2009ko maiatzaren 21eko greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greba orokorrerako deia egiten duen pankarta, Donostiako Ibaetako campuseko ikasleek egindakoa.

2009ko maiatzaren 21eko greba orokorra hainbat sindikatuk eta erakundek Hego Euskal Herrirako dei egin zuten lan uzte eta mobilizazio orokorra zen. Hasierako deialdia ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin zuten 2009ko martxoaren 31n, orduko krisialdi ekonomikoak ekarritako enplegu galera salatuz, eta "administrazio publikoen egungo gizarte eta aurrekontu politiken kritika" gisa eta "Euskal Herritik bertatik krisia gainditzeko tresna eske" [1]. Geroago, greba deialdiak beste erakunde batzuen atxikimendua jaso zuen, hala nola Aralar[2], Ezker Abertzalea[3], CNT sindikatua[4], Herria Abian plataforma[5], Eusko Alkartasuna[6], Nafarroako CGT sindikatua[7], Alternatiba[8], etab. Greba bezperarako, mila enpresa-komitetik gora eta hainbat gizarte eragilek, zenbait talde feminista barne, bat egin zuten greba deialdiarekin[9].

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuek greba orokorraren aurka azaldu ziren, hurrenez hurren "deialdia frontekeria sindikal eta politikoa dela"[10] eta "langileen eskubideak ez direla urratzen ari" [11] argudiatuz, besteak beste. LSB-USO ere aurka azaldu zen, antzeko argudioak erabiliz[12].

EAJ alderdiak ere, artean eta 2009ko maiatzaren 5era arte Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuko kide zelarik, kritikatu zuen deialdia, "Euskadi greba orokorrak egiteko ez dagoela" eta ekimen "arduragabea" zela adieraziz [13].

Bere aldetik, Patxi Lopezek, PSEko idazkari nagusia eta artean Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagaia 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta gero, greba orokorrerako deialdiaren erabakia berriz ere aztertu eta "elkarrizketari aukera bat emateko", zabaltzeko asmoa zuen gizarte elkarrizketarako mahaiaren inguruan, eskatu zien greba deitu zuten sindikatuei [14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) La mayoría sindical convoca una huelga general el 21 de mayo para denunciar la destrucción de empleo[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2009-4-1.
  2. «Beharrezkoa delako», Aralarrek maiatzaren 21eko greba babestu du.[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-4-23.
  3. Greba orokorrarekin bat egiten du Ezker Abertzaleak, Ezkerabertzalea.info, 2009-05-02.
  4. CNTk bat egin du M-21eko greba orokorrarekin.[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-5-5.
  5. Herria Abian grebarekin bat.[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-5-10.
  6. EA expresa su apoyo a la huelga general del 21 de mayo[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2009-5-12.
  7. (Gaztelaniaz) CGT-Nafarroa. 21 M, Huelga General, Kaos en la Red, 2009-04-27.
  8. (Gaztelaniaz) Alternatiba Eraikitzen apoya la huelga del 21 y apela a la unidad del sindicalismo ante "la crisis del sistema" , Deia, 2009-05-07
  9. (Gaztelaniaz) Más de un millar de comités de empresa apoyan la huelga general, Gara, 2009-05-20
  10. (Gaztelaniaz)CCOO responde a la huelga general del 21-M con una protesta el 16-M.[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2009-4-15.
  11. (Gaztelaniaz) UGT rechaza la huelga general porque no ve recortes de derechos laborales[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2009-4-15.
  12. (Gaztelaniaz) LSB-USO cree que la huelga es parcial, excluyente y divide a los trabajadores, Soitu.es, 2009-04-01
  13. (Gaztelaniaz) El PNV afirma que la CAV «no está para huelgas generales» y que es una iniciativa «irresponsable» Diario Vasco, 2009-4-2.
  14. (Gaztelaniaz) Patxi López pide a los convocantes que reconsideren la huelga general y den una oportunidad al dialogo. Diario Vasco, 2009-4-4.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]