1992ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1992ko apirilak 27 eta maiatzak 17 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3395 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Tony Romingerrek, batez beste 35,275 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Jerez de la Fronteran hasi eta Madrilen amaitu zen.
Jereztik abiatu ziren txirrindularien artean Erik Breukink, Robert Millar, Steven Rooks edo Stephen Roche bezalako txirrindulari garrantzitsuak zeuden. Alabaina, dirudienez, horietako bakar bat ere ez zen forma egoera onean iritsi, eta ez zuten euren palmaresaren araberako maila eman. Espainiarren artean, aurreko edizioko irabazlea izan zen Melchor Mauri, Pedro Delgado eta Laudelino Cubino zeuden faboritoen artean.
Lehen etapa erabakigarria banakako lehen erlojupekoa izan zen, Erik Breukinkek irabazi zuena. Egun horretan, sorpresa Jesús Montoyak eman zuen, etapan bigarren amaitu eta maillot horia jantziz. Bi egun beranduago, Luz Ardidenen amaitzen zen etapan, beste mendate batzuen artean Tourmalet ere igo zena, azken garaipenagatik nortzuk lehiatuko ziren argitzen joan zen. Etapa garaipena Cubinorentzat izan zen, baina Tony Rominger izan zen onura gehien jaso zuena, etapan bigarren eta liderragandik minutu bat baino gutxixeagora jarriz.
Cubinok, ordurarte edizio hau irabazteko hautagaia zirudiena, Covadongako aintziretan amaitu zen etapan denbora asko galdu zuen, etapa hau Pedro Delgadok irabaziz, eta hala, segoviarra bigarren jarri zen sailkapen nagusian. Itzulian nagusi ziren bi espainiarrek, Delgado eta Montoya, elkar estuki zainduz, ez zuten Romingerrekiko euren abantaila handitzerik lortu hurrengo mendiko etapetan. Honek, bi egunen faltan eginiko erlojupeko bikainarekin batera, suitzarrari bere lehen Espainiako Itzulia eman zion. Alferrikakoak izango ziren azkenaurreko etapan espainiarren eraso saiakerak, etapa hau ere suitzarrak irabaziz.
Hala, Tony Rominger Espainiako Vuelta irabazi zuen lehen suitzarra izan zen, eta berarekin batera podiumean Pedro Delgado eta Jesús Montoya egon ziren.
| Etapa |
Datta |
Ibilbidea |
Kilometroak |
Garailea |
Liderra |
| Sarrerakoa |
apirilak 27 |
Jerez de la Frontera |
9,2 (banakako erlojupekoa) |
NED Jelle Nijdam |
NED Jelle Nijdam |
| 1.a a |
apirilak 28 |
San Fernando-Jerez de la Frontera |
135,5 |
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov |
NED Jelle Nijdam |
| 1.a b |
apirilak 28 |
Arcos de la Frontera-Jerez de la Frontera |
32,6 (taldekako erlojupekoa) |
Italia Gatorade - Chateau D'ax |
Euskadi Pello Ruiz Cabestany |
| 2.a |
apirilak 29 |
Jerez de la Frontera-Kordoba |
205 |
NED Jean Paul Van Poppel |
Euskadi Pello Ruiz Cabestany |
| 3.a |
apirilak 30 |
Linares-Albacete |
229 |
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov |
Euskadi Pello Ruiz Cabestany |
| 4.a |
maiatzak 1 |
Albacete-Gandia |
213,5 |
NED Jean Paul Van Poppel |
Euskadi Pello Ruiz Cabestany |
| 5.a |
maiatzak 2 |
Gandia-Benicasim |
202,8 |
Belgika Edwig Van Hooydonck |
Euskadi Pello Ruiz Cabestany |
| 6.a |
maiatzak 3 |
Alquerías del Niño Perdido-Oropesa |
49,5 (banakako erlojupekoa) |
NED Erik Breukink |
Espainia Jesús Montoya |
| 7.a |
maiatzak 4 |
Lleida-Pla de Beret |
240,5 |
Euskadi Jon Unzaga |
Espainia Jesús Montoya |
| 8.a |
maiatzak 5 |
Viella- Frantzia Luz Ardiden |
144 |
Espainia Laudelino Cubino |
Espainia Jesús Montoya |
| 9.a |
maiatzak 6 |
Frantzia Luz-Saint-Sauveur-Sabiñanigo |
196 |
Kolonbia Julio César Cadena |
Espainia Jesús Montoya |
| 10.a |
maiatzak 7 |
Sabiñanigo-Iruñea |
162,9 |
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov |
Espainia Jesús Montoya |
| 11.a |
maiatzak 8 |
Iruñea-Burgos |
200,1 |
Belgika Johan Bruyneel |
Espainia Jesús Montoya |
| 12.a |
maiatzak 9 |
Burgos-Santander |
178,3 |
Espainia Roberto Torres |
Espainia Jesús Montoya |
| 13.a |
maiatzak 10 |
Santander-Lagos de Covadonga |
213,4 |
Espainia Pedro Delgado |
Espainia Jesús Montoya |
| 14.a |
maiatzak 11 |
Cangas de Onís-Alto del Naranco |
163 |
Euskadi Francisco Javier Mauleón |
Espainia Jesús Montoya |
| 15.a |
maiatzak 12 |
Oviedo-León |
162 |
NED Tom Cordes |
Espainia Jesús Montoya |
| 16.a |
maiatzak 13 |
León-Salamanca |
200,6 |
Belgika Eric Vanderaerden |
Espainia Jesús Montoya |
| 17.a |
maiatzak 14 |
Salamanca-Ávila |
218,9 |
Italia Enrico Zaina |
Espainia Jesús Montoya |
| 18.a |
maiatzak 15 |
Fuenlabrada |
37,9 (banakako erlojupekoa) |
Suitza Tony Rominger |
Suitza Tony Rominger |
| 19.a |
maiatzak 16 |
Collado Villalba- Palazuelos de Eresma (Dyc disitleriak) |
188,3 |
Suitza Tony Rominger |
Suitza Tony Rominger |
| 20.a |
maiatzak 17 |
Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)-Madrid |
175 |
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov |
Suitza Tony Rominger |
Sailkapenak [aldatu]
Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:
| Tarteko helmugen sailkapena |
|
|
| Esprint berezien sailkapena |
|
|
| Neoprofesionalen sailkapena |
|
|
Soinu banda [aldatu]
TVEk proba hau soinu banda bezala Habana musika taldearen "No smoking" abestia aukeratuz eman zuen.