1994ko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1994ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 81. edizioa izan zen. 1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatu zen, 3978 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 38,383 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Lillen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Aurreko hiru edizioak irabazi ondoren, Miguel Indurain zen edizio hau irabazteko faborito nagusia. Tony Rominger, aurreko urtean bigarren izan zena, Indurainen nagusitasuna mehatxatzeko alternatiba nagusia zen. Tourra irabazteko hautagaien artean agertzen ziren beste batzuk Marco Pantani italiarra, urte horretako giroan bigarren izan zena eta frantziarren itxaropen handia zen Luc Leblanc ziren.

Sarrerako etapan Chris Boardman ingelesa ezagutzera eman zen erlojupeko espezialista handi bezala, maillot horia Induraini kenduz. Hurrengo egunean, etapa amaieratik gertu, erorketa masibo bat gertatu zen, kaltetuenak Laurent Jalabert eta Wilfried Nelissen izan zirelarik, lasterketa utzi behar izan zutenak.

Mantxako Kanaleko urpeko tunela ireki zela eta, Tourreko bi etapa Ingalaterran ospatu ziren. Horietako lehenean, Brightonen amaitu zena, Francisco Cabello espainiarra izan zen garailea.

Maillot horia txirrindulari batetik beste batera aldatzen joan zen ihesaldi eta esprint masiboen artean erabaki ziren zenbait etaparen ondoren. Bederatzigarren etapararte, etapa horretan korritu baitzen lehen erlojupekoa, ez zen Tourra erabakitzen hasi, eta, aurreko edizioetan bezala, Indurainen alde egin zuen. Soilik Romingerrek eutsi ahal izan zion arinki (eta hala ere bi minutu galdu zituen) nafarraren erritmoari, Tourraren historiako erlojupekorik azkarrenetako bat egin zuena. Rominger izan ezik, beste guztiek Indurainengandik lau minutu baino gehiagora amaitu zuten.

Hamaikagarren etapan Pirinioetara iritsi zen, tontorrean, oraindik sekula igo ez zen Hautacamen amaitzen zen etapa luze batean. Eguneko azken igoeran, Marco Pantanik zenbait ihesaldi saiakera egin zituen. Alabaina, lortu zuen bakarra faboritoen artean hautaketa gogor bat egitea izan zen, hain gogorra, guztiak atzean utzi zituela. Soilik Miguel Indurainek, bere igotzeko modu bereziarekin mantendu zen Pantanigandik gertu. Etaparen amaieran, Indurainek, Pantani harrapatu eta gainditu egin zuen. Indurainen ondoan Luc Leblanc frantziarra mantendu zen, etapa irabazi zuena. Romingerrek, egun kaxkar batean, bi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Indurainen lidertza geroz eta sendoagoa zen.

Hurrengo eguneko etapan, Luz Ardidene amaitu zena, Richard Virenquek, etapa garaipena lortzera eraman zuen ihesaldi luze bat protagonizatu zuen. Romingerrek, berriz ere, denbora galdu zuen Indurainekiko, oraingoan hiru minutu baino gehiago, hala, Indurainengandik ia zortzi minutura geratzen zelarik, bigarren postua mantentzen zuen arren. Alabaina, hurrengo etapan zehar, suitzarra bizikletatik jeitsi zen eta lasterketa utzi zuen.

Hamabosgarren etapak, non Mont Ventoux igo zen, garaile bezala Eros Poli italiarra izan zuen, Tourraren edizio hartako txirrindularirik garai eta astunena, bakarrean eginiko ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo etapa Alpe d'Huezen amaitu zen, eta ihesaldi bateko kideen artean erabaki zen, horien artean Roberto Torres espainiarra eta Hernán Buenahora kolonbiarra zeudelarik, biak Kelme taldekoak. Alabaina, garaipena Roberto Contirentzat izan zen. Faboritoen artean, Marco Pantanik oraindik zeresan asko zuela erabaki zuen eta Induraini bi minutu jan zizkion.

Oraindik Alpeetako beste bi etapa handi geratzen ziren, kronoeskaladaz gain. Egun hauetan, Piotr Ugrumov letoniarrak sekulako erremontada egin zuen sailkapen nagusiko hirugarren posturaino iritsi arte. Horietako lehenean, etapako garailea izango zen Nelson Rodríguez kolonbiarrarekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu ateraz. Pantanik, era berean, beste minutu bat atera zion Induraini eta hirugarren jarri zen sailkapen nagusian.

Hurrengo egunean, Ugrumovek urrutitik eraso zuen berriz, baina oraingoan bakarrik iritsiko zen, etapa irabaziz, Indurain eta Virenqueri bi minutu eta Pantaniri hiru eta erdi ateraz. Oraindik kronoeskalada falta zenean, guztia erabakitzeke zegoen, Tourraren garailea nor izango zen izan ezik, hondamendi bat gertatu ezean Indurain izango zena. Egun hartako galtzaile handia Richard Virenque izan zen, etapa garailea izan zen Piotr Ugrumovekiko sei minutu baino gehiago galdu zituena, azken hau Tourra oso forma egoera honean amaitzen ari zelarik. Kronoeskaladan dominatzaile argia izan zen, Pantanari minutu eta erdi eta Induraini hiru minutu baino gehiago ateraz. Leblanc, etapan laugarren amaitu zuena ia lau minutura, sailkapen nagusian ere laugarren izango zen.

Frantziak, Alpeetako etapen aurretik bigarrenetik laugarrenerako hiru postuak zituena, ez zuen, azkenean, Parisko podiumean ordezkari bakar bat ere izan. Alabaina, bai izango zen frantziarra Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, Eddy Seigneur, etaparen azken zatian ihes egin zuena.

Djamolidine Abdoujaparovek hirugarren aldiz irabazi zuen puntukako sailkapena, Richard Virenquek bere lehen garaipena lortu zuen mendiko sailkapenean; Eros Polik txirrindularirik lehiakorrenaren saria lortu zuen, eta, hiru eta ordu baino gehiago galduta John Talen izango zen faroltxo gorria, azken sailkatua.

1994an Miguel Indurain laugarren urtez jarraian Tourraren garaile izan zen sendotasun handiz, soilik Piotr Ugrumov letoniarrak gainditua lasterketa amaiera bikain batean. Marco Pantanik, urte horretako Giroan eta Tourrean bigarrena izan zenak, ondo merezita lortu zuen munduko eskalatzailerik hoberenaren titulua, lehiakortasun handia erakutsiz.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak 'Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 2 Lille 7,2 (erlojupekoa)  Erresuma Batua Chris Boardman  Erresuma Batua Chris Boardman
1.a uztailak 3 Lille-Armentières 234  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Erresuma Batua Chris Boardman
2.a uztailak 4 Roubaix-Boulogne sur Mer 203,5  Herbehereak Jean Paul Van Poppel  Erresuma Batua Chris Boardman
3.a uztailak 5 Calais - Eurotunela 66,5 (taldekako erlojupekoa)  Italia GB - MG Technogym  Belgika Johan Museeuw
4.a uztailak 6  Erresuma Batua Dover- Erresuma Batua Brighton 204,5  Espainia Francisco Cabello  Italia Flavio Vanzella
5.a uztailak 7  Erresuma Batua Portsmouth- Erresuma Batua Portsmouth 187  Italia Nicola Minali  Italia Flavio Vanzella
6.a uztailak 8 Cherbourg-Rennes 270,5  Italia Gianluca Bortolami  Erresuma Batua Sean Yates
7.a uztailak 9 Rennes-Futuroscope 203  Txekiar Errepublika Ján Svorada  Belgika Johan Museeuw
8.a uztailak 10 Poitiers-Trélissac 218,5  Danimarka Bo Hamburger  Belgika Johan Museeuw
9.a uztailak 11 Périgueux-Bergerac 64 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
10.a uztailak 12 Bergerac-Cahors 160,5  Frantzia Jacky Durand  Euskadi Miguel Indurain
11.a uztailak 13 Cahors-Lourdes-Hautacam 263,5  Frantzia Luc Leblanc  Euskadi Miguel Indurain
12.a uztailak 15 Lourdes - Luz Ardiden 204,5  Frantzia Richard Virenque  Euskadi Miguel Indurain
13.a uztailak 16 Bagnères-de-Bigorre-Albi 223  Danimarka Bjarne Riis  Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 17 Castres-Montpellier 202  Danimarka Rolf Sörensen  Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 18 Montpellier-Carpentras 231  Italia Eros Poli  Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 19 Valréas-Alpe d'Huez 224,5  Italia Roberto Conti  Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 20 Bourg d'Oisans-Val Thorens 149  Kolonbia Nelson Rodríguez  Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 21 Moûtiers-Cluses 174,5  Letonia Piotr Ugrumov  Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 22 Cluses-Avoriaz 46,5 (erlojupekoa)  Letonia Piotr Ugrumov  Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 23 Morzine-Lac Saint Point 208,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Euskadi Miguel Indurain
21.a uztailak 24 Disneyland-Paris 175  Frantzia Eddy Seigneur  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Miguel Indurain  Euskadi BAN 103h 38' 38"
2. Piotr Ugrumov  LET GEW + 5' 39"
3. Marco Pantani  Italia CAR + 7' 19"
4. Luc Leblanc  Frantzia FES + 10' 03"
5. Richard Virenque  Frantzia FES + 10' 10"
6. Roberto Conti  Italia LAM + 12' 19"
7. Alberto Elli  Italia GBM + 20' 17"
8. Alex Zülle  Suitza ONC + 20' 35"
9. Udo Bölts  Alemania TEL + 25' 19"
10. Vladimir Poulnikov  UKR CAR + 25' 28"


Puntukako sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov  UZB POL 322 puntu
2. Silvio Martinello  Italia MER 273 puntu
3. Ján Svorada  CZE LAM 230 puntu
4. - - - -
5. - - - -


Mendiko sailkapena
1. Richard Virenque  Frantzia FES 392 puntu
2. Marco Pantani  Italia CAR 243 puntu
3. Piotr Ugrumov  LET GEW 219 puntu
4. - - - -
5. - - - -


Gazteen sailkapena
1. Marco Pantani  Italia CAR 103h 45' 57"
2. Richard Virenque  Frantzia FES + 2' 51"
3. Bo Hamburger  Danimarka TVM + 36' 25"


Taldekako sailkapena
1. Festina  Frantzia FES -
2. - - - -
3. - - - -

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BANESTO 
MAPEI-CLAS 
MG-TECHNOGYM
MOTOROLA 
GEWISS-BALLAN 
CARRERA-TASSONI 
ONCE 
LAMPRE-PANARIA 
GAN 
FESTINA 
TEAM POLTI 
CASTORAMA 
TVM-BISON 
TELEKOM 
ZG MOBILI-SELLE ITALIA 
WORDPERFECT 
NOVEMAIL 
KELME-AVIANCA 
CHAZAL-MBK-KONIG 
LOTTO-VETTA-CALOI 
MERCATONE UNO-MEDEGHINI 

NP : Ez zuen etapa hasi ; E :Kanporatua; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1993ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatua
Ondorengoa
1995eko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipediatik itzulia dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1994ko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan