1972ko Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sapporoko Neguko Olinpiar Jokoak
1972

Olympic rings with white rims.svg XI. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Sapporo (JPN)
Estatu partehartzaileak 35
Hasiera Otsailaren 3a
Bukaera Otsailaren 13a
Atleta kopurua 1.006
Estadioa Makomanai Sekisui Heim estadioa
Kirolak 6

1972ko Neguko Olinpiar Jokoak, Sapporo herri japoniarrean ospatu ziren, urte horretako otsailak 3 eta otsailak 13 bitartean. Bertan, 1006 kirolarik parte hartu zuten 35 herrialde, 6 kirol eta 35 probatan ordezkatuz. Hauek, Neguko Olinpiar Jokoen XI. edizioa izan ziren. Gainera, Asian eta Japonian antolatzen ziren bigarren Olinpiar Jokoak izan ziren, zortzi urte lehenago, 1964ko Udako Olinpiar Jokoak Tokion ospatu ondoren.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francisco Fernández Ochoa eskiatzaile espainiarrak, eslalomeko proban urrezko domina irabazi zuen, Neguko Olinpiar Jokoetan, Espainiak irabazten zuen lehen urrezko domina izan zelarik, baita bakarra ere, gizonezkoen artean, Neguko Olinpiar Jokoen historian.
  • Magnar Solberg, Norvegiakoak, biathloneko bakarkako 20 kilometroko proban, bere bigarren urrezko domina irabazi zuen, aurreko olinpiar jokoetan beste hainbeste egin ondoren
  • Anne Henning eta Diane Holum abiadura irristaketako kirolari estatubatuarrek, AEBen leihaketarik hoberena egin zuten Neguko Olinpiar Jokoetan, bi urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko bat irabaziz.
  • Ard Schenk abiadura irristatzaile herbeheretarrak, hiru urrezko domina irabazi zituen abiadura irristaketan.
  • Galina Kulakovak, SESBekoa, emakumezkoen cross-countryko hiru probak irabazi zituen.
  • Jokoak hasi baino hiru egun lehenago, amateur estatusari buruzko eztabaida planteatu zen Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidentea zen Avery Brundagek, promozioa eta beste adostasun batzuk zituzten 40 eski alpetarreko kirolari deskalifikatzearekin mehatxatu zuenean. Adibide bezala, Karl Schranz eskialari austriarrak, 50.000 $ jaso zituen eski manufakturengatik, eta, ondorioz, deskalifikatua izan zen. Bitartean, Kanadak, bere izotz hockey taldea bidaltzeari uko egin zion, nazio komunistetako, izotz hockey jokalari profesionalei, oztoporik gabe parte hartzea uzten zitzaiela argudiatuz.

Kirol ezberdinen egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira domina gehien lortutako lehen hamar estatuak. Japonia 11. geratu zen.

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 8 5 3 16
2 SuitzaSuitza 4 3 3 10
3 HerbehereakHerbehereak 4 3 2 9
4 Alemaniako Errepublika DemokratikoaAlemaniako Errepublika Demokratikoa 3 4 7 14
5 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 3 2 3 8
6 Alemaniako Errepublika FederalaAlemaniako Errepublika Federala 3 1 1 5
7 NorvegiaNorvegia 2 5 5 12
8 ItaliaItalia 2 2 1 5
9 AustriaAustria 1 2 2 5
10 SuediaSuedia 1 1 2 4


Aurrekoa
1968ko Grenobleko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko XI. Olinpiar Jokoak
1972
Ondorengoa
1976ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1972ko Neguko Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1972ko Neguko Olinpiar Jokoak gaiari buruz.