1986ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 73. edizioa izan zen. 1986ko uztailak 4 eta 27 artean ospatu zen. 4083 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 22 etapatan banatuta, garaileak batez beste 36,950 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Boulognen hasi eta Parisen amaitu zen.
Bernard Hinaultek bere seigarren tourra irabazteko ametsa, aurreko urtean bere kide Greg LeMondi edizio honetan laguntzeko promesarekin zapuztua geratu zen. Frantziarrak, hasieratik, lehiakortasun handia erakutsi zuen, lehiakortasun honek, Hinaultek berak ondoren esan zuenez, asmo bezala LeMonden arerioak hondoratzea zuelarik. Eta funtzionatu zuen, La Vie Claire taldeak sailkapen nagusian izan zuen nagusitasun nabarmena dela eta. LeMond Frantziako Tourra irabazi zuen lehen estatubatuarra eta ez europarra izan zen, eta Hinaultek Tourrari bigarren postu batekin eta lasterketa osoan eman zuen ikuskizunarekin agur esan zion.
Beste partehartzaile batzuen artean, Pedro Delgadorena nabarmendu zen, nahiko lasterketa hasiera kaxkarra egin zuen arren, mendiko etapak iritsitakoan sailkapen nagusian gora egin zuelarik, etapa garaipen bat ere lortuz. Alabaina, sailkapen nagusian 5. zihoanean, eta lehen hiruren artean sartzeko aukerekin, lasterketa utzi behar izan zuen bere amaren heriotzaren ondorioz. Peio Ruiz Cabestanyk, José Angel Sarrapiok, Eduardo Chozasek eta Julian Gorosperek ere lortu zituzten etapa garaipenak.
Talde partehartzaileak [aldatu]
| Etapa |
Ibilbidea |
Kilometroak |
Etapa garailea |
Sailkapen nagusiko liderra |
| Pr. |
Boulogne-Billancourt |
4,6 (erlojupekoa) |
Frantzia Thierry Marie |
Frantzia Thierry Marie |
| 1.a a |
Nanterre-Sceaux |
85 |
Herbehereak Pol Verschuere |
Kanada Alex Stieda |
| 1.a b |
Meudon-Saint-Quentin-en-Yvelines |
56 (taldekako erlojupekoa) |
Frantzia Système U |
Frantzia Thierry Marie |
| 2.a |
Levallois-Perret-Liévin |
214 |
Ameriketako Estatu Batuak Davis Phinney |
Frantzia Thierry Marie |
| 3.a |
Liévin-Évreux |
243 |
Espainia Pello Ruiz Cabestany |
Frantzia Dominique Gaigne |
| 4.a |
Évreux-Villers-sur-Mer |
124,5 |
Herbehereak Johan van der Velde |
Herbehereak Johan van der Velde |
| 5.a |
Villers-sur-Mer-Cherbourg |
200 |
Italia Guido Bontempi |
Herbehereak Johan van der Velde |
| 6.a |
Cherbourg-Saint-Hilaire-du-Harcouët |
201 |
Belgika Ludo Peeters |
Danimarka Jorgen Vang Pedersen |
| 7.a |
Saint-Hilaire-du-Harcouët-Nantes |
204 |
Belgika Eddy Planckaert |
Danimarka Jorgen Vang Pedersen |
| 8.a |
Nantes |
61,5 (erlojupekoa) |
Frantzia Bernard Hinault |
Danimarka Jorgen Vang Pedersen |
| 9.a |
Nantes-Futuroscope |
183 |
Espainia José Ángel Sarrapio |
Danimarka Jorgen Vang Pedersen |
| 10.a |
Poitiers-Bordele |
258,5 |
Belgika Rudy Dhaenens |
Danimarka Jorgen Vang Pedersen |
| 11.a |
Bordele-Pau |
217,5 |
Espainia Pedro Delgado |
Frantzia Bernard Hinault |
| 12.a |
Pau-Superbagnères |
186 |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
Frantzia Bernard Hinault |
| 13.a |
Luchon-Blagnac |
154 |
Suitza Niki Ruttimann |
Frantzia Bernard Hinault |
| 14.a |
Carcassonne-Nimes |
225,5 |
Belgika} Frank Hoste |
Frantzia Bernard Hinault |
| 15.a |
Nîmes-Gap |
246,5 |
Frantzia Jean François Bernard |
Frantzia Bernard Hinault |
| 16.ª |
Gap-Le Granon |
179,5 |
Espainia Eduardo Chozas |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 17.a |
Briançon-Alpe d'Huez |
162,5 |
Frantzia Bernard Hinault |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 18.a |
Villard de Lans-Saint-Étienne |
179,5 |
Espainia Julian Gorospe |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 19.a |
Saint-Étienne |
58 (CRI) |
Frantzia Bernard Hinault |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 20.a |
Saint-Étienne-Puy de Dôme |
190 |
Suitza Erich Maechler |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 21.a |
Clermont-Ferrand-Nevers |
194 |
Italia Guido Bontempi |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
| 22.a |
Cosne-sur-Loire-París |
255 |
Italia Guido Bontempi |
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond |
Sailkapenak [aldatu]
Parte-hartzaileak [aldatu]
NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; HD: Kontrolez kanpo.
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.