2012ko Frantziako Tourra
Wikipedia(e)tik
2012ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 99. edizioa izango da. Belgikako Lieja hirian hasiko da ekainak 30ean eta, ohi bezala, Parisen amaituko da, uztailak 22an. 3442 kilometroko ibilbidea beteko da.
Ibilbidea [aldatu]
Tourra bigarren aldiz hasiko da Liejan, 2004ko edizioan bezala. Orduan bezala, 6 kilometroko sarrerako etapa batekin hasiko da hiri erdialdetik. Edizio honetan, Tourrak hiru etapa egingo ditu Belgikan. Aurtengo Tourra, azken urteetan ohi den bezala, amaiera Parisko Champs Eliséesetan izango duen etapa batekin amaituko da. Edizio honetako ibilbidea 2011ko urriaren hasieran filtratu zen Tourraren webgunearen akats informatiko baten ondorioz.
| Aurrekoa 2011ko Frantziako Tourra |
Frantziako Tourra 2012ko ekainak 30 eta uztailak 22 artean |
Ondorengoa 2013ko Frantziako Tourra |