1993ko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1993ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 80. edizioa izan zen. 1993ko uztailak 3 eta 25 artean ospatu zen, 3714 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan, garaileak, hirugarren aldiz jarraian Miguel Indurain izan zena, batez beste 38,709 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Le Puy du Foun hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bi edizioak irabazi zituena, eta, aurreko urtean bezala, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen faborito nagusia. Tony Rominger suitzarra, 1992ko Espainiako Itzulia eta 1993ko Espainiako Itzulia irabaztetik zetorrena eta Claudio Chiapucci italiarra ziren nafarraren nagusitasuna zalantzan jartzen saiatuko zirenetako batzuk.

Sarrerako etapan, Indurainek aurreikuspen guztiak bete zituen eta lider jarri zen. Hurrengo etapetan, maillot horia Wilfried Nelissen eta Mario Cipollini esprinterren artean aldatuz joango zen.

Lehen etapa erabakigarria taldekako erlojupekoa izan zen, non CLAS-Cajasturrek, taldeko lider bezala Tony Rominger zuena, garailearekiko hiru minutu baino gehiago galdu zituen zigor baten ondorioz.

6. etapa, Johan Bruyneel belgiarrak irabazi zuena, Tourraren historiako lineako etaparik azkarrena bihurtu zen, 158 kilometroak batez beste 49,417 kilometro orduko abiaduran eginez.

7. etapan egin zuen ihesaldi luze batek lidertza Johan Museeuwri eman zion. Ihes egindakoen taldeko txirrindulari batek, Bruno Cenghialta, istripu bat jasan zuen etapa korritzen ari zen bitartean, moto baten aurka talka eginez. Talde horretako bi txirrindularik, Bjarne Riis eta Álvaro Mejía, Tourra ohorezko postuetan amaitu zuten, lehen hamarren artean.

Lehen erlojupekoa, 9. etapan, berriz ere erabakigarria izan zen. Miguel Indurainek, ohi bezala, bere arerio guztiak gainditu zituen, guztiei gutxienez bi minutu atera zielarik. Nafarrak maillot horia bigarren aldiz jantzi zuen tour honetan, eta jada ez zuen galduko.

Alpeetako mendi garaia, horien artean oraingoan Alpe d'Huez ez zegoelarik, hurrengo etapan hasi zen. Tony Romingerrek irabazi zuen Serre Chevalierren amaitu zen etapa, Mejía kolonbiarra eta Indurainekin batera. Gianni Bugno eta Claudio Chiapucci italiarrek, zazpi minutu baino gehiago galduz etapa honetan, agur esan zioten sailkapen nagusiari, Indurainek lasaitasunez lideratzen zuena.

Hurrengo egunean, Romingerrek berriz eraso zuen, baina Indurainek ondo erantzun zien eraso guzti horiei. Suitzarrak bere bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta hala, lan zikina egiteaz arduratzen zen, arerioak erditik kenduz. Bugnok berriz ere hamabi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Erik Breukinkek, ordurarte sailkapen nagusian 4. zegoena, ia hamar. Jada soilik Tony Rominger, Zenon Jaskula eta Alvaro Mejía geratzen ziren arerio bezala, horietatik hoberen sailkatua ia hiru minutu eta erdira zegoen arren.

Alpeen eta Pirinioen arteko trantsizio etapak ihesaldi luze eta esprinten artean erabaki ziren. Pirinioetako lehen etapa, Andorran amaitu zena, Amaya Seguros taldeko txirrindulari kolonbiarra zen Oliverio Rincónek dizdiratzeko balioko zuen. Hoberen sailkatuak elkarrekin iritsi ziren helmugara.

Hurrengo etapan, Zenon Jaskulak irabazi zuena, Álvaro Mejíak minutu bat baino gehixeago galduko zuen buruan zihoan taldearekiko, azken erlojupekoan oso faltan botako zuena. Claudio Chiapuccik, sailkapenean jada arriskurik sortzen ez zuena, 17. etapan ihesaldi bat sortu eta etapa garaipena lortzeko probestu zuen.

Azkenaurreko etapan, Tony Romingerrek harritu egin zuen Indurain honen espezialitaterik gogokoena zen erlojupekoan garaituz. Beranduago, txirrindulari nafarra, gripearen ondorioz gaixo zegoela jakin zen. Suitzarrak Tourra forma egoera oso onean amaitu zuen. Garailea jada erabakita zegoen arren, oraindik ez zegoen argi nortzuk izango ziren bigarrena eta hirugarrena. Kalterik handiena jasango zuena Alvaro Mejía izan zen, ordurarte bigarren zena, 4. postuan amaitu zuen Tony Rominger eta Zenon Jaskularen aurkako lehia galduz, erlojupekoan espezialistak zirenak. Azken hau, hala, Tourreko podiumera igo zen Europa ekialdeko herrialdeetako lehen txirrindularia izan zen.

Djamolidine Abdoujaparov uzbekiarrak irabazi zuen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, hala, puntukako sailkapenean bere garaipena berretsiz, sailkapen horretan erabateko nagusitasuna izan zuelarik. Massimo Ghirotto italiarrak lortu zuen lehiakortasunaren saria (bigarren izan zen bi etapatan), eta azken sailkatua Edwig Van Hooydonck belgiarra izan zen, Indurainengandik hiru ordu eta erdi pasatxora, nafarrak, hala, bere hirugarren Tourra irabaziz.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 3 Puy du Fou 6,8 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
1.a uztailak 4 Luçon-Les Sables-d'Olonne 215  Italia Mario Cipollini  Euskadi Miguel Indurain
2.a uztailak 5 Les Sables-d'Olonne-Vannes 203,5  Belgika Wilfried Nelissen  Belgika Wilfried Nelissen
3.a uztailak 6 Vannes-Dinard 189,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Belgika Wilfried Nelissen
4.a uztailak 7 Dinard-Avranches 81 (taldekako erlojupekoa)  Italia GB-MG Maglificio  Italia Mario Cipollini
5.a uztailak 8 Avranches-Évreux 225,5  Danimarka Jesper Skibby  Belgika Wilfried Nelissen
6.a uztailak 9 Évreux-Amiens 158  Belgika Johan Bruyneel  Italia Mario Cipollini
7.a uztailak 10 Péronne-Châlons sur Marne 199  Danimarka Bjarne Riis  Belgika Johan Museeuw
8.a uztailak 11 Châlons sur Marne-Verdún 184,5  Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong  Belgika Johan Museeuw
9.a uztailak 12 Lac de Madine-Lac de Madine 59 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
10.a uztailak 14 Villard de Lans-Serre Chevalier 203  Suitza Tony Rominger  Euskadi Miguel Indurain
11.a uztailak 15 Serre Chevalier-Isola 2000 263,5  Suitza Tony Rominger  Euskadi Miguel Indurain
12.a uztailak 16 Dole-Isola 2000-Marsella 286,5  Italia Fabio Roscioli  Euskadi Miguel Indurain
13.a uztailak 17 Marsella-Montpellier 181,5  Alemania Olaf Ludwig  Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 18 Montpellier-Perpignan 223  Frantzia Pascal Lino  Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 19 Perpignan- Andorra Andorra 231,5  Kolonbia Oliverio Rincón  Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 21  Andorra Andorra-Saint Lary du Soulan 230  Polonia Zenon Jaskula  Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 22 Tarbes-Pau 190  Italia Claudio Chiappucci  Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 23 Orthez-Bordele 199,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 24 Bretigny sur Orge-Monthléry 48 (erlojupekoa)  Suitza Tony Rominger  Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 25 Viry Châtillon-París 196,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Indurain 1993ko Frantziako Tourreko erlojupeko batean.
Sailkapen nagusia
1. Miguel Indurain  Euskadi BAN 95h 57' 09"
2. Tony Rominger  Suitza CLA + 4' 59"
3. Zenon Jaskula  Polonia GBM + 5' 48"
4. Álvaro Mejía  Kolonbia MOT + 7' 29"
5. Bjarne Riis  Danimarka ARI + 16' 26"
6. Claudio Chiappucci  Italia CAR + 17' 18"
7. Johan Bruyneel  Belgika ONC + 18' 04"
8. Andrew Hampsten  Ameriketako Estatu Batuak MOT + 20' 14"
9. Pedro Delgado  Espainia BAN + 23' 57"
10. Vladimir Poulnikov  Ukraina CAR + 25' 29"


Puntukako sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov  Uzbekistan LAM 298 puntu
2. Johan Museeuw  Belgika GBM 157 puntu
3. Maximilian Sciandri  Italia MOT 153 puntu


Mendiko sailkapena
1. Tony Rominger  Suitza CLA 449 puntu
2. Claudio Chiappucci  Italia CAR 301 puntu
3. Oliverio Rincón  Kolonbia AMA 286 puntu


Gazteen sailkapena
1. Antonio Martín Velasco  Espainia AMA 96h 27' 00"
2. Oliverio Rincón  Kolonbia AMA + 3' 28s
3. Richard Virenque  Frantzia FES + 8' 21"


Taldekako sailkapena
1. Carrera - Jeans Tassoni  Italia CAR -
2. Ceramiche Ariostea  Italia ARI -
3. CLAS-Cajastur  Espainia CLA -

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BANESTO 
CARRERA-JEANS-TASSONI 
GATORADE-MEGA DRIVE 
MOTOROLA 
FESTINA 
ONCE 
ZG MOBILI 
TELEKOM 
GB-MG MAGLIFICIO 
GAN 
TVM-BISON 
NOVEMAIL 
CASTORAMA 
CLAS-CAJASTUR 
WORDPERFECT 
AMAYA SEGUROS 
ARIOSTEA 
LOTTO-BELGACOM 
LAMPRE-POLTI 
CHAZAL-VETTA MBK 

NP : Ez zuen etapa hasi ; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1992ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1993ko uztailak 3 eta 25 artean ospatua
Ondorengoa
1994ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gazetalaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1993ko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan