1998ko Espainiako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1997 << 1998ko Espainiako Itzulia >> 1999
Sailkapenak 22 etapa, 3774 km
Nagusia  Espainia Abraham Olano 93h 44' 08"
Puntuak  Italia Fabrizio Guidi 206 p.
Mendia  Espainia José María Jiménez 184 p.
Taldeak  Euskadi Banesto 281h 14' 43"

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Festina - Lotus Alex Zülle
Avianca - Telecom José Castelblanco
Banesto Abraham Olano
Brescialat - Liquigas Mariano Piccoli
Cantina Tollo Serhiy Honchar
Casino Arturas Kasputis
Cofidis Maurizio Fondriest
Credit Agricole Chris Boardman
Estepona - Brepac Eleuterio Anguita
Euskaltel-Euskadi Igor González de Galdeano
Kelme - Costa Blanca Fernando Escartín
Taldea Taldeko liderra
Lotto - Mobistar Andrei Tchmil
Mapei - Bricobi Frank Vandenbroucke
ONCE - Deutsche Bank Laurent Jalabert
Polti Giuseppe Guerini
Post Swiss Team Niki Aebersold
Rabobank Michael Boogerd
Saeco Dario Frigo
Telekom Andreas Klöden
TVM - Farm Frites Jeroen Blijlevens
US Postal Service Lance Armstrong
Vitalicio Seguros Ángel Casero

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 5 Kordoba - Kordoba 161,7  Suitza Markus Zberg  Suitza Markus Zberg
2.a irailak 6 Kordoba - Cadiz 234,6  NED Jeroen Blijlevens  Suitza Markus Zberg
3.a irailak 7 Cadiz - Estepona 192,6  EST Jaan Kirsipuu  Frantzia Laurent Jalabert
4.a irailak 8 Malaga - Granada 173,5  Italia Fabrizio Guidi  Italia Fabrizio Guidi
5.a irailak 9 Olula del Río - Murtzia 165,5  NED Jeroen Blijlevens  Italia Fabrizio Guidi
6.a irailak 10 Murtzia - Xorret de Catí Mendiko etapa 201,5  Espainia José María Jiménez  Espainia José María Jiménez
7.a irailak 11 Alicante - Valencia 185  Italia Giovanni Lombardi  Espainia José María Jiménez
8.a irailak 12 Palma de Mallorca - Palma de Mallorca 181,5  Italia Fabrizio Guidi  Espainia José María Jiménez
9.a irailak 13 Alcudia - Alcudia 39,5 (banakako erlojupekoa)  Euskadi Abraham Olano  Euskadi Abraham Olano
10.a irailak 15 Vich -  Andorra Andorra (Palgo Estazioa) Mendiko etapa 199,3  Espainia José María Jiménez  Euskadi Abraham Olano
11.a irailak 16  Andorra Andorra la Vella - Cerler Mendiko etapa 186  Espainia José María Jiménez  Euskadi Abraham Olano
12.a irailak 17 Benasque - Jaca (Canfranceko Nazioarteko Estazioa) 16px|Mendiko etapa 187  Italia Gianni Bugno  Euskadi Abraham Olano
13.a irailak 18 Sabiñanigo - Sabiñanigo 208,5  Errusia Andrei Zintchenko  Euskadi Abraham Olano
14.a irailak 19 Biescas - Zaragoza 155,5  Alemania Marcel Wüst  Euskadi Abraham Olano
15.a irailak 20 Zaragoza - Soria 178,7  Errusia Andrei Zintchenko  Euskadi Abraham Olano
16.a irailak 21 Soria - Neilako aintzira beltza Mendiko etapa 143,7  Espainia José María Jiménez  Euskadi Abraham Olano
17.a irailak 22 Burgos - León 188,5  Alemania Marcel Wüst  Euskadi Abraham Olano
18.a irailak 23 León - Salamanca 223  Italia Fabrizio Guidi  Euskadi Abraham Olano
19.a irailak 24 Ávila - Segovia Mendiko etapa 170,4  Espainia Roberto Heras  Euskadi Abraham Olano
20.a irailak 25 Segovia - Alto de Navacerrada Mendiko etapa 206  Errusia Andrei Zintchenko  Espainia José María Jiménez
21.a irailak 26 Fuenlabrada - Fuenlabrada 39 (banakako erlojupekoa)  Suitza Alex Zülle  Euskadi Abraham Olano
22.a irailak 27 Madril - Madril 163  Suitza Markus Zberg  Euskadi Abraham Olano

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Abraham Olano  Espainia BAN 93h 44' 08"
2. Fernando Escartín  Espainia KEL + 1' 23"
3. José María Jiménez  Espainia BAN + 2' 12"
4. Lance Armstrong  AEB USP + 2' 18"
5. Laurent Jalabert  Frantzia ONC + 2' 37"
6. Roberto Heras  Espainia KEL + 2' 58"
7. Álvaro González de Galdeano  Euskadi EUS + 5' 51"
8. Alex Zülle  Suitza FES + 6' 05"
9. Marco Serpellini  Italia BRE + 8' 58"
10. Marcos Serrano  Espainia KEL + 10' 17"


Puntukako sailkapena
1. Fabrizio Guidi  Italia POL 206 puntu
2. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 158 puntu
3. José María Jiménez  Espainia BAN 127 puntu


Mendiko sailkapena
1. José María Jiménez  Espainia BAN 184 puntu
2. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 93 puntu
3. Fernando Escartín  Espainia KEL 92 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1. Giancarlo Raimondi  Italia BRE 53 puntu


Taldekako sailkapena
1. Banesto  Espainia BAN 281h 14' 43"
2. Kelme-Costa Blanca  Espainia KEL + 8' 58"
3. Festina-Lotus  Frantzia FES + 28' 59"