2001: A Space Odyssey

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:57, 22 urtarrila 2016


2001: A Space Odyssey (euskaraz 2001: Espazioko Odisea) Stanley Kubrickek 1968an zuzendutako estatubatuar zientzia fikziozko filma da, Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinel (Zelataria, 1951) kontakizunean oinarrituta. Filma honeekin batera eta aurreko kontakizunean oinarrituz idazle berberak izenburu berdineko eleberria idatzi zuen.

1968ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Stanley Kubrick) irabazteaz gain, zientzia-fikziozko zinemagintzan ordurarte eta ondoren eginiriko filmen arteko mugarri izateaz gain kultuzko film bilakatu zen, eta ondorengo espazioko bidaiei buruzko filmetan sekulako eragin bisual eta estetikoa izan du.

1984ean 2010 izeneko jarraipen filma izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzinako estralurtar zibilizazio batek galaxian zehar beste mundu batzuk arakatu eta ahal den einean bizitza adimendua bultzarazteko asmoz kristalezko monolito handiak erabiltzen ditu.

Orain dela hiru milioi urte, monolito horietako bat Afrikan agertu eta goserik eta ia desagertzeko zorian dauden tximino antropoide batzuei lanabesak egitea iradokiko die. Tximinoek lanabesak haien jan nahiean dabilen leopardo bat ehizatzeko erabiliko dituzte.

Handik milioika urtera, jada etorkizunean, Ilargian lurperaturik topatu berri duten beste monolito batek zientzialarien jakinmina piztuarazi du. Azkenik, NASAren espazioko misio batetan zehar, HAL 9000 izeneko adimen artifizialdun konputagailu bat gizakiez osatutako eskifaia daraman espaziontzi baten sistemak kontrolatzeaz arduratzen da.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2001: A Space Odyssey Aldatu lotura Wikidatan