2002ko Burgosko Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2002ko Burgosko Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa24. Burgosko Itzulia
Data2002
HerrialdeaESP Espainia
Emaitzak
TxapeldunaESP Francisco Mancebo (iBanesto.com)
TxapeldunordeaESP José Luis Rubiera (US Postal Service)
HirugarrenaEU Mikel Zarrabeitia (ONCE-Eroski)
◀20012003
Dokumentazioa

2002ko Burgosko Itzulia txirrindularitza itzuli honen 24. edizioa izan zen. 2002ko abuztuak 12 eta 16 artan ospatu zen, 682 kilometroko ibilbidea eginez 5 etapatan banatuta. Proba UCI Rankingaren barnean egon zen, zenbait etapatan banatutako itzulientzako mailarik gorenean: 2.HC, hain zuzen ere Itzuli Handien atzetik.

15 taldek parte hartu zuten: Espainiar estatutik: 1. mailako laurak ziren ONCE, Banesto, Euskaltel-Euskadi eta Kelme, eta bigarren mailako Relax-Fuenlabrada eta Jazztel-Costa de Almería. Atzerrikoak honakoak izan ziren: Alessio, Fassa Bortolo, US Postal, Phonak Hearing Systems, De Nardi-Montegrappa, Saeco Longoni Sport, Lotto Adeco, Vlaanderen-T Interim eta CSC Tiscali. Hala, 119 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko zortzi txirrindularirekin (Alessio izan ezik, proba 7 txirrindularirekin hasi zuena). 92k amaitu zuten proba.

Garailea Francisco Mancebo izan zen. Podiumean, berarekin batera, José Luis Rubiera bigarren postuan eta Mikel Zarrabeitia hirugarrenean egon ziren.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Bertolini mendikoan, Salvatore Commesso erregulartasunarenean, Gerrit Glomser tarteko helmugetakoan eta US Postal taldekakoan.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1. etapa abuztuak 12 Burgos-Medina de Pomar 155 Alemania Bert Grabsch Alemania Bert Grabsch
2. etapa abuztuak 13 Frias-Miranda de Ebro 172 Espainia Jose Ivan Gutierrez Palacios Italia Michele Bartoli
3. etapa abuztuak 14 Peñaranda de Duero-Aranda de Duero 18 (taldekako erlojupekoa) Espainia ONCE-Eroski Euskal Herria Mikel Zarrabeitia
4. etapa abuztuak 15 Huerta de Rey-Neilako aintzirak Mendiko etapa 165 Danimarka Michael Rasmussen Espainia Francisco Mancebo
5. etapa abuztuak 16 Castrojeriz-Burgos 172 Espainia David Fernández Domingo Espainia Francisco Mancebo

Amaierako sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Francisco Mancebo 16h 57' 55"
2. José Luis Rubiera + 12"
3. Mikel Zarrabeitia + 21"
4. Michael Rasmussen + 26"
5. Juan Carlos Domínguez + 41"
6. Carlos García Quesada + 49"
7. Isidro Nozal + 1' 27"
8. Roberto Heras + 1' 41"
9. Juan Miguel Mercado + 1' 42"
10. Gilberto Simoni + 2' 04"


Mendiko sailkapena
1. Alessandro Bertolini 54 p.
2. Michael Rasmussen 30 p.
3. Roberto Heras 25 p.


Erregulartasunaren sailkapena
1. Salvatore Commesso 37 p.
2. Bert Grabsch 33 p.
3. Davide Frattini 30 p.


Tarteko helmugen sailkapena
1. Gerrit Glomser 14 p.
2. Alessandro Bertolini 10 p.
3. Rafael Casero 9 p.


Taldekako sailkapena
1. US Postal Service 50h 57' 25"
2. ONCE-Eroski + 1' 26"
3. iBanesto.com + 1' 44"


Aurrekoa
2001eko Burgosko Itzulia
Burgosko Itzulia
2002ko abuztuak 12 eta 16 artean
Ondorengoa
2003ko Burgosko Itzulia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]