1977ko Espainiako Amnistia Legea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

46/1977 Legea, urriaren 15ena, Amnistiarena 1977ko urriaren 15ean Espainian promulgaturiko amnistia legea izan zen, hilaren 17ko BOEn argitaratu eta indarrean egon zena.[1]

Preso politikoen amnistia ezartzen zuen lege honek 1976ko abenduaren 15a baino lehen egindako ekintza politikoak, matxinada, sedizio eta laguntza ukatzea barkatu zituen, Espainiako trantsizioa sendotzeko asmotan.

Lege honetan oinarrituta, Espainiako epaitegiek ezin dituzte Gerra Zibilean eta frankismoan egindako genozidio eta nahitaezko desagertzeak epaitu. Human Rights Watch edo Amnesty International erakundeen ustetan nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da, horrelako delituak ezin direlako preskribatu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]