1995eko Munduko Errugbi Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1995eko Munduko Errugbi Txapelketa» orritik birbideratua)
1995eko Munduko Errugbi Kopa
1995 Rugby World Cup
Egoitza Hegoafrika
Datak1995eko maiatzak 25-ekainak 24
Parte-hartzaileak16
Ikusleak938.486 (29.328 partidako)
Datuak
TxapeldunaHegoafrika Hegoafrika
TxapeldunordeaZeelanda Berria Zeelanda Berria
HirugarrenaFrantzia Frantzia
LaugarrenaIngalaterra Ingalaterra
Puntugile onenaFrantzia Thierry Lacroix (FRA, 112)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Jonah Lomu (NZL, 7)
Zeelanda Berria Marc Ellis (NZL, 7)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa

1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.

Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]

Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei herrialdek parte harte zuten 1995eko Munduko Errugbi Kopan. Herrialde antolatzailea baitzen, Hegoafrika gonbidatua izan zen, historian lehenbiziko aldiz. 1991ko Munduko Errugbi Kopako final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeak ere zuzenean sailkatu ziren. Gainerako zazpi postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 45 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horietan.

Zuzenean sailkatutako herrialdeak
  1. Hegoafrika Hegoafrika, antolatzailea
  2. Australia Australia, 1991ko txapelduna
  3. Ingalaterra Ingalaterra, bigarreba
  4. Zeelanda Berria Zeelanda Berria, hirugarrena
  5. Eskozia Eskozia, laugarrena
  6. Frantzia Frantzia, final laurdenetara iritsia
  7. Samoa Mendebaldeko Samoa, final laurdenetara iritsia
  8. Irlanda, final laurdenetara iritsia
  9. Kanada Kanada, final laurdenetara iritsia
Kontinente-lehiaketetan sailkatutakoak
  1. Boli Kosta Boli Kosta (Afrika)
  2. Argentina Argentina (Amerika)
  3. Gales Gales (Europa 1)
  4. Italia Italia (Europa 2)
  5. Errumania Errumania (Europa 3)
  6. Tonga Tonga (Ozeania)
  7. Japonia Japonia (Asia)
Europa Ozeania Amerika Asia Afrika

Hiriak eta estadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johannesburg Pretoria Cape Town Durban
Ellis Park Loftus Versfeld Newlands Kings Park Stadium
Edukiera: 60.000 Edukiera: 50.000 Edukiera: 50.000 Edukiera: 50.000
Bloemfontein
Free State Stadium
Edukiera: 40.000
Port Elizabeth Rustenburg East London Stellenbosch
Boet Erasmus Stadium Olympia Park Basil Kenyon Stadium Danie Craven Stadium
Edukiera: 38.950 Edukiera: 30.000 Edukiera: 22.000 Edukiera: 16.000

Multzo fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an eta 1991n bezala, hamasei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Garaipenak hiru puntu ematen zituen, berdinketak bi, eta porrotak bat. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.

A multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
Hegoafrika Hegoafrika 9 3 0 0 68 26
Australia Australia 7 2 0 1 87 41
Kanada Kanada 5 1 0 2 45 50
Errumania Errumania 3 0 0 3 14 97
1995eko maiatzak 25
Hegoafrika Hegoafrika 27–18 Australia Australia
Entsegua(k): Hendriks
Stransky
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
Dropa(k): Stransky
Kronika Entsegua(k): Kearns
Lynagh
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 44.778
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko maiatzak 26
Kanada Kanada 34–3 Errumania Errumania
Entsegua(k): Charron
McKenzie
Snow
Transformazioa(k): Rees (2)
Zigor kolpea(k): Rees (4)
Dropa(k): Rees
Zigor kolpea(k): Nichitean

1995eko maiatzak 30
Hegoafrika Hegoafrika 21–8 Errumania Errumania
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Johnson
Zigor kolpea(k): Johnson (3)
Entsegua(k): Gurănescu
Zigor kolpea(k): Ivanciuc
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ken McCartney (Eskozia)

1995eko maiatzak 31
Australia Australia 27–11 Kanada Kanada
Entsegua(k): Lynagh
Tabua
Roff
Transformazioa(k): Lynagh (3)
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
Kronika Entsegua(k): Charron
Zigor kolpea(k): Rees (2)

1995eko ekainak 3
Australia Australia 42–3 Errumania Errumania
Entsegua(k): Smith
Wilson
Roff (2)
Foley
Burke
Transformazioa(k): Burke (2)
Eales (4)
Zigor kolpea(k): Ivanciuc

1995eko ekainak 3
Hegoafrika Hegoafrika 20–0 Kanada Kanada
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Stransky (2)
Zigor kolpea(k): Stransky (2)

B multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
Ingalaterra Ingalaterra 9 3 0 0 95 60
Samoa Mendebaldeko Samoa 7 2 0 1 96 88
Italia Italia 5 1 0 2 69 94
Argentina Argentina 3 0 0 3 69 87
1995eko maiatzak 27
Italia Italia 18–42 Samoa Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Vaccari
Cuttitta
Transformazioa(k): Dominguez
Zigor kolpea(k): Dominguez
Dropa(k): Dominguez
Kronika Entsegua(k): Lima (2)
Harder (2)
Kellett
Tatupu
Transformazioa(k): Kellett (3)
Zigor kolpea(k): Kellett (2)

1995eko maiatzak 27
Argentina Argentina 18–24 Ingalaterra Ingalaterra
Entsegua(k): Arbizu
Noriega
Transformazioa(k): Arbizu
Zigor kolpea(k): Arbizu (2)
Zigor kolpea(k): Andrew (6)
Dropa(k): Andrew (2)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko maiatzak 30
Mendebaldeko Samoa Samoa 32–26 Argentina Argentina
Entsegua(k): Lam
Leaupepe
Harder
Transformazioa(k): Kellett
Zigor kolpea(k): Kellett (5)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Crexell
Transformazioa(k): Cilley (2)
Zigor kolpea(k): Cilley (4)

1995eko maiatzak 31
Ingalaterra Ingalaterra 27–20 Italia Italia
Entsegua(k): R. Underwood
T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Entsegua(k): Cuttitta
Vaccari
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (2)

1995eko ekainak 4
Argentina Argentina 25–31 Italia Italia
Entsegua(k): Martín
Zigor entsegua
Corral
Cilley
Transformazioa(k): Cilley
Zigor kolpea(k): Cilley
Entsegua(k): Vaccari
Gerosa
Dominguez
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (4)

1995eko ekainak 4
Ingalaterra Ingalaterra 44–22 Samoa Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): R. Underwood (2)
Back
Zigor entsegua
Transformazioa(k): Callard (3)
Zigor kolpea(k): Callard(5)
Dropa(k): Catt
Entsegua(k): Sini (2)
Umaga
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Zigor kolpea(k): Fa'amasino
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Patrick Robin (Frantzia)


C multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 9 3 0 0 222 45
Irlanda 7 2 0 1 93 94
Gales Gales 5 1 0 2 89 68
Japonia Japonia 3 0 0 3 55 252
1995eko maiatzak 27
Japonia Japonia 10–57 Gales Gales
Entsegua(k): Ota (2)
Entsegua(k): G. Thomas (3)
I. Evans (2)
Moore
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (5)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (4)

1995eko maiatzak 27
Irlanda 19–43 Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Entsegua(k): Corkery
McBride
Halpin
Transformazioa(k): Elwood (2)
Entsegua(k): Lomu (2)
Kronfeld
Bunce
Osborne
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 38.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

1995eko maiatzak 31
Irlanda 50–28 Japonia Japonia
Entsegua(k): Francis
Geoghegan
Corkery
Halvey
Hogan
Zigor entsegua (2)
Transformazioa(k): Burke (6)
Zigor kolpea(k): Burke
Entsegua(k): Latu
Izawa
Hirao
Takura
Transformazioa(k): Yoshida (4)

1995eko maiatzak 31
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 34–9 Gales Gales
Entsegua(k): Ellis
Little
Kronfeld
Transformazioa(k): Mehrtens (2)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Dropa(k): Mehrtens
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): N. Jenkins
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 4
Japonia Japonia 17–145 Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Entsegua(k): Kajihara (2)
Transformazioa(k): Hirose (2)
Zigor kolpea(k): Hirose
Kronika Entsegua(k): Ellis (6)
Rush (3)
Wilson (3)
R. Brooke (2)
Osborne (2)
Loe
Culhane
Henderson
Dowd
Ieremia
Transformazioa(k): Culhane (20)

1995eko ekainak 4
Irlanda 24–23 Gales Gales
Entsegua(k): Halvey
Popplewell
McBride
Transformazioa(k): Elwood (3)
Zigor kolpea(k): Elwood
Entsegua(k): Humphreys
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (2)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): A. Davies
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 40.000
Arbitroa: Ian Rogers (Hegoafrika)

D multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
Frantzia Frantzia 9 3 0 0 114 47
Eskozia Eskozia 7 2 0 1 149 27
Tonga Tonga 5 1 0 2 44 90
Boli Kosta Boli Kosta 3 0 0 3 29 172
1995eko maiatzak 26
Boli Kosta Boli Kosta 0–89 Eskozia Eskozia
Entsegua(k): G. Hastings (4)
Logan (2)
Walton (2)
Wright
Chalmers
Stanger
Burnell
Shiel
Transformazioa(k): G. Hastings (9)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (2)

1995eko maiatzak 26
Frantzia Frantzia 38–10 Tonga Tonga
Entsegua(k): Lacroix (2)
Hueber
Saint-André
Transformazioa(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Dropa(k): Delaigue
Entsegua(k): Vaʻenuku
Transformazioa(k): Tu'ipulotu
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 22.000
Arbitroa: Steve Lander (Ingalaterra)

1995eko maiatzak 29
Frantzia Frantzia 54–18 Boli Kosta Boli Kosta
Entsegua(k): Lacroix (2)
Benazzi
Téchoueyres
Viars
Accoceberry
Saint-André
Costes
Transformazioa(k): Deylaud (2)
Lacroix (2)
Zigor kolpea(k): Lacroix (2)
Entsegua(k): Soulama
Camara
Transformazioa(k): Kouassi
Zigor kolpea(k): Kouassi (2)
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 10.000
Arbitroa: Han Moon-Soo (Hego Korea)

1995eko maiatzak 29
Eskozia Eskozia 41–5 Tonga Tonga
Entsegua(k): S. Hastings
Peters
G. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (8)
Entsegua(k): Fenukitau
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 21.000
Arbitroa: Barry Leask (Australia)

1995eko ekainak 3
Boli Kosta Boli Kosta 11–29 Tonga Tonga
Entsegua(k): Okou
Zigor kolpea(k): Dali (2)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Latukefu
Otai
Tu'ipulotu
Transformazioa(k): Tu'ipulotu (3)
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 15.000
Arbitroa: Don Reordan (AEB)

1995eko ekainak 3
Frantzia Frantzia 22–19 Eskozia Eskozia
Entsegua(k): Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (5)
Entsegua(k): Wainwright
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (4)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 39.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

Boli Kostaren eta Tongaren arteko partida hasi eta hiru minutura, uztartze ireki batean, zenbait jokalari erori ziren Max Britoren gainera; bolikostar hegalekoa tetraplegiak jota geratu zen.[6][7]

Bigarren fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
Ekainak 10 – Durban        
  Frantzia Frantzia  36
Ekainak 17 – Durban
  Irlanda  12  
  Hegoafrika Hegoafrika  19
Ekainak 10 – Johannesburg
    Frantzia Frantzia  15  
  Hegoafrika Hegoafrika  42
Ekainak 24 – Johannesburg
  Samoa Mendebaldeko Samoa  14  
  Hegoafrika Hegoafrika  15
Ekainak 11 – Lurmutur Hiria
    Zeelanda Berria Zeelanda Berria  12
  Ingalaterra Ingalaterra  25
Ekainak 18 – Lurmutur Hiria
  Australia Australia  22  
  Ingalaterra Ingalaterra  29 3. eta 4. postuak
Ekainak 11 – Pretoria
    Zeelanda Berria Zeelanda Berria  45  
  Zeelanda Berria Zeelanda Berria  48   Frantzia Frantzia  19
  Eskozia Eskozia  30     Ingalaterra Ingalaterra  9
Ekainak 22 – Pretoria


Final laurdenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko ekainak 10
Frantzia Frantzia 36–12 Irlanda
Entsegua(k): Saint-André
Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (8)
Zigor kolpea(k): Elwood (4)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 20.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 10
Hegoafrika Hegoafrika 42–14  Samoa Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Williams (4)
Rossouw
Andrews
Transformazioa(k): Johnson (3)
Zigor kolpea(k): Johnson (2)
Entsegua(k): Tatupu
Nu'uali'itia
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 54.169
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko ekainak 11
Ingalaterra Ingalaterra 25–22 Australia Australia
Entsegua(k): T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Dropa(k): Andrew
Kronika Entsegua(k): Smith
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (5)

1995eko ekainak 11
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 48–30 Eskozia Eskozia
Entsegua(k): Little (2)
Lomu
Mehrtens
Bunce
Fitzpatrick
Transformazioa(k): Mehrtens (6)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (2)
Entsegua(k): Weir (2)
S. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings (3)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (3)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 28.000
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

Finalerdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko ekainak 17
Hegoafrika Hegoafrika 19–15 Frantzia Frantzia
Entsegua(k): Kruger
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
Kronika Zigor kolpea(k): Lacroix (5)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 49.773
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko ekainak 18
Ingalaterra Ingalaterra 29–45 Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Entsegua(k): Carling (2)
R. Underwood (2)
Transformazioa(k): Andrew (3)
Zigor kolpea(k): Andrew
Kronika Entsegua(k): Lomu (4)
Kronfeld
Bachop
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens
Dropa(k): Z. Brooke
Mehrtens
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 43.414
Arbitroa: Stephen Hilditch (Irlanda)

3. eta 4. postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko ekainak 22
Frantzia Frantzia 19–9 Ingalaterra Ingalaterra
Entsegua(k): Roumat
Ntamack
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Andrew (3)

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak jokatu zuten munduko hirugarren finala, Johannesburgeko Ellis Park zelai mitikoan, 65.000 ikusleren aurrean. Zeelanda Berriak bigarren finala zuen bitartean, afrikarrek lehenbizikoa zuten. Finalera iristeko, partida guztiak irabazi zituzten bi taldeek, baina zertxobait errazago zeelandaberritarrek. Hegoafrikak ozta-ozta kanporatu zuen Frantzia finalerdian 19-15, eta All Blacksek 45-29 Ingalaterra;[8] partida horretan, Jonah Lomuk lau entsegu erdietsi zituen.

Lehiaren hasiera hunkigarria izan zen, bi hamabostekoak ilaran, ereserkiak entzuten. Espero bezala, partida hasi aurretik Zeelanda Berrikoek euren Haka egin zuten. Epailea Ed Morrison ingelesa izan zen, lan ikaragarria egin zuena partida zuzentasunez eramateko. Atsedenera, 9-6 aurretik iritsi ziren Springboksak, baina bigarren zatian Zeelanda Berriak markagailua berdindu zuen, drop baten bitartez. Neurketa 9-9 amaitu baitzen, hamar minutuko bi zati jokatu ziren, eta berriro oreka nagusitu. Puntuak jaurtiketen bidez egin behar izan zituzten, defentsek ez baitzuten uzten entsegurik egiten. Azkenean, ordea, 15. puntua lortu zuen Joel Stranskyk, dropa gauzatuz.[1]

Partidaren ostean gertatutakoa kirolaren historiako une ikoniko bihurtu da. Nelson Mandelak, Springboksen elastikoa eta txapela jantzita, Webb Ellis kopa eman zion Francois Pienaar Hegoafrikako kapitainari. Bien-bitartean, 65.000 lagun baino gehiago Mandelaren izena oihukatzen. Askoren iritziz, Mandelaren eta Pienaarren arteko besarkadarekin amaitu zen Hegoafrikan apartheida.[3]

1995eko ekainak 24
Hegoafrika Hegoafrika 15–12 (luzapenean) Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Zigor kolpea(k): Stransky (3)
Dropa(k): Stransky (2)
Kronika Zigor kolpea(k): Mehrtens (3)
Dropa(k): Mehrtens
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 59.870
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entsegugile onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria Herrialdea Entseguak[9] Jokatutako
partidak
Jonah Lomu Zeelanda Berria Zeelanda Berria 7 5
Marc Ellis Zeelanda Berria Zeelanda Berria 7 5
Gavin Hastings Eskozia Eskozia 5 4
Rory Underwood Ingalaterra Ingalaterra 5 6
Adriaan Richter Hegoafrika Hegoafrika 4 3
Chester Williams Hegoafrika Hegoafrika 4 3
Thierry Lacroix Frantzia Frantzia 4 6
Émile Ntamack Frantzia Frantzia 3 5
Eric Rush Zeelanda Berria Zeelanda Berria 3 2
Gareth Thomas Gales Gales 3 3

Puntugile onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria Taldea Partidak Entseguak Transformazioak Zigor-kolpeak Dropak Puntuak
Thierry Lacroix Frantzia Frantzia 6 4 7 26 0 112
Gavin Hastings Eskozia Eskozia 4 5 14 17 0 104
Andrew Mehrtens Zeelanda Berria Zeelanda Berria 5 1 14 14 3 84
Rob Andrew Ingalaterra Ingalaterra 5 0 5 20 3 79
Joel Stransky Hegoafrika Hegoafrika 5 1 4 13 3 61
Michael Lynagh Australia Australia 3 2 5 9 0 47
Simon Culhane Zeelanda Berria Zeelanda Berria 1 1 20 0 0 45
Neil Jenkins Gales Gales 3 0 7 8 1 41
Diego Domínguez Italia Italia 3 1 5 7 1 39
Marc Ellis Zeelanda Berria Zeelanda Berria 5 7 0 0 0 35
Jonah Lomu Zeelanda Berria Zeelanda Berria 5 7 0 0 0 35

Ohorezko postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko Munduko Errugbi Txapelduna

Hegoafrika
2. postua 3. postua 4. postua
Zeelanda Berria Zeelanda Berria Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma txapelketa honetan girotuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Alduntzin, Koldo. Hego Afrika munduko onena. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Alduntzin, Koldo. Hego Afrikako ateak zabalik. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko maiatzak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  3. a b Eskudero, Jon. Garaipen bat baino askoz gehiago. Berria, 2010eko ekainak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. Alduntzin, Koldo. Rugby profesionala onartu dute. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23argitaletxea=Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abuztuak 31, berria.eus).
  5. Alduntzin, Koldo. Bolikostakoak haserre. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  6. Irwin, Pirate. Max Brito at end of tether after 12-year struggle. Mail & Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-3-28).
  7. Rugbyko historiako lesiorik larriena izan du Britok. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-2).
  8. Alduntzin, Koldo. Zeelanda Berriak Kopa eskura. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  9. Most individual tries. stats.espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2023-3-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]