1968ko Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grenobleko Neguko Olinpiar Jokoak
1968

Olympic rings with white rims.svg X. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Grenoble (FRA)
Estatu partehartzaileak 37
Hasiera Otsailaren 6a
Bukaera Otsailaren 18a
Atleta kopurua 1.158
Estadioa Stade Lesdiguières
Kirolak 6

1968ko Neguko Olinpiar Jokoak, Grenoblen ospatu ziren. Hau, Frantzian antolatzen zen Olinpiar Joko Batzuen laugarren edizioa izan zen. Eta, Neguko Olinpiar Jokoetako X. edizioa izan zen. Bertan, 1158 kirolarik parte hartu zuten, 37 herrialde, 6 kirol eta 35 probatan ordezkatuz.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 NorvegiaNorvegia 6 6 2 14
2 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 5 5 3 13
3 FrantziaFrantzia 4 3 2 9
4 ItaliaItalia 4 0 0 4
5 AustriaAustria 3 4 4 11
6 HerbehereakHerbehereak 3 3 3 9
7 SuediaSuedia 3 2 3 8
8 Alemaniako Errepublika FederalaAlemaniako Errepublika Federala 2 2 3 7
9 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 1 5 1 7
10 Alemaniako Errepublika DemokratikoaAlemaniako Errepublika Demokratikoa 1 2 2 5
FinlandiaFinlandia 1 2 2 5

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jean-Claude Killy eskiatzaile frantziarrak, hiru urrezko dominak irabazi zituen eski alpetarreko probetan, horietako batean, jeitsiera proban, 1:59:85eko denbora eginez.
  • Maskota bat izan zuten lehen Olinpiar Jokoak izan ziren, baina, urte bereko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan bezala, ez zen maskota ofiziala izan. Bere izena, Schuss zen, eta eskiatzaile liraindu bat zen.
  • Toini Gustafsson suediarra izan zen izarra emakumezkoen cross country proban, banakako probetan irabaziz eta erreleboetakoetan bigarren geratuz.
  • Peggy Fleming patinatzaile artistikoa, oso nabarmen jarri zen buruan egin beharreko derrigorrezko irudien ondoren, eta erraz irabazi zuen urrezko domina, bederatzi epaileen bozkekin.
  • Lyudmila Belousova eta Oleg Protopopovek, Innsbrucken lortu zuten urrea defendatu ahal izan zuten SESBentzat.
  • Bobsleigheko proba guztiak, egunsentiaren aurretik hasi eta egunsentia gertatu eta gutxira amaitzea pentsatu zen, L'Alpe d'Huezeko pista, izozte ahalmen gutxiegirekin diseinatua izan zelako, eta ez zuen lortzen izotza solido mantentzea eguneko argiarekin.


Aurrekoa
1964ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko X. Olinpiar Jokoak
1968
Ondorengoa
1972ko Sapporoko Neguko Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1968ko Neguko Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1968ko Neguko Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan