19 Fortuna
Wikipedia(e)tik
19 Fortuna, asteroide gerrikoan aurkitutako 19. asteroidearen izena da. Asteroide gerrikoko asteroiderik handienetako bat da. 1 Ceresen antzeko konposaketa du; azalera ilun bat eta karbonatoz osatua.
John Russell Hindek aurkitu zuen 1852ko abuztuak 22an. Bere izena, erromatar mitologian, zortearen jainkosa zen Fortunagatik jasotzen du.
Hubble espazio teleskopioak, 1993an behatu zuen Fortuna asteroidea, 0,20 segundo sexagesimaleko itxurazko diametroa zuen (4,5 pixel kamera planetarioan). Bere forma, gutxi gora-behera, esferikoa da. Ilargiak bilatu zaizkio, baina ez da bakar bat ere aurkitu.
| Aurrekoa 18 Melpomene |
Asteroidea 1852ko abuztuak 22an aurkitua |
Ondorengoa 20 Masalia |