko urtarrilaren 1a
AntolatzaileaEuskaltzaindia
Partehartzaile kopuru10
Parte-hartzaileak
Irabazlea

1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1964ko abenduaren 20an eta 1965eko urtarrilaren 1ean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren V. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere bigarren txapela izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko abenduaren 20an Bilbon finalaurreko bat jokatu zuten bederatzi bertsolarik eta bertan Lazkao Txiki nagusitu zen Jose Joakin Mitxelenaren aurretik.

1965eko urtarrilaren 1ean jokatu zen finala Donostian. Goizean bederatzi bertsolari berdinak aritu ziren eta lauk sailkatu ziren arratsalderako, Lazkao Txiki, Xalbador, Jose Joakin Mitxelena eta Mattin, azken honek Jon Lopategirekin berdinketa hautsi behar izan zuen.

Arratsaldean lau bertsolari hauei 1962ko txapelduna gehitu zitzaien, Uztapide. Buruz burukora Uztapide bera eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta azkenean txapela Uztapidek eraman zuen. Hona hemen final horretako datuak:

Gai jartzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Bertsolaria
Txapelduna Manuel Olaizola "Uztapide"
2 Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki"
3 Fernando Aire "Xalbador"
4 Jose Joakin Mitxelena
5 Mattin Treku "Mattin"
6 Jon Lopategi
7 Jon Mugartegi
8 Migel Arozamena
9 Andres Narbarte "Xalto"
10 Txomin Garmendia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]