1988ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1987 << 1988ko Italiako Giroa >> 1989
Sailkapenak 21 etapa, 3579 km
Nagusia  AEB Andrew Hampsten 97:18:56 h
Puntuak  NED Johan van der Velde 154 puntos
Mendia  AEB Andrew Hampsten 59 puntos
Intergiroa -
Taldeak  Italia Carrera

1988ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 71. edizioa izan zen. 1988ko maiatzak 23 eta ekainak 12 artean ospatu zen, horietako bi bikoitzak izan ziren 21 etapatan banatutako 3579 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Andrew Hampstenek batez beste 36,788 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Edizio honen garaipena Andrew Hampstenentzat izan zen, hala, Giroa irabazten zuen lehen estatubatuarra eta lehen amerikarra bihurtuz. Bere garaipena 14. etapan egin zuen ihesaldi baten oinarritu zuen, non Gavia igo zen, 1960ko ediziotik igo ez zen mendatea. Etapa osoan zehar euria egin zuen, baina Gaviarako igoerara iristean baldintza klimatologikoak izugarriak izan ziren, etengabeko euri jasa, hotz handia eta elurrarekin. Andrew Hampsten, bere kirol zuzendariak ohartua, neoprenozko eskularruz, artilezko jertse batez eta eski betaurrekoz hornitu zen igoera horretarako. Alabaina, 1984ko Italiako Giroaren garailea izan zen Francesco Moserrek adierazi zuen bezala, igoeraren baldintza klimatologikoetatik haratago, txirrindularitzaren historian beste hainbat alditan ere gertatu zena, are okerragoa izan zen 16 kilometroko jeitsiera Bormioko helmugaraino. Jeitsieran zehar, ekaitza hasi zen, eta txirrindulari askok gelditzea beste erremediorik ez zuten izan euria eta tenperatura baxuen ondorioz, martxa aldaketa mekanismoan edo balaztetan izotza ere eratuz. Johan van der Velde une horretararte mendiko liderra zena eta Gaviaren tontorrera lehen postuan iritsi zena, geratu egin behar izan zen jaitsiera hasi eta kilometro gutxira, hotzaren ondorioz bizikleta kontrolatzeko gauza ez zelarik, bere kirol zuzendariari beroki arropa eskatzeko eta te beroa eta cognaca hartzeko. Bormion, van der Velde garaileagandik 47 minutura sartu zen. Txirrindulari asko euren taldeko kotxeetan jeitsi ziren, bizikletan soilik etapako azken kilometroak eginez. Alabaina, antolakuntzak hurrengo egunean lasterketan jarraitzea baimendu zien. Erik Breukinkek eta Andrew Hampstenek faborito guztiei lau minutu baino gehiago atera zizkieten egunaren amaieran. Etapa herbeheretarrarentzat izan zen, eta estatubatuarrarentzat maglia arrosa.

Hau ere elurraren ondorioz, hurrengo eguneko etapa laburtu egin behar izan zen, Stelviorako igoera ibilbidetik kenduz. Honek, Gavia edizio honetako Coppi tontor bihurtu zuen.

Milango azken podiumean, Hampsten eta Breukinkekin batera Urs Zimmermann suitzarra igo zen, sailkapen nagusiko hirugarren bezala.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Alba Cucine - Benotto Stefano Colage
Alfa Lum - Legnano Marino Amadori
Atala Ofmega Silvio Martinello
Carrera Jeans - Vagamond Roberto Visentini
Ceramiche Ariostea Francesco Cesarini
Del Tongo - Colnago Giuseppe Saronni
Fanini - Seven Up Alessio Di Basco
Gewiss Bianchi Davide Cassani
GIS Gelati - Bruiatori Ecoflam Marco Giovannetti
Magniflex - Cyndarella Rolf Jaermann
Taldea Taldeko liderra
Malvor - Bottecchia Silvano Contini
Mosoca - Isoglass - Galli Hendrik Redant
Panasonic - Isostar Erik Breukink
PDM Greg LeMond
Reynolds Pedro Delgado
Chateau d'Ax - Salotti Gianni Bugno
Selca Ciclolinea Roberto Conti
7 Eleven - Hoonved Andrew Hampsten
Toshiba Jean François Bernard
Zahor Juan Fernández

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a maiatzak 23 Urbino 9 (banakeko erlojupekoa)  Frantzia Jean François Bernard  Frantzia Jean François Bernard
2.a maiatzak 24 Urbino-Ascoli Piceno 230  Italia Guido Bontempi  Frantzia Jean François Bernard
3.a maiatzak 25 Ascoli Piceno-Vasto 184  Suitza Stefan Joho  Frantzia Jean François Bernard
4.a a maiatzak 26 Vasto-Rodi Garganica 123  Italia Massimo Podenzana  Italia Massimo Podenzana
4.a b maiatzak 26 Rodi Garganica-Vieste 40 (taldekako erlojupekoa)  Italia Del Tongo - Colnago  Italia Massimo Podenzana
5.a maiatzak 27 Vieste-Santa Maria Capua Vetere 260  Italia Guido Bontempi  Italia Massimo Podenzana
6.a maiatzak 28 Santa Maria Capua Vetere-Campitello Matese 137  Italia Franco Chioccioli  Italia Massimo Podenzana
7.a maiatzak 29 Campitello Matese-Avezzano 178  Alemania Andreas Kappes  Italia Massimo Podenzana
8.a maiatzak 30 Avezzano-Chianciano 251  Frantzia Jean François Bernard  Italia Massimo Podenzana
9.a maiatzak 31 Pienza-Marina di Massa 239  Italia Alessio Di Basco  Italia Massimo Podenzana
10.a ekainak 1 Carrara-Salsomaggiore 190  Italia Paolo Rosola  Italia Massimo Podenzana
11.a ekainak 2 Parma-Coll con Bosco - Bertan behera utzia -
12.a ekainak 3 Novara-Selvino 205  AEB Andrew Hampsten  Italia Franco Chioccioli
13.a ekainak 4 Bergamo-Chiesa Van Malenco 129  Suitza Tony Rominger  Italia Franco Chioccioli
14.a ekainak 5 Chiesa Van Malenco-Bormio 120  NED Erik Breukink  AEB Andrew Hampsten
15.a ekainak 6 Bormio-Merano 2000 83  Frantzia Jean François Bernard  AEB Andrew Hampsten
16.a ekainak 7 Merano-Innsbruck 176  Italia Franco Vona  AEB Andrew Hampsten
17.a ekainak 8 Innsbruck-Borgo Valsugana 221  Italia Patrizio Gambirasio  AEB Andrew Hampsten
18.a ekainak 9 Levico Terme-Col de Vetriolo 18 (banakako erlojupekoa)  AEB Andrew Hampsten  AEB Andrew Hampsten
19.a ekainak 10 Borgo Valsugana-Arta Terme 233  Italia Stefano Giuliani  AEB Andrew Hampsten
20.a ekainak 11 Arta Terme-Lido del Jesolo 212  Italia Paolo Rosola  AEB Andrew Hampsten
21.a a ekainak 12 Jesolo-Vittorio Veneto 73  Suitza Urs Freuler  AEB Andrew Hampsten
21.a b ekainak 12 Vittorio Veneto 43 (banakako erlojupekoa)  Polonia Lech Piasecki  AEB Andrew Hampsten

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Andrew Hampsten  AEB 7EL 97h 18' 56s
2. Erik Breukink  NED PAN + 1' 43s
3. Urs Zimmermann  Suitza CAR + 2' 45s
4. Flavio Giupponi  Italia DEL + 6' 56s
5. Franco Chioccioli  Italia DEL + 13' 20s
6. Marco Giovannetti  Italia GIS + 15' 20s
7. Pedro Delgado  Espainia REY + 17' 02s
8. Peter Winnen  NED PAN + 18' 14s
9. Stefano Tomasini  Italia FAN + 27' 01s
10. Maurizio Vandelli  Italia ATA + 27' 02s


Puntukako sailkapena
1. Johan Van der Velde  NED GIS 154 puntu
2. Rolf Sorensen  DEN ARI 131 puntu
3. Andrew Hampsten  AEB 7EL 128 puntu


Mendiko sailkapena
1. Andrew Hampsten  AEB 7EL 59 puntu
2. Stefano Giuliani  Italia CHA 55 puntu
3. Renato Piccolo  Suitza GEW 49 puntu


Taldekako sailkapena
1. Carrera  Italia CAR -