1969ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1968 << 1969ko Italiako Giroa >> 1970
Sailkapenak 23 etapa, 3731 km
General  Italia Felice Gimondi 106h 47' 03"
Puntukakoa  Italia Franco Bitossi 182 p.
Mendikoa  Italia Claudio Michelotto 330 p.
Intergiroa -
Taldekakoa  Italia Molteni

1969ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1969ko maiatzak 16 eta ekainak 8 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 23 etapatan banatutako 3731 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 34,942 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Gardan hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 81ek amaitu zuten itzulia.

1969ko Italiako Giroak, erakargarritasun nagusi bezala garaipenagatik Gimondik eta Eddy Merckxek izango zuten lehia zen. Belgiarra izan zen ematen lehena, 3. etapan, esprintean irabazi ondoren, hurrengo egunean, 21 kilometroko erlojupekoan berriz ere garaipena lortuz, non diferentzia handirik ez zen egon. Askoz handiagoak izan ziren diferentziak 15. etapan, 49 kilometroko erlojupekoan. Oraingoak, Merckxek minutu bat atera zion Gimondiri, eta gainontzekoei hiru baino gehiago. Alabaina, hurrengo egunean berri harrigarri bat izan zen: Merckxek dopingaren aurkako kontrol batean emandako positiboa, honen ondorioz lasterketatik bota zutelarik. Positiboa eta proben zuzentasuna berretsiak izan ziren arren, Merckxek uneoro defendatu zuen bere errugabetasuna. Asko hitz egin zen gai honi buruz, belgiar txapeldunaren aurkako ekintza mafioso bat iradokiz. Positiboaren ondorio bat txirrindularitza proba orotan hilabeteko suspentsio zigorra izan zen, 1969ko Frantziako Tourrean parte hartzea eragotziko ziona. Alabaina, zigorra kendu zioten, eta Merckxek, azkenean, urte horretako Tourrean parte hartu ahal izan zuen, non bere lehen Tourra irabaziko zuen.

Bere aldetik, Gimondik maglia arrosa bereganatu zuen Merckx Girotik kanporatua izan ondoren, eta ez zuen oztopo askorik izan bere bigarren Giroa irabazteko. Itzuli amaiera izugarrian, jarraikako zenbait mendiko etaparekin, Gimondi soilik 21. etapan gainditua izan zen nahiko modu argian, etapa hori Claudio Michelottok irabaziz, itzuli amaieran sailkapen nagusiko bigarrena eta mendiko sailkapenaren irabazlea izango zena. Aurreko etapa bertan behera utzi behar izan zen arazo klimatologikoen ondorioz. Hala, Gimondik bere bigarren Giroa irabazi zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Faema Eddy Merckx
Eliolona Julio Jiménez
Filotex Franco Bitossi
Ferretti Albert van Vlierberghe
G.B.C. Roberto Ballini
Germanvox Vito Taccone
Gris 2000 Gianfranco Bianchin
Taldea Taldeko liderra
Max Meyer Giampaolo Cucchieti
Molteni Michele Dancelli
Sagit Aldo Balasso
Salvarani Rudi Altig
Sanson Silvano Schiavon
Scic Vittorio Adorni
   

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Garda-Brescia 142  Italia Giancarlo Polidori  Italia Giancarlo Polidori
2.a Brescia-Mirandola 180  Italia Davide Boifava  Italia Davide Boifava
3.a Mirandola-Montecatini Terme 188  Belgika Eddy Merckx  Italia Giancarlo Polidori
4.a Montecatini Terme 21 (banakako erlojupekoa)  Belgika Eddy Merckx  Italia Giancarlo Polidori
5.a Montecatini Terme-Follonica 194  Belgika Albert van Vlierberghe  Italia Giancarlo Polidori
6.a Follonica-Viterbo 198  Italia Franco Cortinovis  Italia Giancarlo Polidori
7.a Viterbo-Terracina 206  Belgika Eddy Merckx  Italia Giancarlo Polidori
8.a Terracina-Napoli 133  Italia Marino Basso  Italia Giancarlo Polidori
9.a Napoli-Potenza 173  Italia Michelle Dancelli  Belgika Eddy Merckx
10.a Potenza-Campitello Matese 254  Italia Carlo Chiappano  Belgika Eddy Merckx
11.a Campobasso-Scanno 165  Italia Franco Bitossi  Belgika Eddy Merckx
12.a Scanno-Silvi Marina 180  Italia Ugo Colombo  Italia Silvano Schiavon
13.a Silvi Marina-Senigallia 166  Italia Marino Basso  Italia Silvano Schiavon
14.a Senigallia-San Marino 185  Italia Franco Bitossi  Belgika Eddy Merckx
15.a Cesenatico-San Marino  San Marino 49.3 (banakako erlojupekoa)  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
16.a Parma-Savona 234  Italia Roberto Ballini  Italia Felice Gimondi
17.a Celle Ligure-Pavia 182  Danimarka Ole Ritter  Italia Felice Gimondi
18.a a Pavia-Zingonia 115  Italia Marino Basso  Italia Felice Gimondi
18.a b Zingonia-San Pellegrino 100  Italia Marino Basso  Italia Felice Gimondi
19.a San Pellegrino-Folgaria 248  Italia Italo Zilioli  Italia Felice Gimondi
20.ª Trento-Marmolada - Anulada  Italia Felice Gimondi
21.a Rocca Pietore-Cavalese 131  Italia Claudio Michelotto  Italia Felice Gimondi
22.a Cavalese-Folgarida 150  Italia Vittorio Adorni  Italia Felice Gimondi
23.a Folgarida-Milan 257  Italia Attilio Benfatto  Italia Felice Gimondi

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Felice Gimondi  Italia Salvarani 106h 47' 03"
2. Claudio Michelotto  Italia Max Meyer + 3' 35"
3. Italo Zilioli  Italia Filotex + 4' 48"
4. Silvano Schiavon  Italia Sanson + 7' 01"
5. Ugo Colombo  Italia Filotex + 11' 54"
6. Michele Dancelli  Italia Molteni + 14' 01"
7. Aldo Moser  Italia G.B.C. + 20' 15"
8. Primo Mori  Italia Max Meyer + 20' 25"
9. Rudi Altig  Alemania Salvarani + 23' 57"
10. Franco Bitossi  Italia Filotex + 31' 36"


Mendiko sailkapena
1. Claudio Michelotto  Italia Max Meyer 330 puntu
2. Italo Zilioli  Italia Filotex 250 puntu
3. Felice Gimondi  Italia Salvarani 230 puntu


Puntukako sailkapena
1. Franco Bitossi  Italia Filotex 182 puntu
2. Marino Basso  Italia Molteni 166 puntu
3. Michele Dancelli  Italia Molteni 129 puntu


Taldekako sailkapena
1. Molteni  Italia - -