20,000 Leagues Under the Sea (1954ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
20,000 Leagues Under the Sea
Datuak
Jatorrizko izenburua 20,000 Leagues Under the Sea
Izenburua euskaraz 20.000 Legoa Itsas Azpitik
Urtea 1954
Estreinaldia 1954ko abenduaren 23a
Generoa abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 127 minutu
Aurrekontua 5 milioi dolar
Banatzailea Buena Vista Distribution
Zuzendaria
Richard Fleischer
Ekoizleak
Walt Disney
Gidoilariak
Earl Felton
Jules Verne idazlearen 20.000 Legoa Itsas Azpitik eleberrian oinarritua
Aktoreak
Kirk Douglas
James Mason
Peter Lorre
Paul Lukas
Musikagileak
Paul Smith
Argazkilariak
Franz Planer

20,000 Leagues Under the Sea (euskaraz 20.000 Legoa Itsas Azpitik) 1954ko Richard Fleischer estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Jules Verne idazlearen 20.000 Legoa Itsas Azpitik eleberrian oinarritua dago. Bertan, Kirk Douglas, James Mason, Peter Lorre eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zuten.

Filma hiru Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, azkenean bi irabazi zituelarik: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (John Meehan, Emile Kuri) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (John Hench eta Joshua Meador).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868an Hegoaldeko Ozeano Barean itsasontziek bale arraro baten erasoak jasan ohi dituzte. Horregatik estatubatuarrek itsasoko lasaitasuna hausten ari den piztia ehizatzeko asmoz gerraontzi bat itsasoratu berri dute. Zoritxarrez, mustruoak gerraontzia ere erasotu eta haren ahalmen militarrak ere ezin izango du hondoratzea galerazi. Azkenean ustez itsas-mustruo bat zena Nautilus izeneko altzairuzko itsaspeko bat da, garai haietarako sinistezina zen tramankulua. Itsaspekoaren agintean Nemo kapitaina dago (James Mason), itsaspeko sekretuak inork ez bezala ezagutzen dituen gizon ikasia, baina gizateriarekin erabat sumindua dagoena. Hondoratutako gerraontzitik bizirik atera diren bakarrak Pierre Aronnax irakaslea (Paul Lukas), haren laguntzailea den Conseil (Peter Lorre) eta Ned Land (Kirk Douglas) arpoilaria dira. Nautilus itsaspeko eskifaiak hiru gizon horiek erreskatatu eta Nemo kapitainak itsaspekoa nahiz itsaso azpiko mundu sekretua ezagutzeko gonbitea egingo die, horrela erabat txundituri gelditu diren hiru gizonak kapitainaren ezusteko gonbidatuak bilakatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]