2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara
Wikipedia(e)tik
2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara, 2004ko abenduaren 26ean izandako itsas azpiko lurrikara izan zen. Lurrikarak 9,1 eta 9,2 graduko indarra izan zuen Richter eskalan eta 230.000 hildako inguru eragin zituen lurrikara eta ondoren sorturiko tsunamiak eraginda.
Eduki-taula |
[aldatu] Lurrikararen ezaugarriak
Hasierako neurketen arabera, lurrikararen indarra Richter eskalan 8,9 gradutan zehaztu zen, baina ondorengo neurketa zehatzagoek 9,1 eta 9,2 gradu bitartera handitu zuten hasierako kopurua.
[aldatu] Hildakoak
Lurrikarak, eta ondoren Indiar Ozeanoan zeharreko tsunamiak 283.100 hildako eta 14.100 desagertu eta 1.126.900 pertsona utzi zituen etxerik gabe, Ameriketako Estatu Batuetako institutu geologikoaren arabera.
Herrialdez herrialde egondako hildako, desagertu eta etxerik gabe geratu zirenen kopurua:
| Herrialdea | Hildakoak | Zaurituak | Desagertuak | Etxerik gabe | |
|---|---|---|---|---|---|
| Egiaztatuak | Estimazioa1 | ||||
| Indonesia | 130.736 | 167.736 | — | 37.063 | 500.000+ |
| Sri Lanka2 | 35.322 | 35.322 | 21.411 | 516.150 | |
| India | 12.405 | 18.045 | — | 5.640 | 647.599 |
| Tailandia | 5.3953 | 8.212 | 8.457 | 2.817 | 7.000 |
| Somalia | 78 | 289 | — | — | 5.000 |
| Birmania | 61 | 400-600 | 45 | 200 | 3.200 |
| Maldivak | 82 | 108 | — | 26 | 15.000+ |
| Malasia | 68– 69 | 75 | 299 | 6 | — |
| Tanzania | 10 | 13 | — | — | — |
| Seychelleak | 3 | 3 | 57 | — | 200 |
| Bangladesh | 2 | 2 | — | — | — |
| Hego Afrika | 24 | 2 | — | — | — |
| Yemen | 2 | 2 | — | — | — |
| Kenia | 1 | 1 | 2 | — | — |
| Madagaskar | — | — | — | — | 1.000+ |
| Guztira | ~184.168 | ~230.210 | ~125.000 | ~45.752 | ~1.69 milioi |
| edit | |||||
Oharra: Kopuru guztiak gutxigorabeherakoak dira eta alda litezke.
1 Konfirmaturikoak ere biltzen ditu. Ez bada estimaziorik ematen, zutabe honetako datuak "Konfirmatuak" zutabeko datuen berdina da..
2 Ez ditu kontuan hartzen hasieran Tamilen kontrolpeko lurretan desagertutzat jo ziren 19.000 pertsona. [1].
3 Datuek 2.464 kanpotar kontutan hartzen dituzte.
4 Ez ditu Hego Afrikatik kanpo hildako hegoafrikarrak kontuan hartzen (esaterako Tailandian hildako turistak).


