2002ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 57. edizioa izan zen. 2002ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen Valentzia eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 3134 kilometroko ibilbidea eginez.
Valentziako irteeran, edizio honetako garaipenerako faboritoen artean aurreko urteko garailea izan zen Ángel Casero, Santos González, Francesco Casagrande, Iban Mayo, Roberto Heras, Óscar Sevilla eta Joseba Beloki zeuden.
5. eta 6. etapak izan ziren mendate tontorrean amaitu ziren lehenak. Lehen mendate hauek igaro ondoren, Óscar Sevilla zen liderra, gertu Alexandre Vinokourov eta Roberto Heras zituelarik.
Banakako lehen erlojupekoan, Kordoban jokatu zena, Aitor Gonzálezek efektu kolpe bat eman zuen, eta, etapa garaipena lortuz, bigarren jarri zen sailkapen nagusian, liderra zen Óscar Sevillagandik segundu bakar batera. Heras izan zen kaltetuenetako bat, etapa amaitzean liderragandik minutu eta erdi baino gehiagora geratuz.
Bejartarrak galdutako denbora 15. etapan berreskuratuko zuen, Anglirun amaitu zena. Herasek bakarrean dizdiratu zuen etapa irabaziz eta lider jarriz. 18. etapan, La Covatilla Eski Estazioan, bere jaioterritik gertu, Herasek apur bat gehiago handitu zuen bere hurbileneko arerioekiko abantaila.
Alabaina, diferentziak ez ziren azken etaparako nahikoa izango, Madrilen jokatu zen 41 kilometroko erlojupeko bat, non Aitor Gonzálezek Itzulia ostu zion Roberto Herasi, bejartarra azkenean bigarren geratuz. Joseba Beloki izan zen hirugarren.
Artikulu nagusia: 2002ko Espainiako Itzuliko etapak
| Etapa |
Data |
Ibilbidea |
Kilometroak |
Garailea |
Liderra |
| 1.a |
irailak 7 |
Valentzia-Valentzia |
30 (taldekako erlojupekoa) |
ESP ONCE-Eroski |
Euskadi Joseba Beloki |
| 2.a |
irailak 8 |
Valentzia-Alcoy |
144,7 |
ITA Danilo Di Luca |
Euskadi Joseba Beloki |
| 3.a |
irailak 9 |
San Vicente del Raspeig-Murtzia |
134 |
ITA Mario Cipollini |
Euskadi Joseba Beloki |
| 4.a |
irailak 10 |
Águilas-Roquetas de Mar |
149,5 |
ITA Mario Cipollini |
Euskadi Joseba Beloki |
| 5.a |
irailak 11 |
El Ejido - Sierra Nevada  |
198 |
ITA Guido Trentin |
Euskadi Mikel Zarrabeitia |
| 6.a |
irailak 12 |
Granada-Panderako Mendilerroa  |
153 |
ESP Roberto Heras |
ESP Óscar Sevilla |
| 7.a |
irailak 13 |
Jaén-Malaga |
197 |
ITA Mario Cipollini |
ESP Óscar Sevilla |
| 8.a |
irailak 14 |
Malaga-Ubrique  |
173,5 |
ESP Aitor González |
ESP Óscar Sevilla |
| 9.a |
irailak 15 |
Kordoba-Kordoba |
130 |
ESP Pablo Lastras |
ESP Óscar Sevilla |
| 10.a |
irailak 16 |
Kordoba-Kordoba |
36,5 (banakako erlojupekoa) |
ESP Aitor González |
ESP Óscar Sevilla |
| 11.a |
irailak 18 |
Alcobendas-Collado Villalba  |
166 |
ESP Pablo Lastras |
ESP Óscar Sevilla |
| 12.a |
irailak 19 |
Segovia-Burgos |
210,5 |
ITA Alessandro Petacchi |
ESP Óscar Sevilla |
| 13.a |
irailak 20 |
Burgos - Santander  |
190 |
ITA Giovanni Lombardi |
ESP Óscar Sevilla |
| 14.a |
irailak 21 |
Santander-Gijón |
190 |
RUS Sergei Smetanine |
ESP Óscar Sevilla |
| 15.a |
irailak 22 |
Gijón-Alto l'Angliru  |
176,7 |
ESP Roberto Heras |
ESP Roberto Heras |
| 16.a |
irailak 23 |
Avilés-León  |
154,7 |
COL Santiago Botero |
ESP Roberto Heras |
| 17.a |
irailak 24 |
Benavente-Salamanca |
145,5 |
ITA Angelo Furlan |
ESP Roberto Heras |
| 18.a |
irailak 25 |
Salamanca-La Covatillako Eski Estazioa  |
193,7 |
ESP Santiago Blanco |
ESP Roberto Heras |
| 19.a |
irailak 26 |
Béjar-Ávila |
177,8 |
Euskadi Vicente García Acosta |
ESP Roberto Heras |
| 20.a |
irailak 28 |
Ávila-Warner Bros Park |
191 |
ITA Angelo Furlan |
ESP Roberto Heras |
| 21.a |
irailak 28 |
Warner Bros Park-Madril |
41,2 (banakako erlojupekoa) |
Euskadi Aitor González |
Euskadi Aitor González |
Sailkapenak [aldatu]
| Erregulartasunaren sailkapena[1] |
|
|
Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2