21P/Giacobini-Zinner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

21P/Giacobini-Zinner, 6,621 urteko periodoa duen aldikako kometa bat da

Michel Giacobini astronomo frantziarrak aurkitu zuen Nizako behatokitik, kometa Aquarius konstelazioan ikusi zuena 1900eko abenduak 20an. Kometaren bi itzulera beranduago Ernst Zinner astronomoak aurkitu zuen Alemaniako Bamberg herritik 1913kp urriak 23an, Beta Scuti izarretik gertu izar aldagarriak behatzen ari zenean.

Agerpen hauetan zehar, kometaren dizdira 8. magnitudekoa zen, baina 1946an materia galerak jasan ondoren 5. magnitudekoa izatera iritsi zen. Giacobinida ozar-izarren kometa sortzailea da (Drakonidak bezala ere ezagutzen direnak).

Giacobini-Zinner kometa izan zen International Cometary Explorer zundaren xedea, kometaren plasmazko isatsetik 1985eko irailak 11n igaro zena. Honi gehituz, Japoniako espazio ofizialek Sakigake planetarteko zunda 1998m Giacobini-Zinner kometarekin topo egitera berzuzentzea pentsatu zuten, baina zundak ez zuen egin behar ziren maniobrak egiteko haina erregai eta proiektua bertan behera utzia izan zen.


Aurrekoa
20D/Westphal
Aldikako kometa
1900eko abenduak 20an aurkitua
Ondorengoa
22P/Kopff