2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emaitzak.

Ameriketako Estatu Batuek 55. hauteskunde presidentzialak izan zituzten 2004ko azaroaren 2an. Presidentzian zegoen Alderdi Errepublikarreko George W. Bushek garaitu zuen Alderdi Demokratako John Kerry, Masachusetseko senataria. Kanpainan kanpoko gaiak nagusitu ziren, batik bat Bushek burututako terrorismoaren kontrako politika eta 2003ko Iraken inbasioa.

Lau urte lehenagoko hauteskundetan bezala, bozak kontatzerakoan zenbait irregulartasun azaleratu ziren, eta irabazlea zein zen biharamunean zehaztu zen, Kerryk Ohio estatuaren gaineko garaipenagatik ez lehiatzeko erabaki zuenean. Bai Kerryk bai Howard Dean demokratak adierazi dute Ohioko bozketa ez zen zuzen egin, eta, hala izan balitz, demokratek estatua eta hauteskundeak irabazi zitzaketela.

Emaitzak hiru estatutan baino ez ziren aldatu. Mexiko Berria eta Iowa 2000n demokraten alde bozkatzetik errepublikarren aldera pasa ziren, eta Hampshire Berriak alderantziz egin zuen.

Hautagaia Alderdia Jaiotza-estatua Herr bozkak Hauteskunde bozkak Kidea Kidearen
jaiotza-estatua
Hauteskunde bozkak
RM
Conteo Pct
George W. Bush Errepublikarra Texas 62,040,610 50.74% 286 Dick Cheney Wyoming 286
John F. Kerry Demokrata Masachusets 59,028,444 48.27% 251 John Edwards Ipar Carolina 251
John Edwards Demokrata Ipar Carolina 1 Ipar Carolina 1
Ralph Nader Erreformatua Connecticut 465,650 0.38% 0 Peter Camejo Kalifornia 0
Michael Badnarik Libertarioa Texas 397,265 0.32% 0 Richard Campagna Iowa 0
Michael Peroutka Konstituzioa Maryland 143,630 0.12% 0 Chuck Baldwin Florida 0
David Cobb Berdea Texas 119,859 0.10% 0 Pat LaMarche Maine 0
Leonard Peltier Bakea eta Askatasuna Pennsylvania 27,607 0.02% 0 Janice Jordan Kalifornia 0
Walt Brown Sozialista Oregon 10,837 0.01% 0 Mary Alice Herbert Vermont 0
Róger Calero (b) Langileen Sozialista New York 10,800 0.01% 0 Arrin Hawkins (b) Minnesota 0
Guztira 122,267,553 100 % 538 538
Irabazteko beharrezkoak 270 270

Iturria Hauteskunde Federalen Batzordea

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak Aldatu lotura Wikidatan