1992ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1992ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa75. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 24 – 1992.eko ekainak 14
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaGenova
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,093 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaITA Franco Chioccioli (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Puntukako sailkapenaITA Mario Cipollini (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Colnago-Animex)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19911993▶
Dokumentazioa

1992ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 75. edizioa izan zen. 1992ko maiatzak 24 eta ekainak 14 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 21 etapatan banatutako 3843 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,092 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli faboritoen artean zegoen, Claudio Chiapucci eta Miguel Indurainekin batera, garai hartan nazioartean txirrindularirik garrantzitsuenetakoak zirenak.

2. iraupen etapan Indurainek maglia arrosa lortu zuen, azken kilometroetan mozketa bat gertatu ondoren. 3. etapan, 38 kilometroko erlojupeko bat izan zena, Indurainek bere lidertza sendotu zuen.

9. etapan gertatu zen lehen hautaketa handia. Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli izan zen kaltetuena, helmugan hiru minutu eta erdi baino gehiago galdu ondoren. Lucho Herrera kolonbiar eskalatzailea izan zen etapa garailea. Hurrengo etapan, liderragandik jada sei minutu baino gehiagora zegoen Chiocciolik Roberto Pagnin eta Marco Liettirekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu eta erdi janez.

Ez zen diferentzia handirik egon Dolomitak zeharkatu zituzten mendiko bi etapetan, Corvara Alta Badian eta Monte Bondonen amaitu zirenak, nahiko eguraldi kaxkarrarekin jokatu zirenak. Indurainek uneoro kontrolatu zuen lasterketa, bere arerio nagusiei batere abantailarik eman gabe.

18. etapa izan zen edizio honetako luzeena, 260 kilometrorekin, protagonista nagusia Ramón González Arrieta bizkaitarra izan zena, beste 23 txirrindularirekin batera etapa zati handi batean ihes eginda egon ondoren, bera bakarrik etapa amaieratik kilometro gutxira arte lasterketa buruan egon zena, baina azken igoerako azken bi kilometroetan Udo Bölts alemaniarrak aurreratu zuen, etapa irabaziz. Arrietak bigarren amaitu zuen.

Azken etapa Milanen amaitu zen 66 kilometroko erlojupeko bat izan zen. Lasterketa amaitzen ari zen forma egoera ona frogatuz, Indurainek diferentzia handiarekin irabazi zuen etapa, bera baino hiru minutu lehenago irten zen Claudio Chiapucci harrapatu eta aurreratuz. Indurainekin batera podiumean Chiapucci eta Chioccioli egon ziren. Edizio honetan, etorkizun handiko txirrindulari bat agertu zen, Pavel Tonkov errusiarra, 7. amaitu zuena eta hurrengo edizioetan zeresan handia emango zuena.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Sarrerakoa maiatzak 24 Genova 8 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Thierry Marie  Frantzia Thierry Marie
1.a maiatzak 25 Genova-Uliveto Terme 198  Italia Endrio Leoni Txantiloi:Herrialde info Franctza Thierry Marie
2.a maiatzak 26 Uliveto Terme-Arezzo 174  Italia Maximilian Sciandri  Nafarroa Miguel Indurain
3.a maiatzak 27 Arezzo-San Sepolcro 38 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain
4.a maiatzak 28 San Sepolcro-Porto Sant'Elpidio 198  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
5.a maiatzak 29 Porto Sant'Elpidio-Sulmona 223  Italia Franco Vona  Nafarroa Miguel Indurain
6.a maiatzak 30 Roccasaro-Melfi 232  Italia Guido Bontempi  Nafarroa Miguel Indurain
7.a maiatzak 31 Melfi-Aversa 184  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
8.a ekainak 1 Aversa-Latina 165  Italia Guido Bontempi  Nafarroa Miguel Indurain
9.a ekainak 2 Latina-Terminillo 196  Kolonbia Luis Herrera  Nafarroa Miguel Indurain
10.a ekainak 3 Montepulciano-Imola 233  Italia Roberto Pagnin  Nafarroa Miguel Indurain
11.a ekainak 4 Imola-Bassano del Grappa 214  Italia Endrio Leoni  Nafarroa Miguel Indurain
12.a ekainak 5 Bassano del Grappa-Corvara Alta Badia 204  Italia Franco Vona  Nafarroa Miguel Indurain
13.a ekainak 6 Corvara Alta Badia-Monte Bondone 205  Italia Giorgio Furlan  Nafarroa Miguel Indurain
14.a ekainak 7 Riva del Garda-Palazzolo sull'Oglio 171  Frantzia François Simon  Nafarroa Miguel Indurain
15.a ekainak 8 Palazzolo sull'Oglio-Sondrio 166  Italia Marco Saligari  Nafarroa Miguel Indurain
16.a ekainak 9 Sondrio-Vercelli 203  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
17.a ekainak 10 Vercelli-Monviso 200  Italia Marco Giovannetti  Nafarroa Miguel Indurain
18.a ekainak 11 Saluzzo-Pila 260  Alemania Udo Bölts  Nafarroa Miguel Indurain
19.a ekainak 12 St Vicent-Verbania 201  Italia Franco Chioccioli  Nafarroa Miguel Indurain
20.a ekainak 13 Verbania-Vigevano 160  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
21.a ekainak 14 Vigevano-Milan 66 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain pink jersey, general classificationblue jersey, points classificationEU Euskal HerriaBanesto103 o 36 min 08 s
2. Claudio Chiappucci green jersey, mountains classificationITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 5 min 12 s
3. Franco Chioccioli ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 7 min 16 s
4. Marco Giovannetti ITA ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 8 min 01 s
5. Andrew Hampsten USA Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 9 min 16 s
6. Franco Vona ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 11 min 12 s
7. Pavel Tonkov RUS ErrusiaLampre-Colnago-Animex+ 17 min 15 s
8. Lucho Herrera COL KolonbiaPostobón–Manzana–Ryalcao+ 17 min 53 s
9. Roberto Conti ITA ItaliaAriostea+ 19 min 14 s
10. Bruno Cornillet FRA FrantziaZ+ 20 min 03 s
11. Uwe Ampler GER AlemaniaTelekom-Merckx+ 21 min 12 s
12. Massimiliano Lelli ITA ItaliaAriostea+ 21 min 50 s
13. Gianni Faresin ITA ItaliaZG Mobili-Selle Italia+ 26 min 05 s
14. Flavio Giupponi ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 27 min 41 s
15. Juan Tomás Martínez EU Euskal HerriaLotus-Festina+ 32 min 20 s
16. Ramón González Arrieta EU Euskal HerriaLotus-Festina+ 33 min 46 s
17. Zenon Jaskuła POL PoloniaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 35 min 46 s
18. Bruno Leali ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 43 min 18 s
19. Giorgio Furlan ITA ItaliaAriostea+ 51 min 42 s
20. Piotr Ugrumov LAT LetoniaSeur+ 56 min 40 s
21. Paolo Botarelli ITA ItaliaJolly Componibili-Club 88+ 57 min 22 s
22. Fabrice Philipot FRA FrantziaBanesto+ 1 o 01 min 29 s
23. Ivan Gotti ITA ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 1 o 01 min 36 s
24. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili-Selle Italia+ 1 o 02 min 22 s
25. Dominique Arnould FRA FrantziaCastorama+ 1 o 05 min 37 s


Puntukako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Mario Cipollini purple jersey, points classificationITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi236 pt.ak
2. Miguel Indurain pink jersey, general classificationblue jersey, points classificationEU Euskal HerriaBanesto208 pt.ak
3. Maximilian Sciandri ITA ItaliaMotorola177 pt.ak
4. Claudio Chiappucci green jersey, mountains classificationITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni171 pt.ak
5. Franco Chioccioli ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi148 pt.ak


Mendiko sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Claudio Chiappucci green jersey, mountains classificationITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni76 pt.ak
2. Roberto Conti ITA ItaliaAriostea45 pt.ak
3. Miguel Indurain pink jersey, general classificationblue jersey, points classificationEU Euskal HerriaBanesto35 pt.ak
4. Giorgio Furlan ITA ItaliaAriostea31 pt.ak
5. Giuseppe Calcaterra ITA ItaliaAmore & Vita-Fanini23 pt.ak


Taldekako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. GB-MG Boys Maglificio-Bianchi ITA Italia311 o 21 min 55 s
2. Ariostea ITA Italia+ 22 min 34 s
3. Gatorade-Chateau d'Ax ITA Italia+ 22 min 34 s
4. Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini SMR San Marino+ 52 min 13 s
5. Banesto ESP Espainia+ 56 min 15 s


Intergiroaren sailkapena
1. Miguel Indurain  Nafarroa BAN 57h 38' 08s
2. Claudio Chiappucci  Italia CAR + 2' 03s
3. Laurent Bezault  Frantzia Z + 2' 08s


Gazteen sailkapena
1. Pável Tonkov  Errusia LAM 103h 53' 23s

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]