2004ko Espainia Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2003 << 2004ko Espainiako Itzulia >> 2005
Sailkapenak 21 etapa, 3034 km
Nagusia  Espainia Roberto Heras 77h 42' 46"
Puntuak  Alemania Erik Zabel 152 p.
Mendia  Kolonbia Félix Cárdenas 167 p.
Taldeak  Espainia Comunitat Valenciana 233h 04' 50"
Vueltako Pelotoia Zaragozatik igarotzen 2004an.

2004ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 59. edizioa izan zen. 2004ko irailak 4an hasi zen Leónen eta irailak 26an amaitu zen Madrilen, 21 etapatan banatutako 3034 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

188 txirrindularik parte hartu zuten 21 taldetan banatuta.

Edizio hau ordurarteko menditsuenetako bat izan zen, eta mendate tontorrean amaitu ziren sei etapa izan zituen. Ez ziren ohiko tokiak bisitatu (Angliru eta Covadongako aintzirak Asturiasen kasuan) edo Pirinioak, baina bai ordurarte sekula igo gabeko beste mendate batzuk, Almeriako Calar Alto mendatea kasu.

27,7 kilometroko taldekako erlojupeko batekin hasi zen eta beste hiru banakako erlojupeko izan zituen, Sierra Nevadako 29 kilometroko kronoigoera horien artean.

Faborito nagusien artean Roberto Heras salamancarra, 2000 eta 2003ko edizioen garailea izan zena, Aitor González zumarragarra, 2002ko edizioaren garailea izan zena, eta Joseba Beloki lazkaotarra zeuden, azken hau zenbait lesioren ondoren berragertu zena. Atzerritarren artean Alexandre Vinokourov eta egun batzuk lehenago erlojupeko proban olinpiar txapelduna izan zen Tyler Hamilton zeuden. Nabarmentzen zen beste bat urte horretako Italiako Giroa irabazi zuen Damiano Cunego zen, munduko txapeldunordea izan zen Alejandro Valverde murtziarrarekin batera.

Itzulia hasi baino bi egun lehenago, Francesco Casagrande (Lampre taldekoa) eta Carlos Román Golbano (Costa de Almería taldekoa), lasterketan partehartzeko ezgaitzat joak izan ziren, hitz honen bidez, odol analisian hematokrito balio handiegiak eman dituzten txirrindulariak adierazten direlarik, ondorioz, EPOa hartu dutela susmatzen delarik, dopinga egotzi ezin zaien arren. Txirrindulari guztiek kontrol hau irailak 1ean pasa zuten.

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: 2004ko Espainiako Itzuliko partehartzaileak

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: 2004ko Espainiako Itzuliko etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 4 León - León 28 (taldekako erlojupekoa)  AEB US Postal Service  AEB Floyd Landis
2.a irailak 5 León - Burgos 207  Italia Alessandro Petacchi  NED Max Van Heeswijk
3.a irailak 6 Burgos - Soria 157  Espainia Alejandro Valverde  Luxenburgo Benoît Joachim
4.a irailak 7 Soria - Zaragoza 167  Italia Alessandro Petacchi  Luxenburgo Benoît Joachim
5.a irailak 8 Zaragoza - Morella 186,5  Errusia Denis Menxov  Espainia Manuel Beltrán
6.a irailak 9 Benicarló - Castelló de la Plana 157  Espainia Óscar Freire  Espainia Manuel Beltrán
7.a irailak 10 Castelló de la Plana - Valentzia 165  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Manuel Beltrán
8.a irailak 11 Almusafes - Almusafes 40,1 (banakako erlojupekoa)  AEB Tyler Hamilton  AEB Floyd Landis
9.a irailak 12 Játiva - Aitana gaina Mendiko etapa 170  Italia Leonardo Piepoli  AEB Floyd Landis
10.a irailak 13 Alcoy - Xorret de Catí Mendiko etapa 174,5  Espainia Eladio Jiménez  AEB Floyd Landis
11.a irailak 14 San Vicente del Raspeig - Caravaca de la Cruz 165  AEB David Zabriskie  AEB Floyd Landis
12.a irailak 16 Almeria - Observatorio de Calar Alto Mendiko etapa 145  Espainia Roberto Heras  Espainia Roberto Heras
13.a irailak 17 El Ejido - Malaga 172  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Roberto Heras
14.a irailak 18 Malaga - Granada Mendiko etapa 167  Espainia Santiago Pérez  Espainia Roberto Heras
15.a irailak 19 Granada - Sierra Nevada Mendiko etapa 29,6 (banakako erlojupekoa)  Espainia Santiago Pérez  Espainia Roberto Heras
16.a irailak 21 Olivenza - Caceres 190  Espainia José Cayetano Julià  Espainia Roberto Heras
17.a irailak 22 Plasencia - La Covatilla Mendiko etapa 170  Kolonbia Félix Cárdenas  Espainia Roberto Heras
18.a irailak 23 Béjar - Ávila Mendiko etapa 196  Espainia Javier Pascual Rodríguez  Espainia Roberto Heras
19.a irailak 24 Ávila - Collado Villalba 142  Espainia Constantino Zaballa  Espainia Roberto Heras
20.a irailak 25 Alcobendas - Navacerrada Mendiko etapa 178  Espainia José Enrique Gutiérrez  Espainia Roberto Heras
21.a irailak 26 Madril - Madril 28,2 (banakako erlojupekoa)  Espainia Santiago Pérez  Espainia Roberto Heras

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Roberto Heras  ESP LST 77h 42' 46"
2. Santiago Pérez  ESP PHO + 30"
3. Francisco Mancebo  ESP IBB + 2' 13"
4. Alejandro Valverde  ESP KEL + 3' 30"
5. Carlos García  ESP KEL + 7' 44"
6. Carlos Sastre  ESP CSC + 8' 11"
7. Isidro Nozal  ESP LST + 8' 32"
8. Ángel Gómez Gómez  ESP ALM + 13' 08"
9. Luis Pérez Rodríguez  ESP COF + 13' 24"
10. David Blanco  ESP KEL + 15' 15"

Puntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 1. Erik Zabel              (Alemania)    TMO   152 puntu
 2. Alejandro Valverde      (Espainia)      KEL   144
 3. Roberto Heras           (Espainia)      LST   142
 4. Santiago Pérez          (Espainia)      PHO   135
 5. Francisco Mancebo       (Espainia)      IBB   134
 6. Carlos Sastre           (Espainia)      CSC    78
 7. Isidro Nozal            (Espainia)      LST    76
 8. Leonardo Piepoli        (Italia)      SDV    56
 9. Luis Pérez              (Espainia)      COF    54
10. Stefano Garzelli        (Italia)      VIN    53

Mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 1. Félix Cárdenas          (Kolonbia)    BAQ   167 puntu
 2. Roberto Heras           (Espainia)      LST   111
 3. Santiago Pérez          (Espainia)      PHO   110
 3. Eladio Jiménez          (Espainia)      KEL   110
 4. Francisco Mancebo       (Espainia)      IBB    92
 5. Constantino Zaballa     (Espainia)      SDV    80
 6. Alejandro Valverde      (Espainia)      KEL    67
 7. Manuel Quinziato        (Italia)      LAM    54
 8. José Miguel Elías       (Espainia)      REB    50
 9. Juan Fuentes            (Espainia)      SAE    44

Konbinatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 1. Roberto Heras           (Espainia)      LST     6 puntu
 2. Santiago Pérez          (Espainia)      PHO     9
 3. Francisco Mancebo       (Espainia)      IBB    13
 4. Alejandro Valverde      (Espainia)      KEL    13
 5. Isidro Nozal            (Espainia)      LST    27
 6. Eladio Jiménez          (Espainia)      KEL    34
 7. Carlos Sastre           (Espainia)      CSC    37
 8. Luis Pérez              (Espainia)      COF    40
 9. Angel Gómez             (Espainia)      ALM    41
10. Félix Cárdenas          (Kolonbia)    BAQ    43

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 1. Com Valenciana-Kelme    (Espainia)       KEL   233h 04' 50"  
 2. Liberty Seguros         (Espainia)       LST      + 27' 22"
 3. Illes Balears-Banesto   (Euskadi)       IBB      + 36' 51"
 4. Costa Almería-Paternina (Espainia)       ALM      + 54' 41"
 5. Phonak Hearing Systems  (Suitza)        PHO      + 57' 25"
 6. Cafes Baque             (Euskadi)       BAQ   + 1h 02' 16"
 7. Saunier Duval-Prodir    (Espainia)       ESP   + 1h 35' 23"
 8. US Postal               (EE.UU.)       USP   + 1h 41' 44" 
 9. Cofidis                 (Frantzia)      COF   + 1h 43' 39"
10. Team CSC                (Danimarka)    CSC   + 1h 48' 26"