20th Century Studios

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:37, 22 urtarrila 2016
20th Century Fox Film Corporation
MotaKorporazioa
SektoreaZinema
Sorrera1915
SortzaileaLos Angeles, Kalifornia Ameriketako Estatu Batuak
PresidenteaJim Gianopoulos
MerkatuakNazioartekoa
AkziodunakNews Corporation
Webguneafoxmovies.com
foxstudios.com

Twentieth Century Fox Film Corporation Ameriketako Estatu Batuetako zinema-produkzioko etxea da, News Corporation konpainiaren mendeko enpresa.

Historia

1935ean sortu zen, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio-etxeek bat egitean. Darryl Francis Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio-zuzendaria, eta eragin handia izan zuen produkzio-etxearen estiloan. Haren gidaritzapean, garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte-gaiak zituzten filmak, komediak, musikalak, westernak eta, batez ere, film beltzak egin ziren.

Zanuckek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O'Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak; eta John Ford, Henry Hathaway, William Augustus Wellman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak.

1960 inguruan, gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera, ekoizle independenteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), ordu arteko zinemaren historian irabazi handienak eman zituen filma.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 20th Century Studios Aldatu lotura Wikidatan