1965eko azaroaren 9ko Itzalaldi Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1965eko azaroaren 9ko Itzalaldi Handia
Irudia
Motapower outage (en) Itzuli
Data1965eko azaroaren 9a
HerrialdeaKanada eta Ameriketako Estatu Batuak

1965eko Itzalaldi Handia 1965eko azaroaren 9an Ameriketako Estatu Batuetan gertaturiko itzalaldia da.

Bat-batean, argia joan egin zen eta ekialdeko kostaldeko 8 estatu geratu ziren ilunpean, New York barne[1]. 14 bat orduz dena geratu zen eta milioi askoko galerak eragin zituen horrek. Arrazoia Kanada eta AEBetako ipar-ekialdea lotzen zituen 375 mila voltioko sarea kolapsatu zela izan zen. Akats bat baino gehiago izan zen sarearen babes automatikoan eta horrek gainkarga bat eragin zuen.

Lehenengo hutsegitea Queenstongo (Ontario) Sir Adam Beck estazio hidroelektrikoan izan zen eta eskariaren piko batek jokoz kanpo utzi zuen zerbitzua. Gehiegizko energia New Yorkera birbideratuko zen.

Ondorioz, AEBetako eta Kanadako ipar-ekialdeko 36 milioi pertsona energia elektrikorik gabe geratu ziren eta iluntasunak 128 mila kilometro karratu hartu zituen kosta hartan. Hau da, estatu hartako bosten bat geratu zen ilunpean; milioi bat denbora luzez egon zen igogailuetan, metroan, eskailera mekaniko edo tren elektrikoetan harrapatua[2]; Washingtonen 800 bat mila pertsona geratu zen horrela. Abioiek zirkuluak egiten aritu behar izan zuten lur hartu ezinik.

Irratiek bakarrik jarraitu zuten martxan, larrialdi ekipoak baitzituzten, eta emititzen jarraitu zuten, instrukzioak ematen eta biztanle aztoratu eta nahigabetuak lasaitzen saiatzen.

Massachusetts, New Hampshire, Rhode Island, Connecticut, Vermont, New York, New Jersey, Pennsylvania eta Kanadako hainbat guneetako milioika pertsonentzat, bizitza osoko gaurik luzeena izan zen hura[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]