1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Gobernua
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Ordezkaritzak
Erakundeak
Aldizkariak
Webgunea

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, Gernikako Estatutua izenaz ere ezaguna, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Gernikako estatutua deitzen zaio behin betiko testua Gernikan adostu zelako 1978ko abenduaren 29an. 1979ko urriaren 25ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek erreferendum bidez onartu zuten. Azaroaren 29an Espainiako Kongresuak onartu zuen eta abenduaren 12an senatuak.

Gernikako Estatutuak EAEn sistema parlamentarioa ezarri zuen. Foru sisteman oinarrituz, hiru herrialdeetako bakoitzak ordezkari kopuru bera jaso zuen Eusko Legebiltzarrean. Legebiltzarrak Lehendakaria izendatu behar du hauteskundeak egin ondoren. Lehendakariaren zeregin garrantzitsuena Eusko Jaurlaritza eratu eta gidatzea da.

Eusko Legebiltzarrak autonomia maila zabala dauka hainbat arlotan legeak egiteko: ekonomia jarduerak, kultura, herrizaingoa, etab. Era berean, Jaurlaritzak egiten duen eguneroko kudeaketa eta politika kontrolatzen ditu.

Autonomia Estatutu honetan Euskal Herriaren naziotasuna aipatzen da. Aldi berean burujabetzara iristeko estatu espainiarraren baitan autonomia erkidegoa sortzen dela dio (1. artikulua). Nafarroak gainerako hiru herrialderekin bat egiteko eskubidea duela aipatzen du (2. artikulua), beti ere konstituzioan jarritako 4. xedapen iragankorreko bidea betetzen badu. 6. artikuluak euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza dela dio, eta gaztelaniak bezala maila ofiziala izango duela agintzen du. Botere publikoek Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa kontuan izanik hizkuntza bien erabilera egokia bermatu behar dute 6.2 artikuluaren arabera.

Estatutuaren xedapen gehigarriaren arabera "Estatutu honetan finkatu den errejimen autonomikoa onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriari herri gisa historikoki dagozkion eskubideei uko egiten zaienik; hauek legediak erabakitzen duenaren arabera eguneratu daitezke".

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker abertzaleko sektoreek, bere aurkako jarrera erakusteko, Moncloako Estatutua deitzen diote estatutu honi[1].

Transferitu gabeko eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik, hau da, Gernikako Estatutua martxan jarri zenetik, EAErenak diren 14 eskumen transferitu gabe ditu Madrilek. Oso mantso ari da transferentziak egiten. Jarraian, eskumen transferituak azaltzen dira[2]:

1979-1993[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 73 eskumen jaso zituen Eusko Jaurlaritzak. 1985 arte gehien jaso zituen, guztira 66.

1993-2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte eskumenik jaso gabe egon ostean, 1993tik 2000ra 25 eskumen jaso zituen Eusko Jaurlaritzak. EAJk orduantxe bakarrik babestu zuenEspainiako gobernuburu bat: 1993an, PSOEko Felipe Gonzalez eta 1996an, PPko Jose María Aznar.

2000-2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose María Aznarren bigarren legegintzaldian eta José Luis Rodriguez Zapateroren aurrenekoan ez zen eskumen transferentziarik egon.

2008-2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Luis Rodriguez Zapateroren bigarren legegintzaldian, 20 eskumen transferitzeko hitzarmena egin zuen EAJk. Hala ere, batzuk bakarrik jaso zituen Eusko Jaurlaritzak (orduan PSE zegoen). Jaso ez ziren eskumemen artean zeuden: gizarte segurantza, aireportuak, interes orokorreko portuak, autobideak, Fogasa (Soldata Bermatzeko Funtsa) eta espetxe politika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Moncloako Estatutuaren porrota, ezkerabertzalea.info, 2008ko azaroaren 27a
  2. «14», Berria, 2015-01-03

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua