20D/Westphal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

20D/Westphal gure Eguzki-sistemako aldikako kometa bat da, 1852ko uztailak 24an J. G. Westphalek aurkitu zuena Alemaniako Gottingen herritik.

Modu independentean Christian Heinrich Friedrich Petersek ere aurkitu zuen Istanbuletik urte bereko abuztuak 9an.

Kometa hau, azken aldiz 1913ko irailak 27 eta azaroak 26 bitartean ikusia izan zen, Pablo T. Delavanek eta beste batzuk lehenak izan zirelarik La Plata Behatoki Astronomikotik. Bere itzulera 1976rako iragarri zen, baina sekula ez zen ikusi eta gaur egun kometa galdutzat hartzen da.


Aurrekoa
19P/Borrelly
Kometa
1852ko uztailak 24an aurkitua
Ondorengoa
21P/Giacobini-Zinner