2002ko Europako uholdeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uholdeen eragina Alemaniako Dresden hirian.
Urak eramandako Praga hiriko Karlin barrutiko eraikina.

2002ko abuztuan ez-ohiko euriteek uholdeak eragin zituzten Europa erdialdeko herrialdeetan, 50 hildako baino gehiago eta mila milioi euroko kalte materialak eraginez. Uholdeak jasandako herrialdeak Txekiar Errepublika, Austria, Alemania, Eslovakia, Polonia, Hungaria, Errumania eta Kroazia izan ziren.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa erdialdeko Moldava, Elba, Danubio ibaiek maila historikoak eskuratu zituzten[1]. Txekiar Errepublikako hiriburuan karlin barrutian izan ziren kalterik handienak eta nahiz eta hiriko museoetako artelan gehienak salbatzea lortu, urak erabat bete zuen urez hiriko metroa eta ibaiaren bi marjinak.

Alemanian urak aurreko hamarkadan ekialdeko Alemanian eginiko berreraikitze lanak hondatu zituen, batez ere Grimma herrian. Dresden Elba ibaia 9,4 metroraino igo zen eta 30.000 pertsona inguru euren etxeetatik atera behar izan zituzten hiriko hainbat eraikin historiko eta soto urez bete zirelarik.

Danubio ibaiak ere igoera historikoa izan arren Bratislava eta Vienak kalte txikiagoak izan zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2002ko Europako uholdeak Aldatu lotura Wikidatan


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.