21 Lutetia
Wikipedia(e)tik
21 Lutetia, asteroide gerrikoan aurkitu zen 21. asteroidearen izena da. M motakoa da eta 100 kilometroko diametroa du. Bere izena, Parisen izen latindarragatik jasotzen du. 2,036 unitate astronomikoko perihelioa eta 2,834 unitate astronomikoko afelioa du. 1852ko azaroak 15en aurkitu zuen Hermann Mayer Salomon Goldschmidtek Parisko bere apartamentuko balkoitik.
Asteroidea, Rosetta zundak bisitatuko du 2010eko uztailak 10ean. Hurbilen, 3.000 kilometroko distantziara egongo da, eta, 15 kilometro segundoko edo 54.000 kilometro orduko abiada erlatiboan.
| Aurrekoa 20 Masalia |
Asteroidea 1852ko azaroak 15ean aurkitua |
Ondorengoa 22 Kaliope |