1972ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1972ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa55. Italiako Giroa
Txapelketa1972 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 21 – 1972.eko ekainak 11
Luzera3.725 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaVenezia
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Molteni)
TxapeldunordeaESP José Manuel Fuente (Kas-Kaskol)
HirugarrenaEU Francisco Galdos (Kas-Kaskol)
Puntukako sailkapenaBEL Roger De Vlaeminck (Dreher)
Eskalatzailerik onenaESP José Manuel Fuente (Kas-Kaskol)
Talderik onenaBEL Molteni
◀19711973▶
Dokumentazioa

1972ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 55. edizioa izan zen. 1972ko maiatzak 21 eta ekainak 11 artean ospatu zen, horietako bi bikoitzak izan ziren 20 etapatan banatutako 3725 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, bataz, beste, 36,120 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Venezian hasi eta Milanen amaitu zen.

100 txirrindularik hasi eta 69k amaitu zuten proba. Edizio honetan, lehen aldiz italiar txirrindulari bakar batek ere ez zuen sailkapen nagusiko lehen hiruren artean amaitzea lortu.

Eddy Merckx berriz itzuli zen Giroa irabazteko asmoz, hala, garaipenerako faborito nagusia zelarik. Felice Gimondi italiarra, aurreko edizioko garailea izan zen Gösta Pettersson, 1972ko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen José Manuel Fuente eta honek Kas taldean kide zuen Miguel Mari Lasa ziren belgikarrari aurre egiten saiatuko zirenetako batzuk. Hain zuzen ere, Fuente eta Lasa izan ziren ematen lehenak, 4. etapako lehen sektorean, Block Hausera igoeran, hain zuzen ere Merckxek bere lehen giroa irabazi zuen tokia, Fuentek irabazi zuena, Miguel Mari Lasa bigarren geratuz, bere taldekideagandik minutu eta erdira, Merckxi bi minutu eta erdi atera zizkion bitartean, maglia arrosa janztea ere lortuz. Etapa hartan zenbait txirrindulari kontrolez kanpo iritsi ziren, eta, beraz, kanporatuak izan ziren, honen aurrean, Fuentek, txantxetan, Stelvioko etapan Merckx bera ere kontrolez kanpo geratuko zela esan zuelarik.

Alabaina, Merckx 7. etapan mendekatu zen, non etapako lehen igoeran jo zuen, etapa hasieratik soilik 28 kilometrora. Berarekin batera Pettersson, Fuente eta Santiago Lazcano eraman zituen, baina azken bi hauek ezin izan zuten belgikarraren erritmoa jasan. Catanzaroko helmugan, Merckx eta Pettersson pelotoiarekiko lau minutu baino gehiagoko abantailarekin iritsi ziren, etapa suediarrarentzat eta maglia arrosa belgikarrarentzat izan zirelarik. 11. etapan Miguel Mari Lasa izan zen garailea, esprinter guztiak harritu zituena, esprintean irabaziz.

12. etapa, erlojupeko bi txandaz osatua zegoena, Fuente eta Lasaren garaipen aukerentzat suzko proba izango zen. Merckxek hoberena zela frogatu eta lidertza sendotu zuen, Pettersson sailkapen nagusian minutu eta erdira, Fuente lau minutura eta Lasa bost eta erdi baino gehiagora utziz. 14. etapa, Sestrièresera igotzen eta Bardonecchia Jafferaun amaitzen zena, Kas taldea eta Merckxen arteko hurrengo lehia izan zen. Kas taldekoak laster hasi ziren erasoak jotzen, hala estrategikoki kokatuz, eta, helmugarako 50 kilometro falta zirela, Fuentek Merckxen indarrak frogatu zituen, belgikarrak ahul zirudielarik. Asturiarra erraz joan zen, eta ihes egindako bere kideekin bat egitea lortu zuen. Alabaina, azken igoeran, belgikarra hobetu egin zen eta inork jasan ezin izan zuen erritmoa jarri zuen. Bakarrik zihoan Fuente harrapatu eta etapa irabazi zuen, bere arerioei kolpe handia emanez, eta, ia Giroa bera ere erabakita utziz. Bi egun beranduago, Kanibalak bere nagusitasuna erakutsi zuen beste behin, bakarrean beste etapa bat irabaziz eta sailkapen nagusian zuen abantaila handituz.

Dena dela, Taranguk beste behin bere eskalatzaile dohainak erakutsiko zituen 17. etapan, Stelvion amaitu zena, edizio honetako Cima Coppira ere bazena, Merckxi bi minutu baino gehiago ateraz, hala, sailkapen nagusian zuen bigarren postua sendotuz, baita bigarren aldiz jarraian mendiko sailkapenaren garaipena ere. Hurrengo egunetan, sailkapen nagusiak ez zuen garrantzizko aldaketarik jasan, hala, Eddy Merckxek bere hirugarren Giroa irabaziz.

Baina Kas taldearen parte-hartze bikaina ez zen hor geratu. Galdosek hirugarren amaitu zuen sailkapen nagusian, hala, podium erabat atzerritarra osatuz, ordura arte Italiako Giroan sekula gertatu ez zena. Vicente López Carril 4. izan zen, Lasa 9., Lazcano 10. eta Pesarrodona 14.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Ferretti Gösta Pettersson
Dreher Roger De Vlaeminck
Filotex Franco Bitossi
GBC Sony Aldo Moser
Kas José Manuel Fuente
Taldea Taldeko liderra
Magniflex - Van Cauter Georges Pintens
Molteni Eddy Merckx
Salvarani Felice Gimondi
Scic Franco Balmanion
Zonca Davide Boifava

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a maiatzak 21 Venezia-Ravena 196  Italia Marino Basso  Italia Marino Basso
2.a maiatzak 22 Ravena-Fermo 212  Italia Gianni Motta  Italia Marino Basso
3.a maiatzak 23 Porto San Giorgio-Francavilla 205  Italia Ugo Colombo  Italia Ugo Colombo
4.a a maiatzak 24 Francavilla-Block Haus (Majella) 48  Espainia José Manuel Fuente  Espainia José Manuel Fuente
4.a b maiatzak 25 Block Haus-Foggia 210  Italia Wilmo Francioni  Espainia José Manuel Fuente
5.a maiatzak 26 Foggia-Montesano sulla Marcellana 238  Italia Fabrizio Fabbri  Espainia José Manuel Fuente
6.a maiatzak 27 Montesano sulla Marcellana-Cosenza 190  Belgika Roger De Vlaeminck  Espainia José Manuel Fuente
7.a maiatzak 28 Cosenza-Catanzaro 151  Suedia Gösta Pettersson  Belgika Eddy Merckx
8.a maiatzak 29 Catanzaro-Reggio Calabria 160  Italia Attilio Benfatto  Belgika Eddy Merckx
9.a maiatzak 30 Messina 110  Belgika Albert Van Vlierberghe  Belgika Eddy Merckx
10.a maiatzak 31 Roma-Monte Argentario 166  Italia Italo Zilioli  Belgika Eddy Merckx
11.a ekainak 1 Monte Argentario-Forte dei Marmi 242  Euskadi Miguel Mari Lasa  Belgika Eddy Merckx
12.a ekainak 2 Forte dei Marmi 40 (banakako erlojupekoa)  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
13.a ekainak 3 Forte dei Marmi-Savona 200  Italia Wilmo Francioni  Belgika Eddy Merckx
14.a ekainak 4 Savona-Bardonecchia Jafferau 256  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
15.a ekainak 5 Parabiajo Zirkuitua 168  Belgika Roger De Vlaeminck  Belgika Eddy Merckx
16.a ekainak 6 Parabiajo-Livigno 256  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
17.a ekainak 7 Livigno-Stelvioko igarobidea 88  Espainia José Manuel Fuente  Belgika Eddy Merckx
18.a ekainak 8 Solda-Asiago 223  Belgika Roger De Vlaeminck  Belgika Eddy Merckx
19.a a ekainak 9 Asiago-Arcco 163  Belgika Roger De Vlaeminck  Belgika Eddy Merckx
19.a b ekainak 10 Arcco Zirkuitua 18  Belgika Eddy Merckx  Belgika Eddy Merckx
20.a ekainak 11 Arcco-Milan 185  Italia Enrico Paolini  Belgika Eddy Merckx

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra
1. Eddy Merckx  Belgika Molteni 103h 04' 04"
2. José Manuel Fuente  Espainia Kas + 5' 30"
3. Francisco Galdós  Euskadi Kas + 10' 39"
4. Vicente López Carril  Espainia Kas + 11' 17"
5. Wladimiro Panizza  Italia Zonca + 13' 00"
6. Gösta Pettersson  Suedia Ferretti + 13' 09"
7. Roger De Vlaeminck  Belgika Dreher + 13' 52"
8. Felice Gimondi  Italia Salvarani + 14' 05"
9. Miguel María Lasa  Euskadi Kas + 14' 19"
10. Santiago Lazcano  Euskadi Kas + 17' 42"


Puntukako sailkapena
1. Roger De Vlaeminck  Belgika Dreher -
2. Eddy Merckx  Belgika Molteni -
3. Miguel Mari Lasa  Euskadi Kas -


Mendiko sailkapena
1. José Manuel Fuente  Espainia Kas 490 p.
2. Eddy Merckx  Belgika Molteni 350 p.
3. Francisco Galdós  Euskadi Kas 270 p.


Taldekako sailkapena
1. Molteni  Italia -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]