2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2004ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak martxoaren 14an izan ziren.

Mariano Rajoy (PP) eta Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) ziren bi hautagai nagusiak. Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak garaipena lortu zuen, baina gehiengo osorik gabe. Alderdi Popularraren ustez 3 egun lehenago gertatutako atentatuek Zapateroren garaipena eragin zuten.

Ezker Batuak aurretik zituen ia eserlekuen erdiak galdu zituen. Esquerra Republicana de Catalunyak eserleku kopurua zortzira igo zuen, eta Nafarroa Baik kongresuan bere lehen eserlekua lortu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak ez zuten aldaketarik izan eserleku kopuruan, eta Ezker abertzaleak baliogabeko botoarekin bozkatzeko deia egin zuen bere hautagaitzak legez kanporatu eta gero.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko hauteskunde orokorrak

Alderdia Botoak % +/- Eserlekuak +/-
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista 11.026.163 42,59 +8,43 164 +39
Alderdi Popularra 9.763.144 37,71 -6,81 148 -35
Convergència i Unió 835.471 3,23 -0,94 10 -5
Esquerra Republicana de Catalunya 652.196 2,52 +1,68 8 +7
Euzko Alderdi Jeltzalea 420.980 1,63 +0,10 7 =
Ezker Batua 1.284.081 4,96 -1,00 5 -4
Coalición Canaria 235.221 0,91 -0,16 3 -1
Bloque Nacionalista Galego 208.688 0,81 -0,51 2 -1
Chunta Aragonesista 94.252 0,36 +0,03 1 =
Eusko Alkartasuna 80.905 0,31 -0,12 1 =
Nafarroa Bai 61.045 0,24 n/a 1 +1

Euskal Herrian baliogabeko botoak ugariak izan ziren, 150.000 inguru. Ezker abertzaleak, bere hautes zerrendak legez kanporatuko zirela ikusirik eta 2000ko hauteskundeetan hartutako jarrera abstentzionistari uko eginez, Autodeterminazioari bai zioten hautesorriekin bozkatzeko deia egin zuen, zeinak baliogabe hartu baitziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]