2008ko Greziako istiluak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko enfrentamenduak.

Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.

Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere erasotu zituzten. Istiluok Tesaloniki Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.

Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.

Grebak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istiluak Tesalonikiko unibertsitatean.

Unibertsitateetako irakasleek hiru eguneko grebara deitu zuten. Ikasle mugimenduak ere hainbat lan-uzte antolatu zituen.

Abenduaren 10erako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Grezia osoan, "Karamanlis-en gobernuaren eta krisi ekonomikoaren aurka"[1].


Istiluen eta protesten kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandrosen hilketa salatzeko istiluak, Atenaseko eta Greziako beste hirietara zabaldu ziren. Bien bitartean, Europa eta Munduko beste zenbait hiritan ere protestak antolatu ziren.


Estatua Hiria(k)
GreziaGrezia Atenas, Tesalonika, Ioanina, Komotini, Kastoria, Patras,Tripoli, Volos, Trikala, Mytilene, Agrinio, Kavala, Korfu, Pireus, Chania, Heraklion, Rhodes, Karditsa, Lamia, Stylida, Drama, Xanti[2], Lagkadas, Kozani, Alexandropoli, Larisa eta Korinto.
SuediaSuedia Stockholm
ArgentinaArgentina Buenos Aires
AustriaAustria Viena
AlemaniaAlemania Berlin, Hanburg, Kolonia, Hanover, Leipzig, Bremen, Dresden eta Nurenberg
 Erresuma Batua Londres eta Edinburg
ZipreZipre Larnaca, Nikosia eta Paphos
ItaliaItalia Florentzia, Venezia, Erroma, Turin eta Bolonia[3]
EspainiaEspainia Sevilla, Madril eta Bartzelona
DanimarkaDanimarka Kopenhage[4]
FrantziaFrantzia Paris[5] eta Bordele
ErrusiaErrusia Mosku[6]
TurkiaTurkia Istanbul[7]
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak New York[8] eta Olympia
Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika Dublin
BelgikaBelgika Brusela eta Gent
SuitzaSuitza Zurich
AustraliaAustralia Melbourne
ErrumaniaErrumania Bukarest
BulgariaBulgaria Sofia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2008ko Greziako istiluak Aldatu lotura Wikidatan