2011ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2010 << 2011ko Italiako Giroa >> 2012
Giro d'Italia 2011.svg
Sailkapenak 21 etapa, 3.469 km
Nagusia  Italia Michele Scarponi[1][2]
Puntuak  Italia Michele Scarponi[3][2]
Mendia  Italia Stefano Garzelli
Gazteak  CZE Roman Kreuziger
Tarteko helmugak  Belgika Jan Bakelants
Taldeak  Kazakhstan Astana

2011ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 94. edizioa izan zen. 2011ko maiatzak 7 eta 29 artean ospatu zen 3469 kilometroko ibilbidea eginez (hasiera batean 3494,5 aurreikusita zeuden, baina 14. etapa arrazoi logistikoengatik laburtu behar izan zen) Venaria Reale eta Milan artean.

Edizio honek hiru erlojupeko izan zituen (bat taldekakoa eta beste bat kronoigoera). Lehen astea, ohi bezala, esprinterrentzat bikaina izan zen. Zazpigarren etapatik aurrera mendia hasi zen, Maddalonin hasi eta mendate tontorrean amaitu zen 110 kilometroko etapa batekin hasiz. Ondoren, 13. eta 14. etapetan Austrian sartu zen lasterketa, non mendi altuko bi etapa ospatu ziren. Gainera, aurreko edizioan bezala, asfaltatu gabeko zatiak igaro ziren, 5. etapan (non zatirik zailenak igaro ziren) eta 14. eta 20. etapetan (Crostis eta Finestre mendateak ez baitzeuden erabat asfaltatuta). Alabaina, azkenean Crostiserako igoera bertan behera utzi zen jeitsieraren egoera kaxkarraren ondorioz (ikus Crostisen ezabatzea sekzioa).

Prentsa espezializatuak historiako zailenetako bat bezala katalogatu zuen edizio honen ibilbidea jakin zenetik, 2010eko urrian, nagusiki bere luzeragatik (3494,5 kilometro) eta ia osorik eskalatzaileei zuzendutako bere ibilbideagatik (21 etapetatik 18k esprint masiboa eragozten zuten mendateak zituzten. Exigentzia eta bertikaltasun gehiegizko ibilbidea Team Sky taldeko kirol zuzendaria zen Sean Yatesek "basati" bezala katalogatu zuen, honen ondorioz, edozein txirrindularirentzat 2011ko Frantziako Tourra 2011ko Giro hau irabaztea baino erraz eta onuratsuagoa izango zela zioten kritikak eragin zirelarik.

Lehen aldiz urte askoan mendateen ohiko katalogazioa erabili zen (1., 2., 3. eta 4. mailakoak) soilik koloreak erabili ordez. Hala eta guztiz ere, oraingoan ere ez zen Maila Berezi maila erabili, honen ondorioz, mendate gehienak katalogazio hau erabiltzen duten beste lasterketa batzuetan egongo liratekeena baino maila bat beherago katalogatuak egon zirelarik.

3. etapar Wouter Weylandt txirrindulari belgiarra hil zen Passo del Bocco mendatearen jeitsieran erorketa oso larri bat jasan ondoren, Mezzanegotik gertu (ikus "Wouter Weylandten heriotza" sekzioa).

Hasiera batean, edizio honen garailea Alberto Contador madrildarra izan zen (bi etapa eta puntukako sailkapena ere irabazi zituena), baina, Contador auziaren ondorioz kanporatua izan zen (ikus "Alberto Contador eta Contador auzia" sekzioa). Honen ondorioz, garailea, azkenean, Michele Scarponi izan zen (Contador kanporatua izan ondoren puntukako sailkapena ere irabazi zuena, podiumean Vincenzo Nibali eta John Gadret lagun izan zituelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Stefano Garzelli mendikoan, Roman Kreuziger gazteenean, Jan Bakelants tarteko helmugetan eta Astana taldekakoan.

Talde partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UCI ProTour mailako 18 taldeek (euren partehartzea ziurra eta derrigorrezkoa baitzen) eta Profesional Kontinental mailako beste lauk parte hartu behar zuten, horietako bi, Androni Giocattoli-C.I.P.I eta Farnese Vini-Neri Sottoli finkoak zirelarik, eta gonbidatzeko falta ziren beste biak Acqua & Sapone, Colnago-CSF Inox eta Geox TMC taldeen artetik aukeratu beharko ziren. Alabaina, azkenean, UCIk hiru taldeak gonbidatzeko baimen berezi bat eman zuen, hala lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko muga gaindituz.

Aukeraketa honen ondoren 207 txirrindularik parte hartu zuten 9 txirrindulariko 23 taldetan banatuta: ProTour Mailako 18 eta Profesional Kontinental Mailako beste 5: (Androni Giocattoli-C.I.P.I, Farnese Vini-Neri Sottoli, Acqua & Sapone, Colnago-CSF Inox eta Geox TMC. Edizio hau hasi zuten 207 txirrindularietatik 159k lortu zuten lasterketa amaitzea. Taldeak honakoak izan ziren:

Taldea UCI Kodea Maila Taldeko Liderra
 ITA Acqua & Sapone ASA Profesional Continental  ITA Stefano Garzelli
 FRA Ag2r La Mondiale ALM UCI ProTour  ITA Rinaldo Nocentini
 ITA Androni Giocattoli-C.I.P.I. AND Profesional Continental  COL José Serpa
 ITA Emanuele Sella
 VEN José Rujano
 USA BMC Racing Team[4][5] BMC UCI ProTour  SUI Mathias Frank
 NOR Alexander Kristoff
 IRL Colnago-CSF Inox COG Profesional Kontinental  ITA Domenico Pozzovivo
 ESP Euskaltel-Euskadi EUS UCI ProTour  ESP Igor Anton
 ESP Geox-TMC GEO Profesional Continental  RUS Denis Menxov
 ESP Carlos Sastre
 USA HTC-Highroad THR UCI ProTour  GBR Mark Cavendish
 BLR Kanstantsin Sivtsov
 ITA Marco Pinotti
 RUS Katusha Team KAT UCI ProTour  ESP Joaquim Rodríguez
 ITA Lampre-ISD LAM UCI ProTour  ITA Michele Scarponi
 ITA Alessandro Petacchi
 LUX Leopard Trek[6][7][8] LEO UCI ProTour  GER Fabian Wegmann
 SUI Oliver Zaugg
 ITA Liquigas-Cannondale LIQ UCI ProTour  ITA Vincenzo Nibali
 ESP Movistar Team MOV UCI ProTour  ESP David Arroyo
 BEL Omega Pharma-Lotto OLO UCI ProTour  BEL Jan Bakelants
 KAZ Pro Team Astana AST UCI ProTour  CZE Roman Kreuziger
 GBR Farnese Vini-Neri Sottoli FAR Profesional Continental  ITA Giovanni Visconti
 BEL QuickStep Cycling Team QST UCI ProTour  ITA Dario Cataldo
 GER Gerald Ciolek
 NLD Rabobank Cycling Team[9][5] RAB UCI ProTour  NED Steven Kruijswijk
 NED Pieter Weening
 DEN Saxo Bank Sungard SBS UCI ProTour  ESP Alberto Contador
 GBR Sky Procycling SKY UCI ProTour  SWE Thomas Lövkvist
 USA Team Garmin-Cervélo GRM UCI ProTour  USA Tyler Farrar
 ITA Christophe Le Mével
 USA Team RadioShack RSH UCI ProTour  POR Tiago Machado
 NED Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team VAC UCI ProTour  ITA Matteo Carrara

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a maiatzak 7 Venaria Reale-Turin History.gif 19,3 (taldekako erlojupekoa)  AEB HTC-Highroad  Italia Marco Pinotti
2.a maiatzak 8 Alba-Parma 244  Italia Alessandro Petacchi  UK Mark Cavendish
3.a maiatzak 9 Reggio Emilia-Rapallo 173  Espainia Ángel Vicioso  UK David Millar
4.a maiatzak 10 Quarto dei Mille-Livorno 216 Etapa neutralizatua  UK David Millar
5.a maiatzak 11 Piombino-Orvieto Mendi ertaineko etapa 191  NED Pieter Weening  NED Pieter Weening
6.a maiatzak 12 Orvieto-Fiuggi Terme 216  Espainia Francisco Ventoso  NED Pieter Weening
7.a maiatzak 13 Maddaloni-Montevergine di Mercogliano Mendiko etapa 110  Belgika Bart De Clercq  NED Pieter Weening
8.a maiatzak 14 Sapri-Tropea 217  Italia Oscar Gatto  NED Pieter Weening
9.a maiatzak 15 Mesina-Etna Mendiko etapa 169  Venezuela José Rujano[10][2]  Bielorrusia Kanstantsín Siutsou[11][2]
10.a maiatzak 17 Termoli-Teramo 156  UK Mark Cavendish  Bielorrusia Kanstantsín Siutsou[10][2]
11.a maiatzak 18 Tortoreto Lido-Castelfidardo Mendi ertaineko etapa 142  Frantzia John Gadret  Bielorrusia Kanstantsín Siutsou[10][2]
12.a maiatzak 19 Castelfidardo-Ravena 184  UK Mark Cavendish  Bielorrusia Kanstantsín Siutsou[10][2]
13.a maiatzak 20 Spilimbergo-  Austria Grossglockner Mendiko etapa 167  Venezuela José Rujano  Italia Vincenzo Nibali[10][2]
14.a maiatzak 21  Austria Lienz-Monte Zoncolan Mendiko etapa 165[12]  Euskadi Igor Anton  Italia Vincenzo Nibali[10][2]
15.a maiatzak 22 Conegliano-Gardeccia/Val di Fassa Mendiko etapa 229  Euskadi Mikel Nieve  Italia Michele Scarponi[10][2]
16.a maiatzak 24 Belluno-Nevegal History.gif Mendiko etapa 12,7 (banakako erlojupekoa)  Italia Vincenzo Nibali[10][2]  Italia Michele Scarponi[10][2]
17.a maiatzak 25 Feltre-Tirano Mendi ertaineko etapa 230  Italia Diego Ulissi ¨ Italia Michele Scarponi[10][2]
18.a maiatzak 26 Morbegno-San Pellegrino Terme Mendi ertaineko etapa 151  Italia Eros Capecchi  Italia Michele Scarponi[10][2]
19.a maiatzak 27 Bergamo-Macugnaga Mendi ertaineko etapa 209  Italia Paolo Tiralongo  Italia Michele Scarponi[10][2]
20.a maiatzak 28 Verbania-Sestriere Mendiko etapa 242  Bielorrusia Vasil Kiryienka  Italia Michele Scarponi[10][2]
21.a maiatzak 29 Milan-Milan History.gif 26[13] ([banakako erlojupekoa)  UK David Millar  Italia Michele Scarponi[10][2]
Guztira 3.489

Azken sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia - Maglia arrosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Txirrindularia Taldea Denbora
Jersey pink.svg  Italia Michele Scarponi[14][2] Lampre-ISD 84h 11' 24"
2  Italia Vincenzo Nibali Liquigas-Cannondale + 46"
3  Frantzia John Gadret Ag2r-La Mondiale + 03' 54"
4  Espainia Joaquim Rodríguez Team Katusha + 04' 55"
5  CZE Roman Kreuziger Astana + 05' 18"
6  Venezuela José Rujano Androni Giocattoli-C.I.P.I. + 06' 02"
7  Errusia Denis Menxov Geox-TMC + 06' 08"
8  NED Steven Kruijswijk Rabobank + 07' 41"
9  Bielorrusia Kanstantsin Sivtsov HTC-Highroad + 08' 00"
10  Euskadi Mikel Nieve Euskaltel-Euskadi + 09' 58"

Puntukako sailkapena - Maglia gorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Txirrindularia Taldea Puntuak
1  Italia Michele Scarponi[3][2] Lampre-ISD 122
3  Italia Vincenzo Nibali Liquigas-Cannondale 121
4  Venezuela José Rujano Androni Giocattoli-C.I.P.I. 107
5  Frantzia John Gadret Ag2r-La Mondiale 97
6  Espainia Joaquin Rodriguez Katusha 87

Mendiko sailkapena - Maglia berdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Txirrindularia Taldea Puntuak
Jersey green.svg  ITA Stefano Garzelli Acqua & Sapone 67
3  VEN José Rujano[15][2] Androni Giocattoli-C.I.P.I. 43
4  ESP Mikel Nieve Euskaltel-Euskadi 39
5  ITA Gianluca Brambilla Colnago-CSF Inox 29
6  Bielorrusia Vasil Kiryienka Movistar 24

Gazteen sailkapena - Maglia zuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Txirrindularia Taldea Denbora
Jersey white.svg  CZE Roman Kreuziger Astana 84h 16' 42"
2  NED Steven Kruijswijk Rabobank + 2' 23"
3  USA Peter Stetina Garmin-Cervélo + 38' 41"
4  BEL Jan Bakelants Omega Pharma-Lotto + 43' 39"
5  BEL Bart De Clercq Omega Pharma-Lotto + 52' 57"

Tarteko helmugen sailkapena - Premio traguardi volanti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Txirrindularia Taldea Puntuak
1  BEL Jan Bakelants Omega Pharma-Lotto 26
2  ESP Pablo Lastras Movistar 13
3  GER Sebastian Lang Omega Pharma-Lotto 10
4  ITA Stefano Garzelli Acqua & Sapone 8
5  NED Bram Tankink Rabobank Cycling Team 8

Taldekako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
Jersey yellow number.svg  KAZ Astana 252h 44' 52"
2  ESP Movistar + 10' 00"
3  FRA Ag2r La Mondiale + 11' 23"
4  RUS Katusha + 24' 46"
5  ESP Geox-TMC +38' 41"

Sailkapenen eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa
(Vencedor)
Sailkapen nagusia
Jersey pink.svg
Maglia arrosa
Puntukako sailkapena
Jersey red.svg
Maglia gorria
Mendiko sailkapena
Jersey green.svg
Maglia berdea
Gazteen sailkapena
Jersey white.svg
Maglia zuria
Taldekako sailkapena
Jersey yellow number.svg
1. etapa History.gif (taldekako erlojupekoa)
(HTC-Highroad)
Marco Pinotti ez zen eman ez zen eman Bjorn Selander HTC-Highroad
2. etapa
(Alessandro Petacchi)
Mark Cavendish Alessandro Petacchi Sebastian Lang
3. etapa
(Ángel Vicioso)
David Millar Gianluca Brambilla Jan Bakelants Garmin-Cervélo
4. etapa
(Etapa neutralizatua)
5. etapa Mendi ertaineko etapa
(Pieter Weening)
Pieter Weening Martin Kohler Steven Kruijswijk Movistar Team
6. etapa
(Francisco Ventoso)
7. etapa Mendiko etapa
(Bart De Clercq)
Bart De Clercq
8. etapa
(Oscar Gatto)
9. etapa Mendiko etapa
(Alberto Contador)
Kanstantsín Siutsou Filippo Savini Roman Kreuziger Astana
10. etapa
(Mark Cavendish)
11. etapa Mendi ertaineko etapa
(John Gadret)
12. etapa
(Mark Cavendish)
13. etapa Mendiko etapa
(José Rujano)
Vincenzo Nibali Roberto Ferrari José Rujano
14. etapa Mendiko etapa
(Igor Anton)
Michele Scarponi Gianluca Brambilla
15. etapa Mendiko etapa
(Mikel Nieve)
Michele Scarponi Stefano Garzelli
16.. etapa History.gif Mendiko etapa (banakako erlojupekoa)
(Alberto Contador)
17. etapa Mendi ertaineko etapa
(Diego Ulissi)
18. etapa Mendi ertaineko etapa
(Eros Capecchi)
19. etapa Mendi ertaineko etapa
(Paolo Tiralongo)
20. etapa Mendiko etapa
(Vasil Kiryienka)
21. etapa History.gif (banakako erlojupekoa)
(David Millar)
Azkena Michele Scarponi Michele Scarponi Stefano Garzelli Roman Kreuziger Astana

Wouter Weylandten heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelotoi neutralizatua Wouter Weylandten omenez 4. etapan. Irudian David Millar liderra Leopard-Trek taldeko txirrindulariekin batera.

Hirugarren etapan, Reggio Emilia eta Rapallo artean korritu zena, Leopard Trek taldeko Wouter Weylandt belgiar txirrindulariak erorketa oso larri bat jasan zuen Passo del Bocco mendatearen jeitsieran, berpizte kardiopulmonarra behar izan zuelarik, baina ezin izan zituen garezurrean jasan zituen kalte larriak gainditu eta erorketa honen ondorioz hil zen handik minutu gutxira. Lehen une baten bere kabuz arnasa hartzen zuela adierazi bazen ere.

Txirrindulari honen heriotzaren ondoren zenbait informaziok Weylandt Giroan lesionatutako Daniele Bennatiren ordez sartu zela aipatu zuten, baina ez zen hala, Weylandt bere taldeko aurrehautatuen artean baitzegoen, Daniele Bennatiren ordez Brice Feillu sartu zelarik.

Hurrengo etapan, Giro honetako laugarrena, txirrindulari guztiak pelotoian batuta joan ziren etapa osoan zehar, eta helmugan, bere taldeko txirrindulari guztiak, bere lagunik onena zen Tyler Farrarrekin batera, eskutik helduta sartu ziren belgiar txirrindularia oroituz.

Costisen ezabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14. etapa ospatu baino egun bat lehenago etapa horretako azkenaurreko mendatea izan zen Crostisen igoera eta jeitsiera ezabatu ziren etapako ibilbidetik (batez ere behin tontorrera iritsi ondoren zeuden asfaltatu gabeko zatiengatik). Honek etapa 20 kilometrotan laburtzea suposatu zuen, alternatiba bezala bigarren mailako Tualis mendatea gehituz.

Protestak Tualisen eta etaparen beste laburtze bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabaina, eta tifosien kexuen aurrean, etapa beste 24,5 kilometro laburtu behar izan zen, Tualiseko mendatea igarotzea eragotziz, bertan zaleek lasterketa moztuko zutela aurreikusita baitzegoen. Erabaki hau etapa jada korritzen ari zela hartu zen mendate horretatik igaro baino minutu batzuk lehenago protesta horiek beste toki batera joatea eragozteko. Hala, txirrindulariek zuzenean Ovarorako bidea hartu zuten Monte Zoncolan igotzeko.

Viscontiri zigorra 17. etapan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17. etapan, Tiranon amaitu zena, Giovanni Visconti izan zen helmuga lerroa gainditu zuen lehena, baina Diego Ulissi legez kanpo alboratu zuen, eta, ondorioz, Pablo Lastras espainiarra, honen ondorioz Visconti kanporatua izan zelarik. Hiru hauek ihes eginda zihoazen lasterketa buruan, eta, beraz, Visconti hirugarren postura atzeratzea erabaki zen.

Ereserki okerra Milanen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio honen hasierako garailea Alberto Contador izan zen, eta Milaneko podiumean ez zuen egungo Espainiako ereserkia entzun, letrarik ez duena, baizik eta José María Pemánen 1928ko letradun bertsioa.

Ez zen Alberto Contadorri halakorik gertatzen zitzaion lehen aldia, 2009ko Frantziako Tourra irabazi zuenean ere, Espainiako ereserkia entzun beharrean Danimarkakoa entzun behar izan baitzuen.

Alberto Contador eta Contador Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Contador Auzia

Alberto Contadorrek lasterketa honetan eta parte hartu zuen gainontzeko urteko lasterketa guztietan antidoping kontroletan positiborik eman ez zuen arren, 2012ko otsailak 6an, UCIk, Kirol Arbitrajearen Auzitegiak hala esanda, madrildarrak 2011n lortutako emaitza guztiak baliogabetzea erabaki zuen 2010eko Frantziako Tourrean klenbuterolagatik emandako positiboaren ondorioz.

Beraz, ofizialki, Contador Giroko sailkapen guztietatik kanporatua izan zen "0 DSQ" (kanporatua) adierazpenarekin, baina etapetako eta azken sailkapenetako puntuak eta denbora adieraziz. 9. eta 16. etapak irabazi zituen, 8., 13., 14. eta 19. etapetan bigarren amaitu zuen, 15. eta 21.etan hirugarren eta 11.ean bosgarren amaitu zuen. Horiek izan ziren bere emaitzarik nabarmenenak. Gainera, azken sailkapenetan, sailkapen nagusia eta puntukako sailkapena irabazi zituen eta mendikoan bigarren amaitu zuen. Bere emaitza partzial guztiak baliogabetuak izan ziren eta bere postua betetzeke geratu zen garaipena lortu zuenetan izan ezik, non bigarrenak bere postua hartu zuen, bigarren postua betetzeke geratuz, eta azken sailkapenetan madrildarraren kanporaketak bere atzetik geratu ziren guztiek postu bat irabaztea suposatu zuen. Bere partehartzeak soilik taldekako sailkapenean eragina izan zuelarik, txirrindularien kanporaketa kasu hauetan ohikoa den bezala.

Zigor honek ez zuen UCI World Rankingean inongo eraginik izan, zigor hau ezartzea erabaki zenerako 2011ko denboraldia jada amaitua baitzen. Alabaina, UCIk Saxo Bank-Sungard taldea UCI ProTour mailako talde bezala kanporatzea aztertuko zuela iragarri zuen, Albertok taldeak 2012an maila horretan egoteko zituen puntu guztien %68a lortu baitzituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Results - Cycling - Road 2011-Men Elite UCI WorldTour Ranking #10 - Giro d'Italia (ITA/UWT)-07 May-29 May 2011 - General classification: Venaria Reale - Milan-General
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t Ver sección Alberto Contador eta Contador Auzia.
  3. a b Results - Cycling - Road 2011-Men Elite UCI WorldTour Ranking #10 - Giro d'Italia (ITA/UWT)-07 May-29 May 2011 - General classification: Venaria Reale - Milan-Points
  4. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Alessandro Ballanentzat izan behar zuen, baina ustezko doping kasu baten ondorioz Chris Bertongati aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman aurreizenemanak izeneko erreferentziarako
  6. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Daniele Bennatirentzat izan behar zuen, baina azken orduko lesio baten ondorioz Brice Feillugatik aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman preinscritos izeneko erreferentziarako
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Brice izeneko erreferentziarako
  9. 1ean amaitutako zenbakiak, taldeko ustezko liderra, Theo Bosentzat izan behar zuen, baina azken orduko lesio baten ondorioz Graeme Browngatik aldatua izan zen, 1ean amaitutako zenbakia honentzat izan zelarik, liderra izan ez arren.
  10. a b c d e f g h i j k l m n Men Elite UCI WorldTour Ranking #10 - Giro d'Italia (ITA/UWT)
  11. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman tabla_general izeneko erreferentziarako
  12. Hasiera batean, etapa honetan Crostis mendatea igotzea aurreikusita zegoen, hala 220 kilometroko ibilbidea eginez, baina jeitsieraren egoera kaxkarra eta erabaki horregatik egin ziren zenbait protesten ondorioz azkenean korritu ziren 165 kilometroetara laburtu zen. (ikus Crostisen Ezabaketa).
  13. Hasiera batean, etapak 31,5 kilometroko ibilbidea izatea aurreikusita zegoen, baina udal hauteskundeengatik gertatutako arazo logistikoengatik azkenean korritu ziren 26 kilometroetara laburtu zen.
  14. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman UCI_nagusia izeneko erreferentziarako
  15. Men Elite UCI WorldTour Ranking #10 - Giro d'Italia (ITA/UWT)-07 May-29 May 2011 - General classification: Venaria Reale - Milan-Mountain

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
2011ko Italiako Giroa