1988ko Armeniako lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1988ko Armeniako lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data1988ko abenduaren 7a
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Magnitudea Richter eskalan6,8
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale X (en) Itzuli
Sakonera bertikal10 km
Pertsona hilak38.000

1988ko Armeniako lurrikara, Spitakeko lurrikara (armenieraz: Սպիտակի երկրաշարժ Spitaki yerkrašarž) ere deitua, 1988ko abenduaren 7an, 11:41ean bertako orduan (07:41 UTC), iparraldeko Armenia (garai hartan Sobietar Batasunaren barnean zegoena) astindu zuen lurrikara izan zen. Sismoak 6,8ko magnitudea besterik izan ez zuen arren, oso hondamen handia eragin zuen. 30.000 pertsona hil[2], hamar milaka zauritu eta 500.000 etxerik gabe gelditu ziren. Giumri, Armeniako bigarren hiririk handienaren %60 suntsitu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]