1968ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1967 << 1968ko Italiako Giroa >> 1969
Sailkapenak 22 etapa, 3917 km
Nagusia  Belgika Eddy Merckx 108h 42' 27"
Puntukakoa  Belgika Eddy Merckx
Mendikoa  Belgika Eddy Merckx
Intergiroa -
Taldekakoa  Belgika Faema

1968ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1968ko maiatzak 21 eta ekainak 12 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3917 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, batez beste, 36,031 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Campione d'Italian hasi eta napolin amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 90ek amaitu zuten proba.

Edizio honetako berrikuntza sarrerako etapa izan zen. Horietako bakoitza 10 txirrindularik (talde bakoitzeko bana txanda bakoitzean) osatzen zuten 13 txandatan lehiatu zen sei kilometro gutxiagoko lasterketa labur bat izan zen. Sarrerako honen arrazoia lehen etapan maglia arrosa nork eramango zuen erabakitzea baino ez zen, ez baitzen sailkapen nagusirako kontuan hartzen. Garailea Charly Grosskost izan zen, anekdotikoki, 1968ko Frantziako Tourraren sarrerako etapa irabaztea ere lortuko zuena. Azken garaipenerako faboritoen artean Vittorio Adorni, Felice Gimondi eta Gianni Motta zeuden, hiruren artean aurreko hiru edizioak banatu zituztenak, baita bere bigarren Italiako Giroan parte hartzen zuen Eddy Merckx, Francisco Gabica euskalduna eta Julio Jiménez Muñoz eta Mariano Díaz espainiarrak ere.

Eddy Merckxek Italiako Giroa irabazteko zuen gogoa erakutsi zuen lehen etapa irabaziz, pelotoiari metro batzuk aterata helmugara iritsiz, esprintatuz. Dena dela, lidertza bi egun beranduago galduko zuen Michele Dancelliren mesedetan. Jose Antonio Momeñe izan zen edizio honetan etapa bat irabazi zuen lehen euskalduna, 6. etapan zehazki, Alessandrian amaitu zena, bi egun beranduago aldaka eta bi saihetsen hausturarekin eta garezurreko kolpe arin batekin amaitu zen erorketa masibo baten tartean egon zenez, proba utzi behar izan zuen arren.

Julio Jiménezek bere dohaiak erakutsi zituen mendi garaiko lehen etapan, itzuliko 9.a izan zena, etapa garaipena lortuz, hoberenengandik aldentzea lortu ez zuen arren. 10. etapa izan zen mendate tontorrean amaituko ziren lauetatik lehena. Italiako Giroan Grappa Mendia igo den hiru aldietatik lehena izan zen, baita etapa amaiera izan zen aldi bakarra ere. Alabaina, hoberenen artean ez zen diferentzia handirik egon, guztia 12. etaparako geratzen zen, edizio honetako Coppi tontorra izan zen Tre Cime di Lavaredon amaitzen zen etapa, eta 1967an tifosien bultzakadengatik baliogabetu behar izan zena. Igoeraren hasieran, pelotoiari hamar minutu inguru ateratzen zioten hamabi txirrindularik osatutako talde bat zegoen. Hotz jasangaitzeko baldintza klimatologikopean, euria eta elurrarekin, Merckx erasora pasa zen, eta bata bestearen atzean ihes egindako guztiak harrapatzen joan zen, erabat bakarrik geratu zen arte, etapa garaile bezala. Merckxek maglia arrosa berreskuratu zuen egun horretan, ordutik aurrera eta proba amaitu arte berak eramango zuelarik. Sailkapen nagusian, bere taldekidea zen Vittorio Adorni jada hiru minutu eta erdi baino gehiagora zegoen, bigarren postuan. Beste faborito batzuk, Gimondi eta Jiménez kasu, liderrangandik bederatzi minutu baino gehiagora zeuden jada, Mottak edo Balmamionek, bitartean, Giroa irabazteko aukerari agur esan behar izan ziotelarik, Kanibalagandik hamaika minutu baino gehiagora baitzeuden.

Gimondi italiar txapeldun handiak irabazi zuen 16. etapako erlojupekoa, baina ordurako, Eddy Merckx eta honen taldekide Adorni oso urruti zeuden sailkapenean. Julio Jiménezek bere bigarren etapa irabazi zuen itzuliko 18. etapan, etapa horretan bigarren izan zen Mariano Díazekin batera ihes eginda helmugara iritsiz. Luis Ocaña ere etapa garaipenetik gertu egon zen, 19. etapan bigarren postua errepikatu zuena. Rocca di Cambio eta Block Hauserako iritsierek Giroa eta mendate tontorrean amaitzen ziren etapak amaiarazi zituzten. Luis Pedro Santamarinak irabazi zuen horietako lehena, hala, bakarrean eginiko 150 kilometro baino gehiagoko ihesaldi bat borobilduz. Block Hauseko etapa beldurgarrian, azkenean ez zen diferentzia handirik egon, etapa honen garailea Franco Bodrero izan zelarik.

Dena dela, azken etapan bai egon ziren diferentziak, non Julio Jiménezek zenbait minutu galdu zituen, sailkapen nagusiko 6. postutik 10. postura jeitsiz. Azkenean, Eddy Merckxek bere lehen Italiako Giroa irabazi zuen, erakutsi zuen nagusitasunagatik Fausto Coppi mitikoarekin alderatu zutelarik. Era berean, Itzuli Handi baten edizio berean sailkapen nagusia, mendikoa eta puntukakoa irabazi zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, 1990eko hamarkadararte beste inork berdinduko ez zuen errekorra.

Itzulia amaitu eta egun gutxira, bederatzi txirrindulariren positiboak jakin ziren: Joaquim Galera eta Mariano Díaz espainiarrak, Gimondi, Balmamion, Motta eta Bodrero italiarrak, Peter Abt suitzarra, Victor van Schil belgiarra eta Raymond Delisle frantziarra. Balmamion errugabetzat jo zen, hartu zuen substantzia kontrolak egin eta egun gutxirarte ez zela debekatua izan frogatu baitzen. Gimondiren kasuan, kontranalisiaren ondoren, italiar txirrindulariak hartu zituela adierazi zuen botikek gernuan anfetaminek zuten eragin bera zutela frogatu zen, eta, beraz, zigorrik jaso gabe errugabetzat jo zuten.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Salvarani Felice Gimondi
Bic Julio Jiménez Muñoz
Faema Eddy Merckx
Filotex Franco Bitossi
Fagor Francisco Gabica
G.B.C. Daminiano Capodivento
Germanvox Vito Taccone
Taldea Taldeko liderra
Kelvinator Rino Benedetti
Max Meyer Roberto Ballini
Molteni Mario Anni
Pepsi Cola Renzo Baldan
Peugeot André Bayssiere
Smiths Willy Planckaert
   

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Sarr. Campione d'Italia 5.7 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Charly Grosskostl  Frantzia Charly Grosskostl
1.a Campione d'Italia-Novara 128  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
2.a Novara-Saint-Vincent 189  Italia Gianni Motta  Belgika Eddy Merckx
3.a Saint-Vincent-Alba 168  Belgika Guido Reybrouck  Italia Michele Dancelli
4.a Alba-San Remo 162  Belgika Edward Sels  Italia Michele Dancelli
5.a San Remo 149  Italia Italo Zilioli  Italia Michele Dancelli
6.a San Remo-Alessandria 223  Euskadi José Antonio Momeñe  Italia Michele Dancelli
7.a Alessandria-Piacenza 174  Italia Guerrino Tosello  Italia Michele Dancelli
8.a San Giorgio Piacentino-Brescia 225  Belgika Eddy Merckx  Italia Michele Dancelli
9.a Brescia-Lido di Caldonazzo 210  Espainia Julio Jiménez  Italia Michele Dancelli
10.a Trento-Grappa Mendia 136  Italia Emilio Casalini  Italia Michele Dancelli
11.a Bassano del Grappa-Trieste 197  Belgika Guido Reybrouck  Italia Michele Dancelli
12.a Gorizia-Tre Cime di Lavaredo 213  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
13.a Cortina d'Ampezzo-Vittorio Veneto 163  Italia Lino Farisato  Belgika Eddy Merckx
14.a Vittorio Veneto-Marina Romea 199  Italia Luigi Sgarbozza  Belgika Eddy Merckx
15.ª Ravena-Imola 141  Italia Marino Basso  Belgika Eddy Merckx
16.a Cesenatico- San Marino San Marino 43.9 (banakako erlojupekoa)  Italia Felice Gimondi  Belgika Eddy Merckx
17.a  San Marino San Marino-Foligno 196  Italia Franco Bitossi  Belgika Eddy Merckx
18.a Foligno-Abbadia San Salvatore 166  Espainia Julio Jiménez  Belgika Eddy Merckx
19.a Abbadia San Salvatore-Erroma 181  Italia Lucciano Dalla Bona  Belgika Eddy Merckx
20.a Erroma-Rocca di Cambio 215  Euskadi Luis Pedro Santamarina  Belgika Eddy Merckx
21.a Rocca di Cambio-Block Haus 198  Italia Franco Bodrero  Belgika Eddy Merckx
22.a Chieti-Napoli 235  Belgika Guido Reybrouck  Belgika Eddy Merckx

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clasificación general
1. Eddy Merckx  Belgika Faema 108h 42' 27"
2. Vittorio Adorni  Italia Faema + 5' 01"
3. Felice Gimondi  Italia Salvarani + 9' 05"
4. Italo Zilioli  Italia Filotex + 9' 17"
5. Willy van Neste  Belgika Bic + 10' 43"
6. Gianni Motta  ITA Molteni + 12' 23"
6. Michele Dancelli  Italia Pepsi Cola + 12' 33"
7. Franco Balmamion  Italia Molteni + 15' 43"
8. Francisco Gabica  Espainia Fagor + 16' 59"
9. Franco Bitossi  Italia Filotex + 19' 02"
10. Julio Jiménez  Espainia Bic + 19' 51"


Mendiko sailkapena
1. Eddy Merckx  Belgika Faema 340 puntu
2. Mariano Díaz Díaz  Espainia Fagor 210 puntu
2. Julio Jiménez  Espainia Bic 180 puntu
3. Giancarlo Polidori  Italia Pepsi Cola 140 puntu


Puntukako sailkapena
1. Eddy Merckx  Belgika Faema 198 puntu
2. Franco Bitossi  Italia Filotex 138 puntu
3. Michele Dancelli  Italia Pepsi Cola 134 puntu


Taldekako sailkapena
1. Faema  Belgika - -